Zezenketa Museoa (Bilbo)

Zezenketa Museoa» orritik birbideratua)

Zezenketa Museoa zezenketari buruzko museo bat da, 1995eko ekainaren 9an sortua eta Bilboko (Bizkaia) Vista Alegre zezen plazan kokatua.

Bilboko Vista Alegre zezen plaza, Zezenketa Museoaren egoitza.

Museoaren atalak aldatu

Bilboko Zezenketa Museoa zezenketaren historiako zortzi ataletan banatua dago:

Horietan testu didaktikoak ehundik gora irudirekin doaz lagundurik, Goyaren Tauromakia saileko lau lamina, zezenketa estiloetako lau afixa original, Bringes anaien lau koadro, zezen ezagunen buruak, Antonio Ordoñezen bi zezenketarako jantzi, "El niño de kapea"ren jantzi bat, Egaña pikadorearen jantzi bat, "Cocherito"ren ezpata bat, "Costillares"en kapote bat, liburuak eta antzinako Bilboko zezen plazen maketak ikus daitezke.

Ordutegia aldatu

  • Oro har, astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 10:00etatik 13:30era.
  • Azaroa, abendua, urtarrila eta otsaila: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan itxia.

Kanpo estekak aldatu