Zeren Zai musika talde bat izan zen, Gipuzkoan 2004an sortua eta 2011n desegina. Hainbat alorretatik etorrita, pop rock proiektu bati ekiteko asmoz bildutako bost kidek sortu zuten. Hilabete batzuetan hainbat kantu konposatu eta bildu ondoren, 2005. urtearen amaieran beren lehen lana plazaratu zuten, Gure uhartea, zuzenean grabatua. 2006an bi taldekide aldatu ondoren, Lur berrietara diskoa argitaratu zuten 2007ko udan, estudioan grabatutako lehena.

Zeren Zai
Datuak
JatorriaDonostialdea (Gipuzkoa)
Musika motapop rock
Urteak2004 - 2011
Produkzioa
Diskoetxea(k)GOR Diskak
Taldekideak
Julen Arzelus
Ion Izaga
Gabi Hernandez
Javier Alberdi
Iraitz Igartza

2009. urtean Ametsei koloreak margotuz diskoa argitaratu zuen taldeak. Hainbat kontzertu eman ondoren, taldea 2011n desegin zen.

Taldekideak

aldatu
  • Julen Arzelus (ahotsa).
  • Ion Izaga (gitarra elektrikoa).
  • Gabi Hernandez (baxua).
  • Javier Alberdi (bateria).
  • Iraitz Igartza (teklatua eta gitarra).

Diskografia

aldatu
  • Gure Uhartea (2005).
  • Lur berrietara (2008).
  • Ametsei koloreak margotuz (2009).

Kanpo estekak

aldatu