Zigilu-marka zigiluen balorea ezabatzeko postan erabiltzen den tinta-marka bat da. Operazio horren helburua zigilu hori berriro ere erabilia ez izatea da. Euskaltzaindiak horrela definitu du: "Posta-bulegoetan gutunetako zigiluen gainean jartzen den marka".[1]

Ameriketako Estatu Batuetako 1932ko zigilu-marka bi zigilu gainean.

Historia aldatu

XIX. mendean zigiluen zabalpenarekin hauek behin baino gehiagotan ez erabiltzeko sistema bat asmatu beharra ikusi zen. Behar horri erantzuteko marka-zigilua sortu zuten. Lehendabizikoa 1850ean kaleratu zuten; horrek izar baten itxura zuen. Ondoren, eredu desberdinak asmatu ziren, konplexutasun desberdinekin ere bai.

Denborarekin ere diseinu desberdinetako marka-zigiluak sortu ziren eta askotan, filateliaren ikuspuntutik, zigiluaren beraren balorea handitzen dute. Ohikoak dira, adibidez, oroitzapen edo ospakizun batekin lotuta zigilu-marka berezia sortzea.[2]

 
1878ko marka-zigilua, Guatemalakoa.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zigilu-marka