Ziklomorphosia Sorkun abeslariak, beste hainbat musikari eta artisten lankidetzarekin batera, 2015ean kaleratutako bakarkako diskoaren izenburua da. Estudioko bakarkako laugarren lana du Oreretako kantariak.

Ziklomorphosia
Sorkun taldearen
Argitaratze data2015ko azaroa
Grabazioa2015eko abuztua
Musika motaJazz, funk, soul, fusioa...
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaSrgntx Koop
EkoizpenaPottoko Estudioa (Fredi Pelaez)

Izenburua bi hitzen baturatik sortutakoa da: ziklotimia eta metamorfosia. Hain zuzen, artistari ziklotimia diagnostikatu ondoren, artistak berak izandako metamorfosi edo bizitza-aldaketari egiten dio erreferentzia.[1]

Abestien zerrenda aldatu

  1. Ziklomorphosia
  2. Itsas Zaldia
  3. Adeitasun Handiz
  4. Arma Bikiak
  5. Gizon Laztan
  6. Txioka
  7. Astronautak
  8. Spoonful
  9. Hibaika
  10. Hiroshima
  11. Ur azpian

Erreferentziak aldatu

  1. «Sorkun: Barrutik irtendakoa» Zarata Mondo Sonoro (233) 2015-11.

Kanpo estekak aldatu