Zirao

Ziriano» orritik birbideratua)

Zirao[1] (izen ofiziala: Ziriano) Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da. Ubarrundiako ermandade zaharraren barruan legoke.

Zirao
 Euskal Herria
Herriaren ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°55′51″N 2°40′51″W / 42.9308°N 2.6808°W / 42.9308; -2.6808
Demografia

Ia husturik dago eta 2001ean 4 biztanle besterik ez zituen. Gasteiztik 12 kilometrotara dago eta bertara ailegatzeko A-240 autobiaren Miñao irteera hartu behar da gero beste errepidea igarotzeko.

Hizkuntza nagusia gaztelania da. XIX. mendean galdu zen euskara.[2]

Ondasun nabarmenak aldatu

Herriko eliza San Joan Ebanjelariaren elizarena da, jatorriz erromanikoa baina XVI. mendean zaharberritu zutena. Barnealdean XVI. mendeko tenpera-mural bat du.

Garraioa aldatu

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6b Gasteiz
Legutio
Dura
ZurbaoArzubiagaLangara GanboaZiraoBetolatzaLukuUrbinaUrrunagaNafarrate Gasteiz
Legutio
Dura

Jaiak aldatu

Herriko jaiak irailaren lehenengo asteburuan ospatzen dituzte San Estebanen omenez.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa