Zientzia-artikulu

zientzia-agerkari baterako artikulua

Zientzia-artikulua testu mota bat da, azalpen testu mota bat, non zientzia arloko gai bat jorratzen den. Zientzia artikuluak azken ikerketen berri eman ditzake edo, aspaldidanik ezagutzen diren kontuak azaldu. Zientzia alorrean oso jantzita ez dauden pertsonentzat eta oinarrizko kontuak kontatzen dituzten artikuluak jendarteratzeko zientzia artikulu deitzen dira, dibulgazio artikulu. Azken ikerketen berri ematen duten artikuluak, ikerketa artikulu, edo testuinguruaren arabera, besterik gabe zientzia artikulu.

Mapan ikus daiteke nor argitaratzen diren zientzia eta teknika alorreko artikulu gehien. 2013. urteko datuak.

Zientzia-artikulutzat hartzen dira, teknologia gaia jorratzen dutenak ere, eta askotan matematika jakintza-alorrekoak ere bai.

OsagaiakAldatu

Wikipediako artikulu asko, zientzia-gairen bat jorratzen duten guztiak, zientzia-artikuluak dira, Jendarteratzeko zientzia artikuluak hain zuzen ere. Wikipedian ez da puntta-punttako azken ikerketen berri ematen. Wikipedian bezala, zientzia aldizkarietan argitaratzen dituzten zientzia artikulu guztiek badituzte zenbait osagai:

  • Artikuluaren izenburua.
  • Egilearen edo egileen izen-deiturak.
  • Egilearen edo egileen deskripzio laburra, alma mater, etab.
  • Artikuluan jorratu den gaiaren laburpena. Artikuluan erabili den hizkuntzan.
  • Artikuluan jorratu den gaiaren laburpena ingelesez: abstract.
  • Sarrera eta motibazioa. Dibulgazio artikulua bada, zer azalduko den, ikerketa artikulua bada zer ikertu den, (hasierako hipotesiak, erabili den ikerketa-metodologiaren ardatzak, egin diren esperimentuen berri...).
  • Artikuluaren gorputza. Atal eta azpiataletan ondo estrukturatua, koherentziaz eta kohesioz. Aipatu behar jakintza-arlo horretako uneko egoera eta ikerketaren helburu nagusiak (+ azpiatalak eta zerrendak).
  • Ikerketaren muina (esperimentuetan jasotako datuen taulak, irudiak, formulak...)
  • Gehitu daitezke taulak, formulak, iruzkinak, grafikoak, irudiak, antzeko adibideak...
  • Ondorioak. Hasierako hipotesiak esperimentazioaren bidez edo formulazioaren bidez ea noraino berretsi edo faltsutu ote diren.
  • Ondorioak. Etorkizunean ikertzeko lerroak edo bideak proposatuz. Etorkizunerako planteatutako norabideak irekiz.
  • Erreferentziak, (eta hala dagokionean nazioartekotasun aldetiko aipamena).[1]
  • Bibliografia.

ErreferentziakAldatu

  1. IkerGazte. «Ereduak eta arauak» IkerGazte 2021 Noiz kontsultatua: 2021-03-04.

Kanpo estekakAldatu