Zinegotzi ordezkaria[1][2][3][4] edo zinegotzi eskuordetua[5][6] (Concejal Delegado, espainolez), Espainiako egitura politiko-instituzionalean, zinegotzi hautetsi izateaz aparte toki gobernuko kide edo udalbatzaren kide den zinegotzia da.

Zinegotzi eskuordetuak bi kargu izango ditu aldi berean: udal horretako osoko bilkurako kide (hauteskundeetan hautatuak izan ziren zinegotzi guztiak bertan daude) eta herri horretako gobernuko kide. Gobernuko ministro edo sailburu bat moduan, batzutan ministro/sailburu eta legebiltzarkide izango da aldi berean.

Funtzioak aldatu

Udal hauteskundeetan hautatutako zinegotzi guztien udal osoko bilkura (udal horretako "parlamentua") osatu ostean, osoko bilkura horrek alkate bat hautatzen du eta alkate horrek toki gobernuko kideak, hau da, zinegotzi eskuordetuak.[7][8][9]

Zinegotzi eskuordetuek gobernu sail bat izango dute haien ardurapean (hezkuntza, osasuna, garraioak, ekonomia, ogasuna, obra publikoak, hirigintza, euskara...).

Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 legearen 23.4. artikuluak dioen moduan: "El Alcalde puede delegar el ejercicio de determinadas atribuciones en los miembros de la Junta de Gobierno Local y, donde ésta no exista, en los Tenientes de Alcalde, sin perjuicio de las delegaciones especiales que, para cometidos específicos, pueda realizar en favor de cualesquiera Concejales, aunque no pertenecieran a aquélla".

Erreferentziak aldatu

  1. «Abanto-Zierbenako Udala - Mensaje de la alcaldesa» www.abanto-zierbena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  2. «Donostia.eus - Zinegotzi Ordezkariak» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  3. «Sestaoko Udala - Udal Sailak eta Zinegotzi Ordezkariak» www.sestao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  4. «Zinegotzi ordezkariak - Gobernu-organoak - Udalaren kudeaketa-memoria - Iruñeko Udalaren 2011ko Memoria» aytomemoria2015.proyectos.cc (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  5. «Bermeoko Udalak 2019-2023 agintaldirako udal gobernu taldea aurkeztu du» Busturialdeko Hitza 2019-07-02 (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  6. «Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  7. guiasjuridicas.wolterskluwer.es (Noiz kontsultatua: 2019-08-14).
  8. «Noticias Jurídicas» Noticias Jurídicas (Noiz kontsultatua: 2019-08-14).
  9. «los_sistemas_de_organizacion_y_gestion_municipal» www.iniciativaslocales.org (Noiz kontsultatua: 2019-08-14).

Kanpo estekak aldatu