Zilbor-heste
Zilbor-hestea ugaztunen haurdunaldian enbrioi edo umekia karenarekin lotzen duen lokarria da. Bere barnean arteria eta zainak ditu, karenatik umekira elikagaiak eta oxigenodun odola eramateaz arduratzen direnak. Erditzearen ondoren, zilbor-hestea moztu egiten da.
Zilbor-heste | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A16.378.693 |
TE | E6.0.2.2.0.0.1 |
Terminologia anatomikoa |
Giza umekien kasuan, zilbor-hestearen luzera 56 zentimetro eta diametroa 1-2 zentimetro ingurukoa izan ohi da. Barnean bi arteria eta zain bat ditu Wharton gelatinaz inguratuta. Azken urteotan zilbor-hesteko odolean hezur-muinaren transplantean erabil daitezken zelula amak daudela ikusi da, leuzemiaren tratamenduan baliagarria dena.