Zerrenda eztabaida:Asteroideak (1-1000)

Arratsalde on guztioi.


Asteroideen izenak milaka ipintzea pentsatu dut baina hurrengo oharra ateratzen da Editorean:

OHARRA: Orrialde honek 49 kilobyteko tamaina du; nabigatzaile batzuek arazoak izan litzakete 32kb-tik gorako testuekin. Mesedez, saiatu orrialdea atal txikiagoetan banatzen.

Beraz, ez dakit nola komeniko litzatekeen artikulu hau osatzea, berrehunka adibidez?


Zuen erantzunak espero ditut. Mila esker aldez aurretik.

--Arabar 16:59, 11 Urria 2006 (UTC)

Nik uste dut milaka egitea gehiegizkoa dela, alde batetik nabigatzaile eta ordenagailuentzako, baina batez ere irakurtzeko. Erosoagoa iruditzen zait ehundaka egitea, edo 1000 baino gutxiago behintzat. Interwikiak aztertuz gero:
  • Ingelesezkoa ez da existitzen (hauek ehundaka eginda daukate, kroazierakoek bezalaxe).
  • Frantses, italiera, japoniera eta portugesekoek 1000ka eginda daukate, eta arazo beretsuak dituzte: CUIDADO: Esta página tem 94 kilobytes. Alguns navegadores podem ter problemas ao editar páginas com mais de 32kb. Por favor considere quebrar a página em seções menores.
  • Alemanekoek aurkibide gisa daukate artikulu bat, eta ondoren 500ka banatuta.

Beraz argi dago bakoitzak bere sistema erabiltzen duela. Nik asteroideen inguruan ez dakit ezer; ez dakit milaka banatzeak logika duen, edo berdin den egiten den banaketa. Zuk zeuk ikusi; dena dela, ni ehundaka egitearen aldekoa naiz. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:47, 11 Urria 2006 (UTC)

"Asteroideak (1-1000)" orrira bueltatu.