Zisgenero jaiotzean esleitutako sexua eta genero nortasuna bat datozkion pertsonari deritzo. Beraz, transgenero terminoaren aurkako esanahia du.

EtimologiaAldatu

Zisgenero hitza neologismo bat da, latinetik datorren cis- aurrizkiaren ('honaindi' esanahikoa) eta genero hitzaren elkarketatik sortua. Volkmar Sigusch psikiatra eta sexologo alemaniarrak erabili zuen lehendabizikoz «zissexuell» hitza (zisexual) 1991n.

Euskaraz zis forma laburtua ere erabiltzen da, zis gizonak edo zis emakumeak aipatzen direlarik[1][2].

ErreferentziakAldatu

  1. «Zis ala trans? *» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  2. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.