Ziguatera janari-intoxikazio mota bat da, zenbait biotoxina dauzkaten koral uharrietako arrainak kontsumitzeagatik sortzen dena.[1] Beherakoa, goragalea, oka, azkura, espasmoak, mialgia, parestesia, arnasestua, takikardia, hotz eta bero sentipenen alderantzikatzea eta hipotentsioa dira sintomarik ohikoenak.[2] Sintoma neurologiko batzuek hilabeteak iraun ditzakete.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ziguatera
Deskribapena
Motaseafood poisoning (en) Itzuli
EspezialitateaToxikologia
Arrazoia(k)ziguatoxina
Sintoma(k)Gastroenteritisa, nahasmendu neurologikoa
gaixotasun kardiobaskularra
Identifikatzaileak
GNS-10T61.0
GNS-9988.0
DiseasesDB31122
MedlinePlus002851
eMedicine002851
MeSHD036841

Ziguatoxina eta maitotoxina dira ziguatera eragiten duten toxinak, eta koral uharrietako dinoflagelatu espezie batzuek ekoizten dituzte. Dinoflagelatu horietaz elikatzen diren arrainen erraietan metatzen dira, eta kontzentratuz joaten dira kate trofikoan zehar; besteak beste, meroan, txitxarro arruntean, txelba arruntean, lehoi arrainean, berdel erraldoian eta barrakudan izan daitezke toxina kontzentrazio handiak. Arrain horiek jan ezkero, intoxikazioa gertatzen da.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Arrisku emergentea: ziguatera. elikagaiensegurtasuna.elika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  2. Pearn, J.. Neurology of ciguatera. Journal of Neurology, Neurosurgery & Psychiatry 2001; 70:4-8, jnnp.bmj.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  3. Ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurriak – FDA 2013. FDA, 2013ko apirilak 3, elikagaiensegurtasuna.elika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Kanpo estekak aldatu