Zientifismo

Zientismo» orritik birbideratua)

Zientifismo edo zientismoak zientzia gizarterako balio arauemaile eta epistemologikoak zehazteko bide objektibo edo bakar gisa sustatzen du. Zientifismo izendatze honek erabilera kritikoa du, eta zientzia metodoak edota zientzia estandarrak aplikatu ezin diren egoeretan baliatu ohi da.

LaburpenaAldatu

Zientziaren filosofian, zientifizismo terminoak, maiz, positibismo logikoaren adierazpen muturrekoenen kritika dakar [1][2] eta Friedrich Hayek [3] bezalako gizarte zientzialariek erabili dute, baina baita Karl Popper [4] bezalako zientziaren filosofoek ere, edota Mary Midgley[5] eta beranduagoko Hilary Putnam [5][6] eta Tzvetan Todorov pentsalariek ere [7]; metodologia zientifikoaren onarpen dogmatiko gisa aurkezten da, jakintza guztia neurgarri edo baieztagarri den horretara murrizteko[8].

Oro har, zientifismoa zientzia gehiegikeriaz aplikatzea dela esan genezake. Zientifismo terminoaren erabilerak bi zentzu ditu:

1: Zientziaren erabilera desegokia edo baieztapen zientifikoak[9]. Erabilera hori zientzia aplika ezin daitekeen testuinguruetan ere aplikatzen da[10], gaia ikerketa zientifikoaren eremutik kanpo hautematen bada kasu, eta ondorio zientifiko bat justifikatzeko ebidentzia enpiriko aski ez dagoen testuinguruetan. Zientzialari gisa deskribatutako edozein emaitza onartzeko, zientzialarien baieztapenekiko begirune handia erakusten du, eta baita kritikarik gabeko onespena ere. Hori agintari zientifikoari men egiteko kontrapuntua izan daiteke.

Halaber, Friedrich Hayekek The Counter-Revolution of Science (1952) lanean ezinezkotzat deskribatu zituen gizarte-zientziei "zientzia gogorraren" metodologia eta ziurtasunezko baieztapenak aplikatzeko aukerak, metodologia horrek "giza faktorea" ezabatzen saiatzea eskatzen baitu; gizarte-zientziak, berriz (bere ekonomia-eremua barne), ia erabat giza ekintzan oinarritzen dira.

2: Oinarrian sinesmen bat: "Zientzia naturalaren metodoak -edo zientzia naturalean onartutako kategoria eta gauzak- dira edozein ikerketatarako baleko direnak (izan ikerketa filosofikoa edo ez)” [11], edo “mundua den bezala zientziak bakarrik deskriba dezake, ikuspegiarekin zerikusirik izan gabe"[6], eta aldi berean "esperientziaren dimentsio psikologikoak [eta espiritualak] ezabatuz" [12][13]. Tom Sorellena da honako definizioa: "Zientzia naturalean balio handiegia jartzea da zientifismoa, ikaskuntzaren edo kulturaren beste adar batzuekin alderatuta."[14] Alexander Rosenberg bezalako filosofoek ere zientifismo hitza baliatu dute, zientzia  ezagutza-iturri fidagarri bakar gisa ikusteko[15].

Batzuetan, metodo eta ikuspegi zientifikoaren aplikagarritasun unibertsala deskribatzeko ere erabiltzen da, bai eta zientzia enpirikoa mundu-ikuskera autoritarioena edo giza ikaskuntzaren zatirik baliotsuena dela dioen iritzia deskribatzeko ere. Horrela, beste ikuspuntu batzuk erabat baztertzen ditu, hala nola mundu-ikuskera historikoak, filosofikoak, ekonomikoak edo kulturalak. Definizio berri batean: "Natur zientzietako berezko metodo induktiboak benetako ezagutza faktikoaren iturri bakarra dira, eta, bereziki, gizakiari eta gizarteari buruzko benetako ezagutza hauek baino ezin dute sortu"[16]. Historialariek, filosofoek eta kultura-kritikariek ere erabiltzen dute "zientifismo" terminoa, giza-ezagutzaren eremu guztietan denbora-tarteek gehiegizko erredukzionismorantz izan ditzaketen arriskuak nabarmentzeko [17][18][19][20][21].

Max Weberren tradizioko gizarte-teorikoentzat, hala nola Jürgen Habermas eta Max Horkheimerrentzat, zientifismo kontzeptuak lotura estua du positibismoaren filosofiarekin, baina baita mendebaldeko zibilizazio modernoaren arrazionalizazio kulturalarekin ere[8][22].

DefinizioakAldatu

Ikertzaile garaikideen lanetan zientifismoari buruzko erreferentziak berrikustean, Gregory R. Petersonek[23] bi gai nagusi hauteman zituen:

  • Zientziaren ikuspegi totalizatzailea kritikatzeko erabiltzen da, errealitate eta ezagutza guztiak deskribatzeko gai balitz bezala aurkezten baitu, gauzen errealitateari eta izaerari buruzko ezagutza lortzeko benetako modu bakarra balitz bezala.
  • Askotan, gutxiespen gisa[24][25][26], muga-mugako jokabidea adierazteko erabiltzen da, disziplina (zientifiko) bateko teoriak eta metodoak beste disziplina batean (izan zientifikoa edo ez) modu desegokian aplikatzen baitira, azken hau menderatuz,; giza balioen iturri bakar edo primario gisa (etikaren jakintza tradizionala) edo esanahiaren eta asmoaren iturri gisa (erlijioaren eta mundu-ikuskera erlazionatuen jakintza tradizionala) erreklamatzeko edozein saiakera zientifismo gisa etiketatzea litzateke adibide bat.

Zientifismo hitza F.A. Hayekek zabaldu zuen "metodoaren eta zientziaren hizkuntzaren imitazio esklabo" gisa definituz[27]. Karl Popperek, bestalde, zientifismoa " metodo zientifikoa gaizki ulertu eta horren kopia txar”[28] gisa definitzen du.

Mikael Stenmarkek espantsionismo zientifikoa proposatu zuen zientifismoaren sinonimo gisa[29]. Zientziaren eta Erlijioaren Entziklopedian idatzi zuenez, zientifismo bezala deskribatzen diren doktrinek forma posible asko eta anbizio-maila desberdin ugari dituzten bitartean, ideia bat bera dutela: zientziaren mugak (hau da, natur zientziak, eskuarki) zabaldu egin daitezkeela eta zabaldu egin behar direla, lehenago zientziari dagokion gaitzat hartu ez den zerbait, orain, (oro har). zientziaren zati gisa uler dadin[29].

Stenmarken arabera, zientifismoaren formarik indartsuenak dio zientziak ez duela mugarik, eta giza arazo guztiak eta giza ahaleginaren alderdi guztiak, behar den denborarekin, zientziak bakarrik tratatu eta ebatziko dituela[29]. Ideia horri Aurrerapenaren Mitoa ere deitu izan zaio[30].

E. F. Schumacherrek, A Guide for the Perplexed-en, mundu-ikuskera pobretu gisa kritikatu zuen zientismoa, kontatu, neurtu eta pisatu daitekeenera soilik mugatua. "Mundu-ikuskera modernoko arkitektoek, bereziki Galileok eta Descartesek, onartu zuten pisatu, neurtu eta konta zitezkeen gauzak egiazkoagoak zirela kuantifikatu ezin zirenak baino. Ezin bazen kontatu, bestela esanda, ezin zen kontuan hartu"[31].

T.J. Jackson Lears historialari intelektualak “azken aldian XIX. mendeko fede positibista berriro agertu dela, eta zientzia berregokitu batek giza bizitzari buruzko egia garrantzitsu guztiak aurkitu dituela (edo aurki ditzakeela)” argudiatu zuen. Ikuspuntu horretan, “neurketa zehatza eta kalkulu zehatza dira eztabaida metafisiko eta moral iraunkorrak ezartzeko oinarria". Learsek, bereziki, Harvardko Steven Pinker psikologoaren lana kategoria horretan nola erortzen den identifikatzen du[32], eta  John N. Gray eta Thomas Nagel filosofoek ere antzeko kritikak egin dizkiete Jonathan Haidt psikologo moralaren, Sam Harris autore ateoaren eta Malcolm Gladwell idazlearen lan ezagunei [33][34][35].

Zientzia eta Erlijioen arteko eztabaiden garrantziaAldatu

Adituek zientifismoaren etiketa aplikatu diete Ateismo Berriarekin identifikatu izan direnei[36][37]. John Haught teologoak argudiatu zuen Daniel Dennett filosofoa eta beste ateo berri batzuk naturalismo zientifikoaren sineste-sistema batean parte hartzen dutela. Sistema horrek erdiko dogmari eusten dio: "natura, gizakiak eta gure sorkuntzak barne, erreala da: Jainkoa ez da existitzen; eta zientziak bakarrik eman diezaguke errealitatea osorik eta fidagarri"[38]. Haughtek sineste-sistema hori auto-ezeztatzailea dela argudiatu zuen, bere atxikitzaileek ezagutzarako ezarritako baldintzak urratzen dituzten sinesteak onartzea eskatzen baitu[39]. 2013an, bestalde, Peter Williams filosofo kristauak ateo berriek zientzia eta zientifismoa bateratuz “arazo metafisikoei buruz pontifikatzeko” kualifikazio nahikoa bazutela uste zutela argudiatu zuen[40]. Bestelako ikuspegia du Daniel Dennettek, eta 2006ko Breaking the Spell: Religion as a Natural Phenomenon lanean kritika erlijiosoari erantzun zion, “norbaitek teoria zientifiko bat planteatzen duenean eta [kritikari erlijiosoak] benetan gustoko ez dituenean, «zientifismo» gisa etiketatzen” saiatzen direla argudiatuz. “Baina gertaerak eta gertaeren azalpenak direnean, zientzia da jolas-arau bakarra"[41].

Aditu ez-erlijiosoek ere lotu izan dute pentsamendu ateoa zientifismoarekin eta/edo positibismoarekin. Thomas Nagel filosofo ateoak Sam Harris neurozientifikoak ezagutza enpiriko guztia zientzia-ezagutzarekin nahastu zuela argudiatu zuen[42]; Terry Eagleton literatura-kritikari marxistak Christopher Hitchensek "ebidentzia gisa kontatzen duenaren antzinako nozio zientifikoa" zuela argudiatu zuen, eta horrek murriztu egiten duela prozedura zientifikoaren bidez froga daitekeenaren eta ezin daitekeenaren ezagutza[43].

Anthony Kenny filosofo agnostikoak Alexander Rosenberg Ateismo Berriko filosofoaren The Atheist’s Guide to Reality kritikatu du, positibismo logikoaren epistemologia autorefutatzaile bat berpizteagatik, eta baita unibertsoaren ezagutza guztia fisikaren diziplinara murrizteagatik[44].

Michael Shermerrek, Eszeptikoen Elkartearen sortzaileak, zientifismoaren eta erlijio-mugimendu tradizionalen artean paralelismoak topatu zituen, gizartean zientzialari batzuen nortasunaren inguruan garatzen den gurtza seinalatuz. Berarentzat zientifismoa naturaz gaindiko espekulazio paranormalak baztertu eta enpirismoa eta arrazoia bilatzen dituen mundu-ikuskera litzateke[45].

Seyyed Hossein Nasr (1933-) iraniar adituak adierazi duenez, mendebaldeko munduan askok zientzia modernoaren ideologia onartuko dute, ez "zientzia arrunt" huts gisa, erlijioaren ordezkapen gisa baizik[46].[beharrezko orria]

Gregory R. Petersonek idatzi zuenez, "teologo eta filosofo askorentzat, zientifismoa bekatu intelektual handienetako bat da". [23] Austin L. Hughes biologo genetikoak The New Atlantis aldizkari kontserbadorean idatzi zuen zientifismoak superstizioarekin zerikusi handia duela: "zerbaitek... baditu ezein ebidentziak babesten ez dituen ahalmenak"[47].

Positibismo logikoaren eta egiaztapenaren kritika bateratuak jasoz, Keith Ward erlijioaren filosofoak zientifismoa ez dela filosofikoki sendoa dio ezta autorefutatzailea ere; izan ere, bi baieztapenen egiak "adierazpen bat bera ere ez da benetakoa, baldin eta zientifikoki (edo logikoki) frogatu ezin badira" eta "adierazpen bat ere ez da egiazkoa, baldin eta enpirikoki frogatzen ez badira egiazkoak"[48][49].

Zientziaren filosofiaAldatu

Anti-zientifismoaAldatu

Paul Feyerabend filosofoak,  gaztetan zientifismoaren defendatzaile sutsua zena[50], geroago zientzia "funtsean anarkikoa den enpresa"[51] gisa karakterizatu zuen, eta, aldi berean, "ezagutzan tratatzeari" dagokionez, zientziak ez duela monopolio esklusiboa merezi adierazi zuen, zientzialariek inoiz ez dutela jardun bere kabuz definitutako tradizio desberdin baten barruan. Against Method saiakeran, gaur egungo hezkuntza zientifikoaren prozesua adoktrinatze forma arin gisa deskribatu zuen, "zientziaren historia kolorge, sinpleago, uniformeago, 'objektiboagoa' eta arau zorrotz eta aldaezinen bidezko azalduz, ulerterrazago eta irisgarriagoa egiteko"[52].

« Zientziak baditu bere oinarriak, eta hortaz ez du arrazionalisten, humanista sekularren, marxisten eta antzeko erlijio-mugimenduen aldeko inolako laguntzarik behar; eta... kulturak, prozedura eta kasu ez-zientifikoek ere badituzte bere oinarriak, eta hala izan dadin utzi behar da.. Zientziak ideologietatik babestuta egon behar du; eta gizarteak, bereziki gizarte demokratikoak, zientziatik babestu behar dira.. Demokrazia batean, erakunde zientifikoak, ikerketa-programak eta iradokizunak kontrol publikoaren menpe jarri behar dira, eta estatuaren eta zientziaren arteko bereizketa egon behar du, estatuko eta erlijioko erakundeen arteko bereizketa dagoen bezala; zientzia askoren arteko ikuspegi gisa irakatsi behar da, eta ez egiaren eta errealitatearen bide bakar gisa. »

—Paul Feyerabend, Against Method, viii or.[53]


Pro-zientifismoaAldatu

Mario Bunge fisikari eta filosofoak zientifismo terminoa zentzu positiboz baliatu zuen zenbait hamarkadatan argitaratutako hainbat liburutan[54][55][56][57], baita izenburu gisa agertzen zen zenbait artikulutan ere,  hala nola "In defense of realism and scientifism"[58] eta "In defense of scientifism"[59]. Bungek, Hayek eta Habermas bezalako zientzia-kritikariak baztertzen zituen, dogmatiko eta obskurantista zirela esanez:

« Zientzia berrienek berrikuntzak proposatzeko, zientifismoa ezinbestekoa da. Hori da errealitatea aztertzeko modurik onena, metodo zientifikoa erabiltzea dela adierazten duen tesi metodologikoa. Metodo hori "zure usteak egiaztatu" arauara murritz daiteke. Zientifismoa ildo guztietako dogmatiko eta obskurantisten aurka azaldu da, Friedrich von Hayek ideologo neoliberalaren aurka eta baita Jürgen Habermas “teorialari kritikoaren” aurka ere, zeinek ”zientzia kapitalismo berantiarraren ideología dela“ esan eta Hegel, Marx eta Freuden ideiak bildu zituen. »

—Mario Bunge, Evaluating Philosophies[60]


2018an, Maarten Boudry eta Massimo Pigliucci filosofoek Science Unlimited? The Challenges of Scientism izeneko liburua argitaratu zuten elkarlanean, zeinetan filosofo eta zientzialari hainbatek zientifismoa defendatu zuten[61]. Adibidez, Taner Edisek, "Two Cheers for Scientism" kapituluan, hau idatzi zuen:

« Jakintzaren forma zientifiko, filosofiko eta humanistikoak etengabeak direla defenda daiteke, eta zientzia naturalean zentratutako gure munduaren deskribapen naturalista zuzena dela... Ikuspuntu horiek, behintzat, bidezkoak dira —baina ez funtsezko akats batengatik, zientzia ideologiarekin nahasteagatik, edo giza zientziak alde batera uzteagatik—. Ikuspuntu horretatik argudiatzen ditugun gutariko haiek eskubidea dute zientziaren ikuskera handinahia izateko, eta hori zientifismoa bada, hala da. »

—Taner Edis, "Two Cheers for Scientism "[61]


Zientziaren erretorikaAldatu

Thomas M. Lesslek argudiatu zuenez, erlijio-gaiek bere horretan diraute zientifismoan eta berak zientziaren erretorika publikoa deritzon horretan[62]. Bi metodologia daude zientifismoaren ideia hori azaltzeko. Batetik, ikuspegi epistemologikoa, metodo zientifikoak beste ezagutza modu batzuk eta ikuspegi ontologikoa gainditzen dituela onartzea, zeina adimen arrazionalak mundua islatzen baitu, eta biak modu ulergarrian jarduten baitira. Lesslen arabera, ikuspegi ontologikoa "arrazionalismoaren eta eszeptizismoaren arteko gatazka konpontzeko" saiakera da. Lesslek ere, hala, zientifismorik gabe, ez zela kultura zientifikorik egongo argudiatu zuen[62].

Arrazionalismoa eta modernitateaAldatu

Bere erlijioaren soziologiaren inguruan egindako ikerketa lanen bildumaren sarreran, Max Weberrek galdetu zuen ea zergatik "garapen zientifikoa, artistikoa, politikoa edo ekonomikoa... ez zen [beste leku batzuetan] sartu arrazionalizazio-bide berezi horretan, Mendebaldera". Jürgen Habermas alemaniar gizarte-teorikoaren arabera, "Weberren aburuz, oraindik nabaria zen modernitatearen eta "mendebaldeko arrazionalismoa" deitu zuenaren arteko harreman intrintsekoa (ez kontingente hutsa). Weberrek arrazionalizazio, desilusio eta "munduaren ikuspegi erlijiosoen desintegrazio" prozesu bat deskribatu zuen, gizarte sekular modernoetan eta kapitalismoan gertatu zena[63].

« 1950eko hamarkadan "Modernizazioa" termino tekniko gisa sartu zen. Weberren arazoa hartzen duen ikuspegi teoriko baten marka da, baina funtzionalismo sozial eta zientifikoaren tresnekin garatzen du. Modernizazioaren teoriak bi abstrakzio egiten ditu Weberren "modernitate" kontzeptuari buruz. "Modernitatea" eta Europako jatorri modernoak bereizten ditu, eta, oro har, neutroa den espazio- eta denbora-eredu batean estilizatzen du. Gainera, modernitatearen eta mendebaldeko arrazionalismoaren testuinguru historikoaren arteko barne-loturak hausten ditu, eta, beraz, modernizazio-prozesuak ez daude jada modernitatearen amaiera baten ideiarekin kargatuta, eta ez dute, beraz, garapen "postmodernoak" ezarri beharko liratekeen estatu objektibo baten ideiarekin lotuta. Izan ere, modernizazio-ikerketa horrek lagundu du, hain zuzen ere, "postmodernoa" esamoldean, baita gizarte-zientzialarien artean ere. »

—Jürgen Habermas, The Philosophical Discourse of Modernity


Habermas arrazionaltasun instrumental puruaz kritikoa da, eta "Gizarte-bizitza / Mundua" esperientzia subjektiboa literatura-adierazpenerako egokiagoa dela argudiatzen du; zientziak, berriz, "subjektiboki irisgarriak diren esperientziak" dira, hizkuntza formal batean orokortu daitezkeenak; literatura-arteek, berriz, "kasu zehatz bakoitzean elkar ulertzeko intersubjektibotasuna sortu behar dute"[64][65]. Habermasek Aldous Huxley idazlea aipatu zuen literaturaren eta zientziaren dualtasun horren adibide gisa:

« Literaturaren mundua gizakiak jaio eta bizi diren mundua da, eta, azkenean, hil egiten dira; maitatu eta gorrotatzen dute mundu horretan, eta  garaipena eta umiliazioa jasaten dituzte, itxaropena eta etsipena sentitzen; sufrimenduaren eta pozaren mundua, zoramenarena, eta zentzuzko jokabideena; presio sozialen eta norbanakoen sentimenduen pultsioen mundua, arrazoimena pasioen aurka, hizkuntzaz elkarbanatu daitekeenarenea, elkarbana ezin daitezkeen sentsazio eta sentimenduena. »

—Aldous Huxley, Literature and Science


ErreferentziakAldatu

  1. Rey, Abel (1909). "Review of La Philosophie Moderne". The Journal of Philosophy, Psychology and Scientific Methods. 6 (2): 51–3. doi:10.2307/2011609. JSTOR 2011609.
  2. Maslow, Abraham (1962), "Preface", Toward a Psychology of Being (1st ed.), There are criticisms of orthodox, 19th Century scientism and I intend to continue with this enterprise
  3. Hayek (June 1, 1980), The Counter Revolution of Science: Studies on the Abuse of Reason, Liberty Fund
  4. Hacohen, Malachi Haim (2002). Karl Popper: the formative years, 1902–1945: politics and philosophy in interwar Vienna. Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-89055-7.
  5. a b Beale, Jonathan (January 2019). "Scientism and scientific imperialism". International Journal of Philosophical Studies. 27 (1): 73–102. doi:10.1080/09672559.2019.1565316. There are also several philosophers, in addition to Wittgenstein, for whom anti-scientism is a leitmotif in their work, such as Mary Midgley and the later Hilary Putnam.
  6. Putnam, Hilary (1992). Renewing Philosophy. Cambridge, MA: Harvard University Press. pp. x.
  7. Todorov, Tzvetan. The Imperfect Garden: the legacy of humanism. Princeton University Press. 2001. Pg. 20. "Scientism does not eliminate the will but decides that since the results of science are valid for everyone, this will must be something shared, not individual. In practice, the individual must submit to the collectivity, which "knows" better than he does."
  8. a b Outhwaite, William (2009) [1988], Habermas: Key Contemporary Thinkers(2nd ed.), Polity Press, p. 22
  9. Peterson 2003, p. 753: "the best way to understand the charge of scientism is as a kind of logical fallacy involving improper usage of science or scientific claims"
  10. Ryder, Martin (2005), "Scientism", Encyclopedia of Science, Technology, and Ethics, Denver: University of Colorado, archived from the original on 2012-06-30, retrieved July 5, 2007
  11. Blackburn, S (2005). The Oxford Dictionary of Philosophy. Oxford paperbacks. Oxford University Press. pp. 331–32. ISBN 978-0-19-861013-7. LCCN 2006271895. Scientism: Pejorative term for the belief that the methods of natural science, or the categories and things recognized in natural science, form the only proper elements in any philosophical or other inquiry.
  12. Bannister, Robert (1998), Behaviorism, Scientism and the Rise of The "Expert"
  13. Haack, Susan (2003), Defending Science Within Reason: Between Scientism and Cynicism, Amherst, NY: Prometheus Books
  14. Sorell, Thomas 'Tom' (1994), Scientism: Philosophy and the Infatuation with Science, Routledge, pp. 1ff
  15. Rosenberg, Alex (2011). The Atheist's Guide to Reality. W. W. Norton. ISBN 978-0-393-34411-0.
  16. Allan Bullock & Stephen Trombley (Eds), The New Fontana Dictionary of Modern Thought, London: Harper Collins, 1999, p.775
  17. Collins, Michael (March 20, 1983), "A Critical Analysis of Competency-based Systems in Adult Education", Adult Education Quarterly, 33 (3): 174–83, doi:10.1177/074171368303300305
  18. Chargaff, Irwin (Dec 1997), "In Dispraise of Reductionism", BioScience, 47 (11): 795–7, doi:10.2307/1313101, JSTOR 1313101
  19. Sawyer, R Keith (2000), "Connecting Culture, Psychology and Biology: Essay Review on Inghilleri's From Subjective Experience to Cultural Change", Human Development, 43: 56–59, doi:10.1159/000022658
  20. Wieseltier, Leon (4 September 2013). "Crimes Against Humanities". The New Republic. Retrieved 21 December 2013. His essay, a defense of "scientism," is a long exercise in assimilating humanistic inquiries into scientific ones. By the time Pinker is finished, the humanities are the handmaiden of the sciences, and dependent upon the sciences for their advance and even their survival.
  21. Lears, T.J. Jackson (6 November 2013). "Get Happy!!". The Nation. Retrieved 21 December 2013. ...scientism is a revival of the nineteenth-century positivist faith that a reified "science" has discovered (or is about to discover) all the important truths about human life. Precise measurement and rigorous calculation, in this view, are the basis for finally settling enduring metaphysical and moral controversies—explaining consciousness and choice, replacing ambiguity with certainty.
  22. Brunkhorst, Hauke (1995). "Dialectical Positivism of Happiness: Max Horkheimer's Materialist Deconstruction of Philosophy". In Seyla Benhabib; Wolfgang Bonss; John McCole (eds.). On Max Horkheimer: New Perspectives. The MIT Press. p. 74. ISBN 978-0262522076.
  23. Peterson 2003.
  24. Peterson, Donald R (June 2004), "Science, Scientism, and Professional Responsibility", Clinical Psychology: Science and Practice, 11 (2): 196–210, doi:10.1093/clipsy.bph072, The term scientism is ordinarily used with pejorative intent.
  25. Hakfoort, C (1992), "Science deified: Wilhelm Osstwald's energeticist world-view and the history of scientism", Annals of Science, 49 (6): 525–44, doi:10.1080/00033799200200441, The term 'scientism' is sometimes used in a pejorative sense
  26. Bannister, Robert C (1991), Sociology and Scientism: The American Quest for Objectivity, 1880–1940, The University of North Carolina Press, p. 8, Scientism... a term of abuse since Friedrich Hayek first popularized it in the 1940s.
  27. Hayek, F. A. v. (1942). "Scientism and the Study of Society. Part I". Economica. 9 (35): 267–291. doi:10.2307/2549540. JSTOR 2549540.
  28. Popper, Karl R. (1979). Objective Knowledge: An Evolutionary Approach(Revised ed.). Oxford: Clarendon Press; New York: Oxford University Press. p. 185. LCCN 79318586. OL 4489088M.
  29. a b c Stenmark, Mikael (2003), "Scientism", in van Huyssteen, J Wentzel Vrede (ed.), Encyclopedia of science and religion (2nd ed.), Thomson Gale, p. 783
  30. Monastra, G; Zarandi, MM (2004), Science and the Myth of Progress
  31. Orr, David (October 1992), "Environmental Literacy: Education as if the Earth Mattered", Twelfth Annual EF Schumacher Lectures, Great Barrington, MA
  32. Lears, T.J. Jackson (6 November 2013). "Get Happy!!". The Nation. Retrieved 21 December 2013.
  33. Gray, John (20 April 2012). "The Knowns and the Unknowns". The New Republic. Retrieved 22 December 2013. These theories show the continuing appeal of scientism—the modern belief that scientific inquiry can enable us to resolve conflicts and dilemmas in contexts where traditional sources of wisdom and practical knowledge seem to have failed.
  34. Gray, John (22 November 2013). "Malcolm Gladwell Is America's Best-Paid Fairy-Tale Writer". The New Republic. Retrieved 22 December 2013. ... the mix of moralism and scientism is an ever-winning formula, as Gladwell's career demonstrates.
  35. Nagel, Thomas (20 October 2010). "The Facts Fetish". The New Republic. Retrieved 22 December 2013. Harris urges that we use scientific knowledge about humans to discover what will maximize their well-being, and thereby to discover the right way to live. This is an instrumental use of science, starting out from his basic moral premise.
  36. Robinson, Marilynne (Nov 2006), "Hysterical Scientism: The Ecstasy of Richard Dawkins", Harper's Magazine
  37. Stephen LeDrew on his 'The Evolution of Atheism' an Interview, 10 Dec 2015
  38. Haught, John (2008). God and the New Atheism: A Critical Response to Dawkins, Harris, and Hitchens. Westminster John Knox Press. pp. X.
  39. Haught, John (2008). God and the New Atheism: A Critical Response to Dawkins, Harris, and Hitchens. Westminster John Knox Press. p. 17.
  40. Williams, Peter S. (2013). C.S. Lewis vs. the New Atheists. Paternoster. p. 1928.
  41. Byrnes, Sholto (10 April 2006), "When it comes to facts, and explanations of facts, science is the only game in town", New Statesman, archived from the original on 16 October 2011
  42. Nagel, Thomas (20 October 2010). "The Facts Fetish". The New Republic. Retrieved 22 December 2013. He says that the discovery of moral truth depends on science, but this turns out to be misleading, because he includes under "science" all empirical knowledge of what the world is like ... Harris urges that we use scientific knowledge about humans to discover what will maximize their well-being, and thereby to discover the right way to live."
  43. Eagleton, Terry (2010). Reason, Faith, and Revolution: Reflections on the God Debate. Yale University Press. p. 6.
  44. Kenny, Anthony (June 2012). "True Believers". Times Literary Supplement. The main tenets of this philosophy are bracingly summed up in a series of questions and answers: Is there a God? No. What is the nature of reality? What physics says it is.
  45. Shermer, Michael (June 2002), "The Shamans of Scientism", Scientific American, 286 (6): 35, Bibcode:2002SciAm.286f..35S, doi:10.1038/scientificamerican0602-35, archived from the original on 2006-10-16
  46. Chittick, William (2007). The Essential Seyyed Hossein Nasr. Bloomington: World Wisdom. ISBN 978-1-933316-38-3.
  47. Hughes, Austin (Fall 2012). "The Folly of Scientism". The New Atlantis. 37: 32–50. Retrieved 26 July 2018.
  48. Ward, Keith (2006), Is Religion Dangerous?
  49. Alston, William P (2003). "Religious language and verificationism". In Moser, Paul K; Copan, Paul (eds.). The Rationality of Theism. New York: Routledge. pp. 26–34. ISBN 978-0-415-26332-0.
  50. Preston, John (21 September 2016). "Paul Feyerabend". In Zalta, Edward N. (ed.). Stanford Encyclopedia of Philosophy. "Feyerabend's youthful positivist scientism makes quite a contrast with his later conclusions."
  51. Feyerabend 1993, p. vii: "Imre Lakatos loved to embarrass serious opponents with jokes and irony and so I, too, occasionally wrote in a rather ironical vein. An example is the end of Chapter 1: 'anything goes' is not a 'principle' I hold... but the terrified exclamation of a rationalist who takes a closer look at history"
  52. Feyerabend 1993, pp. viii, 9, 11.
  53. Feyerabend 1993, p. viii.
  54. Bunge, Mario (1983). Epistemology & Methodology II: Understanding the World. Treatise on Basic Philosophy. 6. Dordrecht; Boston: D. Reidel. p. 263. doi:10.1007/978-94-015-6921-7. ISBN 9789027716347. OCLC 9759870.
  55. Mahner, Martin; Bunge, Mario (1997). Foundations of Biophilosophy. Berlin; New York: Springer-Verlag. p. 135. doi:10.1007/978-3-662-03368-5. ISBN 3540618384. OCLC 36630019. Finally, we should add a version of scientism ... This is the thesis that anything knowable and worth knowing can be known scientifically, and that science provides the best possible factual knowledge, even though it may, and does, in fact, contain errors. This form of scientism should not be mistaken for the neopositivist unification program, according to which every discipline should ultimately be reduced to one basic science, such as physics or psychology.
  56. Bunge, Mario (2006). Chasing Reality: Strife Over Realism. Toronto Studies in Philosophy. Toronto: University of Toronto Press. p. 264. doi:10.3138/9781442672857. ISBN 0802090753. OCLC 61174890. As for scientism, it is the thesis that the scientific method is the best strategy for attaining the more objective, more accurate, and deepest truths about facts of any kind, natural or social. ... True, Hayek (1955) famously claimed that scientism is something quite different, namely, the attempt on the part of some social scientists to ape their colleagues in the natural sciences, in ignoring the inner life of their referents. But this arbitrary redefinition involves confusing naturalism, or reductionist materialism (as practised, e.g., by the sociobiologists), with scientism."
  57. Bunge, Mario (2017). "Scientism". Doing Science: In the Light of Philosophy. Singapore: World Scientific. p. 137. doi:10.1142/10333. ISBN 9789813202764. OCLC 959200429. Scientism is the thesis that all cognitive problems are best tackled by adopting the scientific approach, also called 'the scientific attitude' and 'the scientific method.' While most contemporary philosophers reject scientism, arguably scientists practice it even if they have never encountered the word."
  58. Bunge, Mario (1986). "In defense of realism and scientism". Annals of Theoretical Psychology. Springer-Verlag. 4: 23–26. doi:10.1007/978-1-4615-6453-9_3. ISBN 978-1-4615-6455-3. As for scientism, I take it to be quite different from Tennessen's 'belief in some sort of scientific world view miraculously emanating from the main bulk of the testimony of the senses or so-called scientific results.' The brand of scientism I defend boils down to the thesis that scientific research (rather than the navel contemplation or the reading of sacred texts) can yield the best (truest and deepest) possible knowledge of real (concrete, material) things, be they fields or particles, brains, or societies, or what have you. ... I take the scientific method, rather than any special results of scientific research, to be the very kernel of scientism. Consequently, I cannot accept Tennessen's implicit approval of Feyerabend's antimethodology or 'epistemological anarchism'—the latest version of radical skepticism."
  59. Bunge, Mario (December 2014). "In defense of scientism" (PDF). Free Inquiry. Council for Secular Humanism. 35 (1): 24–31. Scientism is the thesis that all cognitive problems concerning the world are best tackled adopting the scientific approach, also called 'the spirit of science' and 'the scientific attitude'. While most contemporary philosophers reject scientism, arguably scientists practice it even if they have never encountered the word. However, the correct meaning of 'scientism' has proved to be even more elusive than that of 'science'..."
  60. Bunge, Mario (2012). Evaluating Philosophies. Boston Studies in the Philosophy of Science. 295. New York: Springer-Verlag. p. 24. doi:10.1007/978-94-007-4408-0. ISBN 9789400744073. OCLC 806947226.
  61. a b Boudry, Maarten; Pigliucci, Massimo, eds. (2017). Science Unlimited?: The Challenges of Scientism. Chicago: University of Chicago Press. p. 76. doi:10.7208/chicago/9780226498287.001.0001. ISBN 9780226498003. OCLC 975442387.
  62. a b Lessl, Thomas M. (Fall 1996). "Naturalizing science: Two episodes in the evolution of a rhetoric of scientism". Western Journal of Communication. 60 (4): 1. doi:10.1080/10570319609374555.
  63. Habermas, Jürgen (1990), The Philosophical Discourse of Modernity, Polity Press, ISBN 0-7456-0830-2, pp. 2–3.
  64. Olson, R. (2008). Science and scientism in nineteenth-century Europe. University of Illinois Press. p. 4. ISBN 978-0-252-07433-2. LCCN 2007005146.
  65. Habermas, J; Shapiro, JJ (1971). Toward a rational society: student protest, science, and politics (paperback). Beacon Press. pp. 50–51. ISBN 978-0-8070-4177-2. LCCN 73121827.

BibliografiaAldatu

  • Feyerabend, Paul (1993) [First published 1975], Against Method (3rd ed.), Verso, ISBN 978-0-86091-646-8.
  • Haack, Susan (2012). "Six Signs of Scientism". Logos & Episteme. 3 (1): 75–95. doi:10.5840/logos-episteme20123151. We need to avoid both under-estimating the value of science, and over-estimating it. ... One side too hastily dismisses science; the other too hastily defers to it. My present concern, of course, is with the latter failing. It is worth noting that the English word 'scientism' wasn't always, as it is now, pejorative.
  • Mizrahi, Moti (July 2017). "What's So Bad About Scientism?". Social Epistemology. 31 (4): 351–367. doi:10.1080/02691728.2017.1297505. I have argued that scientism should be understood as the thesis that scientific knowledge is the best knowledge we have, i.e., weak scientism. I have shown that scientific knowledge can be said to be better than non-scientific knowledge both quantitatively and qualitatively.
  • Peterson, Gregory R (2003), "Demarcation and the Scientistic Fallacy", Zygon: Journal of Religion and Science, 38 (4): 751–61, doi:10.1111/j.1467-9744.2003.00536.x, the best way to understand the charge of scientism is as a kind of logical fallacy involving improper usage of science or scientific claims.
  • Ridder, Jeroen de; Peels, Rik; Woudenberg, René van, eds. (2018). Scientism: Prospects and Problems. New York: Oxford University Press. doi:10.1093/oso/9780190462758.001.0001. ISBN 978-0190462758. OCLC 949911467. This collection is one of the first to develop and assess scientism as a serious philosophical position.

Kanpo estekakAldatu