Zerrenda:Euskal gatazkan hildako ekintzaileak

Zerrenda:Hildako etakideak» orritik birbideratua)

Zerrenda honetan agertzen direnak 1968tik aurrera Espainiako gobernuari aurre egiten hildako euskal herritarrak dira. Gehienak etakideak badira ere, badaude baita ere EAJ alderdiko EGIkideak, Komando Autonomo Antikapitalistakoak, Iraultza talde armatukoak, anarkismoaren inguruko ekintzaileak eta ofizialki borroka armatua egiten ez zuten eta erakunde ezagunekoak ez ziren norbanakoak ere.

Batzuk tortura latzak jaso eta gero bere buruaz beste egin zuten, beste kasu batzuetan bonbak prestatzen zeuden bitartean bonbak eztanda egin eta bertan hil ziren, beste batzuk polizien aurkako borrokan hil ziren edo baita ere GAL edo Espainiako gobernuak sortutako kontrainsurgentzian erailak izan ziren. Azkenik badaude argitu gabeko kasu asko ere, batez ere suizidio kasuetan edo poliziaren aurkako "borroka" bat eta gero hilda agertu zirenak.

Atentatuak prestatzen zituzten bitartean hildakoak aldatu

Data Izena Lekua Oharrak
02/09/24 Hodei Galarraga Irastorza eta Egoitz Gurrutxaga Gogorza Bilbo (Bizkaia) Bizkar-zorro batean zeramatzaten dinamitak eztanda egin eta gero hil ziren.
01/07/24 Olaia Kastrexana Landaberea Torrevieja (Alacant) Etxebizitza batean dinamitako 10 kilo manipulatzean hil zen.
00/08/07 Patxi Rementeria Barruetabeña, Ekain Ruiz Ibarguren, Zigor Aranbarri Garamendi eta Urko Gerrikagoitia Agirre Bolueta (Bizkaia) Auto batean zihoaztela dinamitako 25 kilo eztanda egitean hilda.
94/03/29 José María Igerategi Gilisagasti Gasteiz (Araba) Gasteizeko Gobernu Zibil eta Militarretik gertu ohinez zihoala gainean zeraman bonbak eztanda egin zion.
93/02/05 José Bernardo Astiazaran Otamendi Hernani (Gipuzkoa) Bere autoan lehergailua prestatzen zegoela eztanda egin eta hil egin zen.
92/10/21 Josu Olabarria Santurtun Barakaldo (Bizkaia) Barakaldoko udaltzaina, ETAri lotuta omen zegoena, eskuz egindako lehergailu bat prestatzen zegoenean eztanda egin eta hil egin zen.
91/04/30 Rosa Díez Sainz, Jesús Fernández eta Marisol Mujika Sestao (Bizkaia) Iraultza erakundekoak.
91/10/25 Francisco Javier Goitia Elordi Bilbo (Bizkaia) Bilboko pisu batean lehergailu bat erabiltzen zegoela hilda.Iraultza erakundekoak.
90/08/21 José María Aranzazistroke Oiartzun (Gipuzkoa) Bonba bat zeramanean eztanda egin zuenean hil zen.
87/08/15 Maria Teresa Pérez Zeber eta Rafael Etxebeste Garmendia Donostia (Gipuzkoa) Urumea alboan auto baten barruan lehergailu bat prestatzen ari ziren bitartean hilda.
87/04/05 Alfonso Ioldi Martínez eta Emiliano Iturri Lizoain Tafalla (Nafarroa) Lehergailua prestatzen ari ziren bitartean hilda.
86/12/13 Juan Carlos Gallardo Iruñea (Nafarroa) Lehergailua prestatzen ari ziren bitartean hilda. Iraultza erakundekoa.
85/09/03 Luis Isasa Lasa Pasaia (Gipuzkoa) Polizia Nazionalaren kotxe batean jartzen zegoen lehergailu batek eztanda egintean hilda.
84/03/31 Jose Mari Prieto Rodríguez "Pese" eta Jose Mari Orbezua Bilbo (Bizkaia) Kotxe baten barruan lehergailua prestatzen zeudela lehergailuak eztanda egin zuen. Iraultza erakundekoak.
83/08/13 Francisco Javier San Martín Goikoetxea Piti eta José Luis Segurola Maioz Naskas Usurbil (Gipuzkoa) Lehergailua prestatzen ari ziren bitartean hilda. Komando Autonomo Antikapitalistakideak
83/07/13 Antonio Tolosa González Donostia (Gipuzkoa) Aste Nagusian hilda, lehergailua prestatzen ari ziren bitartean.
83/04/19 Félix Badiola Etxaburu eta José Gárate Askasibar Arrasate (Gipuzkoa) Lehergailua prestatzen ari ziren bitartean hilda.
83/01/26 Ángel María Fernández Ruiz Gasteiz (Araba) Lehergailua prestatzen ari ziren bitartean hilda. Iraultza erakundekoa.
82/05/13 Juan José Valencia Lerga eta José Javier Alemán Astitz Tafalla (Nafarroa) Lehergailua prestatzen ari ziren bitartean hilda.
81/03/17 Mario Alvarez Peña Barrika (Bizkaia) Lehergailua prestatzen ari ziren bitartean hilda.
81/01/29 José Ricardo Barros Ferreiro Tutela (Nafarroa) Lehergailua prestatzen ari zen bitartean hilda.
80/03/26 Domingo Olagarai eta Raimundo Arruiz Baiona Lehergailua prestatzen ari ziren bitartean hilda.
77/07/26 Jokin Zaizar Garaikoetxea Asteasu (Gipuzkoa) Lehergailua prestatzen ari zen bitartean hilda.
77/06/13 Jesús María Basáñez Jauregi Barakaldo (Bizkaia) Lehergailua prestatzen ari zen bitartean hilda.
76/12/16 José María Izagirre Laburu Tapi Zarautz (Gipuzkoa) ETAko ezkutaleku batean lurjausi baten ondorioz hilda.
76/05/08 Ángel Iruretagoena Elorza Zarautz (Gipuzkoa) Lehergailua prestatzen ari zen bitartean hilda..
73/11/28 José Etxebarria Sagastume Beltza eta Jon Pagazaurtundua Isusi Pagaza Areeta (Bizkaia) Lehergailua prestatzen ari zen bitartean hilda.
69/04/06 Jokin Artajo Barrios eta Alberto Asurmendi Arana[1] Ultzama (Nafarroa) Lehergailua prestatzen ari zen bitartean hildako EGIkideak.

Argitu gabekoak edo buruaz beste egindakoak aldatu

Lehen esan bezala "suizidioak" edo "bere buruaz beste" oso subjektiboa den kontu bat da azpiatal honetan. Kontuan hartu behar da torturen eragina (eta gero "leihotik botatzea" horren ondorioz) torturen beldurra edo komunikabide gehienen mezua Espainiako Barne Ministeriotik etortzen zela (eta datorrela), honen adibide aipagarrienetariko bat Irunberriko arroiletan agertutako bi "suizidioak" guardia zibilarekin egondako borroka bat eta gero, non guardia zibil bat ere hilda suertatu zen.

Data Izena Lekua Oharrak
20/93/04 Igor Gonzalez Sola Martuteneko espetxea 47 urte zituela bere buruaz beste egin zuen.
18/03/06 Xabier Rey Urmeneta El Puerto de Santa Maríako kartzela, (Cádiz) Zainetan, ukondoetan eta besoak urratuta agertu zen.[2]
06/02/27 Igor Angulo Cuenkako kartzela (Gaztela-La Mancha) Gartzelan bere boten kordoiekin urkatuta agertu zen .
05/10/31 José Ángel Aitzuguren Soriako kartzela (Gaztela eta León) Bere gartzelako gelaxkan izara batekin urkatuta agertu zen.
04/07/07 Oihane Errazkin Fleury-Mérgoisko kartzela (Frantzia) Hilda agertu zen gartzelan.
02/11/23 Félix Ramón Gil Ostoaga Legazpia (Gipuzkoa) Gartzelatik atera eta polizia etengabe atzetik zuela (gartzelara bueltatu behar baitzen) eskopetaz eginiko tiro batekin hilda agertu zen.
99/03/20 José Luis Geresta Ttotto Errenteria (Gipuzkoa) Bere neskalaguna atxilotu eta egun batzuk beranduago Ertzaintzak Gerestak erabilitako dokumentazio faltsua aurkitu zuen. Hilabete horretan hilda agertu zen tiro bat buruan zuela. Gerestak hil baino lehen matraginetan bera bigilatzeko txip bat jarri ziotela esan zuen. Geresta hildakoan bi matragin kenduta zituen eta pistola ezkerreko eskuan agertu zen nahiz eta bera eskumatarra izan. [3][4][5]
97/07/20 Juan Carlos Hernando Peli Albaceteko Kartzela (Gaztela-La Mancha) Kartzelaren bainuan buruaz beste egin zuen plastikozko soka batekin.
97/03/27 Josu Zabala Salegi Basajaun Itziar (Gipuzkoa) Hilda buruz gora agertu zen bularrean tiro batekin.[6]
97/02/07 José María Aranzamendi Katxue Alcalá Mecoko kartzela (Madrid) Bufanda batekin urkatuta agertu zen.
97/01/23 Jean Luc Maillet Fresnes (Frantzia) Burua urkatuta agertu zen..
93/09/24 Xabier Kalparsoro Anuk Bilbo (Bizkaia) Polizia etxe baten lehiotik "jausi" zen.
93/05/15 Peio Mariñelarena Paris (Frantzia) Pariseko ospitalean zendu zen.
91/01/20 Jean Groix Fresnes (Frantzia) Bretoi hau bere kartzelako gelatxoan urkatuta agertu zen.
90/11/30 Mikel Zalakain Martuteneko gartzela (Gipuzkoa) Bere kartzelako gelaxkan urkatuta agertu zen.
90/05/25 Susana Arregi eta Juan María Lizarralde Irunberriko arroila (Nafarroa) Irunberrin Etakide eta Goardia Zibilaren arteko guda batean, bi Etakide hilda agertu ziren. Ofizialki "buruaz beste" egin zuten beraien burua inguratuta ikusi zutenean. Liskar horretan Goardia zibilaren sargentu bat ere hilda agertu zen.
89/02/10 José Antonio Zabala Donostia (Gipuzkoa) Tren batek zapaldu zuen.
88/09/04 Jesús Aramendia Bilbao (Bizkaia) Buruaz beste egin omen zuen. Eskizofrenia zuen eta erreinserzioa eskatu zuen lehenengo Etakideetarikoa izan zen.
88/06/29 Mikel Arrastia Errenteria (Guipuzkoa) Hirugarren pisutik bota omen zen Goardia zibilak akorralatuta zuenean.
88/03/02 Mikel Lopetegi Herrera de la Manchako kartzela (Ciudad Real, (Gaztela-La Mancha) Kartzelako bere gelaxkan urkatu zen.
86/06/08 Joseba Asensio Artaraz Kirruli Herrera de la Manchako kartzela Ciudad Real (Gaztela-La Mancha) Gartzelako gelaxkan hilda agertu zen. Tuberkulosia zuen.
82/09/? José Ramón Asua Iurreta Berriztar hau Ipar Euskal Herrira ihes egiten ahalegindu eta "desagertuta" egon zen. Hiru egun beranduago topatu zuten Iurretako Arandiako urtegian[7].
82/06/16 Miguel Ángel Uriagereka San Francisco (Amerikako Estatu Batuak) Poliziaren autoaren segurtasun uhalarekin urkatu omen zen San Franciskotik Espainiara extraditatuko zutenean.
81/03/27 Jesús Urbien Madrid (España) Zerbitzu militarratik desertatu eta gero ETAkidetzat hartu zuten Bi bertzio ezberdin daude. Lehenengoak dioen moduan Goardia zibilek hil zuten tiroka; bigarrenaren arabera, ahoan tiro bat eman omen zen Goardia zibilak deskubritu zuenean.

Poliziarekin norgehiagokan, poliziak hilda edo kontrainsurgentziak eraildakoak aldatu

Data Izena Lekua Oharrak
05/07/20 Imanol Gómez González Flaugnac (Frantzia) Poliziatik ihesean zegoela bere kotxeak talka egin eta hil egin zen.
03/09/14 Arkaitz Otazua Aboitiz Lagran (Araba) Ertzaintzako patruila bati segada bat prestatzen zegoela, tiro batez hilda.
98/06/05 Ignacia Zeberio Arruabarrena Gernika (Bizkaia) Ertzaintzak atxilotuko zuenean tiro batez hilda.
97/09/24 José Miguel Bustinza Iurrebaso eta Gaizka Gaztelumendi Gil Bilbo (Bizkaia) Guardia Zibilarekin izandako liskar batean hilda.
94/11/18 Angel Irazabalbeitia Aldazabal Loiu (Bizkaia) Ertzaintzarekin izandako borroka batean hilda.
91/05/30 Juan Carlos Monteagudo eta José Félix Erezuma Llissá de Munt (Bartzelona) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda.
91/08/17 Francisco Ormaetxea, Joaquín Leunda eta Francisco Itziar Donosti (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda.
91/08/29 Juan María Ormazabal Bilbo (Bizkaia) Ertzaintzarekin izandako borroka batean hilda.
90/09/18 Mikel Castillo Furtado Iruñea (Nafarroa) Ihesaldian eman zioten tiroengatik hilda.
89/09/16 Manuel Urionabarrenetxea eta Juan Oiarbide Irun (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako liskar batean hilda.
88/09/23 Mikel Kastresana Razkin Donosti (Gipuzkoa) Poliziarekin izandako liskar batean hilda.
87/03/01 Domingo Iturbe Abasolo Txomin Argel (Argelia) Argeliako gobernuaren arabera, kotxe istripu batean hilda.
87/07/23 Luzia Urigoitia Donosti (Gipuzkoa) Poliziarekin izandako liskar batean hilda.
86/01/15 Alejandro Auzmendi Satza, Bakartxo Arzelus eta Luis María Zabaleta Donosti (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako liskar batean hilda.
86/03/14 Ángel María Galarraga Mendizabal Donosti (Gipuzkoa) Poliziarekin izandako liskar batean hilda.
85/09/25 José María Etxaniz, Agustín Irazustabarrena, Ignacio Asteasuinzarra eta José Sabino Etxaide Ibarguren Baiona (Lapurdi) Monbar Hoteleko atentatuan GALek erahilak.
84/02/16 Ignacio Ojeda Martín Barakaldo (Bizkaia) Poliziarekin izandako liskar batean hilda.
84/03/22 Rafael Delas, José María Izura, Dionisio Aizpurua eta Pedro María Isart Pasaia (Gipuzkoa) Poliziak espainiarrak Pasaiako segadan erahil zituzten. Komando Autonomo Antikapitalisten taldekoak ziren.
84/06/16 Rafael Agustín Arregi Perurena eta Juan Luis Lekuona Elorriaga Hernani (Gipuzkoa) Guardia Zibilaren aurka hilda. Guardia zibilak izkutatuta zeuden lekuan granadak jaurtiki zieten.
84/08/07 Eduardo Irizar Imaz Oiartzun (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda.
84/08/13 Pablo Gude Pego Hernani (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda.
84/09/30 Francisco Arriaran Arregi San Salvador (El Salvador) FMLNren gerrilaren aurkako erasoaldian, El Salvadorko gudarostearen aurkako borrokan hilda.
83/10/15 José Antonio Lasa Arostegi eta José Ignacio Zabala Artano Baiona (Lapurdi) GALek bahituta, torturatuta eta erahilda.
82/07/01 Javier Zabaleta Urretabizkaia Barakaldo (Bizkaia) Zaurien ondorioz hilda.
82/09/26 Fernando Barrio Olano Donosti (Gipuzkoa) Poliziarekin izandako liskar batean hilda.
81/02/13 Joseba Arregi Izagirre Madril (Espainia) Tortura latzak jaso eta gero hil zen.[8]
81/03/29 Ignacio Aristimuño Mendizabal Gasteiz (Araba) Poliziarekin izandako liskar batean hilda.
81/10/21 José Andrés Izagirre Gogorza eta José Jáuregi Altube Errenteria (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako liskar batean hilda.
80/02/01 Gregorio Olabarria Bengoa eta Javier Gorrotxategi Agote Ispaster (Bizkaia) Goardia zibilaren aurka egin zuten segadan hil ziren.
80/04/28 Francisco Javier Aranzeta Egizabal Errenteria (Gipuzkoa) Poliziarekin izandako liskar batean hilda.
80/06/11 José Miguel Etxeberria Naparra Ziburu (Lapurdi) Bahitu eta gero desagertu zen. Batallón Vasco Españolek bere gain hartu zuen bahiketa. Komando Autonomo Antikapitalisten partaidea zen.
80/07/13 Carlos Lucio Fernández eta Iñaki Gabirondo Agote Aia (Gipuzkoa) Atentatu batean parte hartzen zuten bitartean hilda. Bi goardia zibil ere hil ziren borrokan.
80/12/30 José Martín Sagardia Zaldua Biarritz (Lapurdi) Bere kotxean jarritako bonba batek erahila.
79/01/25 Juan Luis Etxebarria Agirre Tutela (Nafarroa) Guardia Zibilarekin izandako liskar batean hilda.
79/05/12 Francisco Javier Larrañaga Juaristi Hendaia (Lapurdi) Goardia batek botatako tiro batzuen ondorioz hilda.
79/07/26 Enrique Gómez Alvarez Baiona (Lapurdi) Batallón Vasco Españolek egindako atentatu batean erahila.
79/08/02 Jon Lopategi Carrasco Angelu (Lapurdi) Batallón Vasco Españolek egindako atentatu batean erahila.
79/10/05 Justo Elizaran Sarasola Biarritz (Lapurdi) Batallón Vasco Españolek egindako atentatu batean erahila.
79/10/08 Juan Ignacio Erdozia Larraza Donosti (Gipuzkoa) Poliziak egindako tiro batzuen ondorioz hilda.
79/10/17 Francisco Aldanondo Badiola Tolosa (Gipuzkoa) Komando Autonomoetako militantea. Guardia Zibilaren arabera “ihes egiten saiatu zen leiho batetik ateraz, eta granada bat jaurti zuen”, lekukoen arabera “Aldanondo poliziak ikusita baserriko atzeko atetik irten zen, armarik gabe, eta poliziek tiro egin zioten. Zaurituta, aldapatik behera erorita, bertatik bertara tirokatu zuten.”
79/03/9 Gregorio Fernández Riaño Muskiz (Bizkaia) Udaltzain batekin norgehiagoka pistola batekin tiroz batez hil zen. Komando Autonomo Antikapitalistakidea eta Espainiako Alderdi Komunista berresatutako militantea.
78/01/11 Joaquín Pérez Viñaspre (Txintxo) eta Ceferino Sarasola Arregi (Zefe) Iruña (Nafarroa) Poliziarekin izandako borroka batean hilda.
78/01/14 David Álvarez Peña Plentzia (Bizkaia) Goardia zibilarekin izandako zaurien ondorioz hilda.
78/05/15 Jesús María Arrazola Arias eta Alberto García Mármol Gernika (Bizkaia) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda.
78/11/08 Ricardo Gómez Goikoetxea Ritxi Bilbo (Bizkaia) Poliziatik ihesean zihoala hilda.
78/11/15 Roberto Aranburu Uribarren eta José María Iturrioz Garmendia Arrasate (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda. Komando Autonomo Antikapitalistakideak
78/12/21 José Miguel Beñarán Ordeñana Argala Angelu (Lapurdi) Bere kotxean jarritako bonba baten ondorioz erahila.
77/03/08 Sebastián Goikoetxea eta Nicolás Mendizabal Itxaso (Nafarroa) Guardia Zibilarekin izandako liskar batean hilda.
76/04/18 Manuel Garmendia Zubiarrain Bera (Nafarroa) Guardia Zibilarekin izandako liskar batean hilda.
76/04/20 José Bernardo Bidaola Atxega Etxalar (Nafarroa) Guardia Zibilarekin izandako liskar batean hilda.
76/07/23 Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur Hendaia (Lapurdi) Desagertua.
75/04/24 Mikel Gardoki Azpiroz Donosti (Gipuzkoa) Poliziarekin izandako liskar batean hilda
75/05/15 Jesús María Markiegi Aiastui Gernika (Bizkaia) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda. Bertan Ignacio Garai eta Blanca Saralegi ostatu ematen zieten etxearen jabeak ere hil zituzten.
75/07/31 Jesús Mujika Aiestaran Beltza Madrilgo Erkidegoa (Espainia) Poliziarekin izandako borroka batean hilda. [9][10]
75/09/18 José Ramón Martínez Antia Montxo Madril erkidegoan Poliziarekin izandako liskar batean hilda.[11]
75/09/19 Antonio Campillo Alkorta Andoni Bartzelona Poliziarekin izandako liskar batean hilda.
75/09/27 Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria Sardañola del Vallés (Bartzelona) Frankismoko azken fusilatuetakoak.
75/12/02 Luis López de Gereño Beasain (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda.
74/05/20 José Luis Mondragón Elorza eta Roque Javier Mendez Villa Hondarribia (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda.
74/09/11 Jon Urzelai Imaz Zornotza (Bizkaia) Etxe bat zen bere izkutalekura sartu zenean Guardia Zibilak tirokatuta eta eraila.
74/10/29 Ignacio Iparragirre Errentería (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda.
73/04/19 Eustaquio Mendizabal Txikia Algorta (Bizkaia) Poliziarekin izandako borroka batean hilda.
73/12/06 Josu Artetxe Aiesta[12] Donosti (Gipuzkoa) Poliziarekin izandako borroka batean hilda.
72/03/15 Jon Ugutz Goikoetxea Elorriaga Elizondo (Nafarroa) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda. [13]
72/09/02 Mikel Martinez de Murgia eta Benito Mujika Lekeitio (Bizkaia) Etxe batean izkutatuta zeudela Guardia Zibilek tirokatuta erailda.
72/09/20 Juan Antonio Aranguren Mujika Urdax (Nafarroa) Guardia Zibilarekin izandako borroka batean hilda.
68/06/07 Txabi Etxebarrieta Tolosa (Gipuzkoa) Guardia Zibilarekin izandako liskar batean hilda. Hildako lehen etakidea.

Erreferentziak aldatu