Ireki menu nagusia
2014ko itxiera ekitaldia sari banaketarekin.

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia ("Film Sozialak") Kultura, Communication eta Desarrollo (KCD) izeneko gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du Bizkaian urtero 2009tik. GKE honek egoitza nagusia Barakaldon dauka, eta zinemaldiarena Bilbo.

Jaialdi honek gizarteen errealitate sarritan ezkutatuak plazaratzen ditu, hala nola generoen arteko desberdintasuna, injustizia soziala, giza eskubideen bortxaketak, kulturartekotasuna, elkartasuna, nazioarteko lankidetza eta ingurumen arazoak. Arazo unibertsalak eta milioika pertsona kaltetzen dutenak, askotan ikusezinak eta entzunezinak izan arren.

2014ko edizioaAldatu

6. edizio honetan 78 pelikulak parte hartu zuten, 44 herrialdetakoak, eta %52a emakumeek egindakoak izan ziren. 11.566 ikus-entzule egon ziren, horietatik 3.900 ikasleak eta irakasleak Bigarren Hezkuntzakoak.

Urrian zehar burutu zen 14 egoitzetan, nagusia Alondegia (Bilbo) izan zelarik. Bertan antolatu zuten amaiera ekitaldia sari banaketarekin eta ikuskizun musikalekin. Bilboz gain, Barakaldo, Erandio, Portugalete, Leioa, Mungia, Iurreta eta Elorrio izan ziren.

Sariak banatu zituzten kategoria hauetan, 16.500 euro guztira:

1. Giza eskubideak: "Gotas que agrietan la roca", Antonio Girón (Espainia).

2. Garapen jasangarria: "Damocracy", Todd Southgate (Kanada).

3. Genero berdintasuna: "Bishtar az do saat", Ali Asgari (Iran).

4. Emakume batek egindako lanik onena: "Ella soy yo", Anneli Ström Villaseca (Suedia).

5. Kulturartekotasuna: "Ainu. Caminos a la memoria", Marcos Centeno (Espainia).

6. Euskaraz egindako lanik onena: "Aulki Hutsak", Iñaki Peña (Euskal Herria).

7. Ikasleen saria: "Cuerdas", Pedro Solís (Espainia).

8. Ikus-entzuleen saria: "Aulki Hutsak", Iñaki Peña (Euskal Herria).

2015eko edizioaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu