Zeren zai
Zeren zai Gipuzkoan 2004an sortutako musika taldea da, alor desberdinetik etorrita, pop-rock proiektu bati ekiteko asmoz bildutako bost lagunen eskutik. Hilabete batzuetan hainbat kantu konposatu eta bildu ondoren, 2005 urtearen amaieran bere lehen lana plazaratu zuten, “Gure uhartea”, zuzenean grabatua. 2006an zehar bi taldekideren aldaketaren ondoren, “Lur berrietara” diskoa argitaratu zuten 2007ko udan, estudioan grabatutako lehena.
Zeren zai | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Donostialdea (Gipuzkoa) |
Musika mota | pop rock |
Urteak | 2004 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | GOR Diskak |
Taldekideak | |
Julen Arzelus Ion Izaga Gabi Hernandez Javier Alberdi Iraitz Igartza |
Azken urteotan, uhartetik lur berrietara bidaiatu ondoren, ibilbidean aurkitutako “Ametsei koloreak margotuz” aurkezten zaigu oraingoan ZEREN ZAI, bere hirugarren lanarekin. Hainbat hilabetetako konposaketa eta grabaketen ondoren, taldearen eboluzioa nabarmen islatuko duen diskoarekin datoz Donostialdeko bost mutilak. Doinu freskoak, metaforez beteak eta popetik rockerako ingurabidea egiten duten hamar kantu biltzen dira disko berri honetan, oroitzapen eta ametsak errealitatezko ukituekin margotzeko saiakeran.
Taldekideak aldatu
- Julen Arzelus(ahotsa).
- Ion Izaga (gitarra elektrikoa).
- Gabi Hernandez (baxua).
- Javier Alberdi (bateria).
- Iraitz Igartza (teklatua eta gitarra).
Diskografia aldatu
- Gure Uhartea (2005).
- Lur berrietara (2008).
- Ametsei koloreak margotuz (2009).
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Taldearen webgune ofiziala
- Facebook-en
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Myspace-n
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Twitter-en