Zorionak zuri

Zorionak Zuri» orritik birbideratua)

Zorionak zuri urtebetetze ospakizunean abestu ohi den abesti herrikoia da, ingelesezko Happy birthday to you abestiaren euskarazko bertsioa.

Zorionak zuri
Jatorria
Argitaratze-data1935
IzenburuaHappy Birthday to You
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Honen izena daramaUrtebetetze
Ezaugarriak
Genero artistikoahaur kanta
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko, jabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaGood Morning To All (en) Itzuli
Hitzakezezaguna
Bestelako lanak
MusikagileaMildred J. Hill (en) Itzuli
Patty Hill (en) Itzuli
Argumentu nagusiaUrtebetetzea
Zorionak zuri abestia sarritan zorioneko tarta bat urtebetze festako mahaira eraman eta urteak betetzen dituen pertsonak tarta honetako kandelei putz egin baino lehenagotik abestu ohi da.

Ingelesezko abestien artean ospetsuena da Happy birthday to you (halaxe dago jasota Errekorren Guinness Liburuan), hizkuntza askotara itzulia izan da, eta ingeles hiztunak ez diren herrialdeetan ere jatorrizko ingeles hitzekin abesten da askotan. Jatorrizko abestia 1893an Patty Hill eta Mildred Hill estatubatuar ahizpek sortu eta idatzi zuten[1]. Biak lanbidez irakasle zirenez, abestia ikasleek ikasgelan agurra egin ziezaieten sortu zuten. Jatorrizko izenburua Good morning to all («Egun on denoi») izan zen.

Abestia domeinu publikoan dago Ameriketako Estatu Batuetan eta Europar Batasunan. Warner Chappell Music saiatu zen lizentzia zuela aldarrikatzen, baina 2015ean egindako epaiketa batean ez zieten arrazoia eman eta 14 milioi dolar itzuli behar izan zituen.

Hitzak aldatu

 
Neskatotxoa, bere urtebetetze tartaren aurrean.

Euskarazko bertsioa aldatu

Zorionak zuri,
zorionak beti,
zorionak, Edurne,*
zorionak beti.

*Urteak egin dituen pertsonaren izena

Ingelesezko bertsioa aldatu

Ezagunena: Happy Birthday aldatu

Happy Birthday to You,
Happy Birthday to You,
Happy Birthday, Mr. President,*
Happy Birthday to You.

*Urteak egin dituen pertsonaren izena

Jatorrizkoa: Good Morning to All aldatu

Good morning to you,
Good morning to you,
Good morning, dear children,
Good morning to all.

Aldaerak aldatu

1934an jaiotako Peter Heidrich alemaniar konposatzaileak Zorionak zuriren aldaerak izenburuarekin sokazko laukoterako egokitzapen bat sortu zuen, osagai hauek nahasita: Bach, Haydn, Wolfgang Amadeus Mozart, Beethoven, Schumann, Brahms, Wagner, Antonín Dvořák eta Max Reger musikarien musika, Vienako musika, Hollywoodeko musika, jazza, tangoa eta hungariar musika.


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hill, Mildred J.. (1896). Song Stories for the Kindergarten. Clayton F. Summy Company (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu