Zeru longitudea edo longitude ekliptikoa, ekliptikaren gainean neurtutako angelua da, Aries puntutik abiatuta eta zentzu zuzen edo erloju orratzen aurkako zentzuan. Gradu sexagesimaletan neurtzen da eta, bere balioa, 0 eta 360º artekoa da. Zeruko objektu baten koordenatu ekliptikoetako bat da. L edo hizkiarekin irudikatzen ohi da. Sistema ekliptikoko beste koordenatua, zeru latitudea da.