Zerbitzu-modulua Apolo ontzian presurizaturik ez zegoen modulu bakarra zen. Modulu honek erregaia, bateriak, garaitze handiko antenak, erradiadore, ura, oxigenoa, hidrogenoa, erreakzio kontrolaren sistema eta ilargiaren orbitan sartzeko eta orbita bera atzean uzteko propulsio sistema eramaten zituen. Apolo 15, Apolo 16 eta Apolo 17 misioetan Lurraren satelitea ikertzeko zenbait tresna zientifiko zeramatzan barnean. Propultsatzaileak eta motore nagusiak zerbitzu-moduluaren zati handiena okupatzen zuten. Hauek, ilargiaren orbitara sartzeko eta irtetzeko aukera ematen zuten. Era berean, norabidean zehazpenen bat egiteko parada eskeintzen zuen. Zerbitzu- moduluak aginte-moduluarekin bat egiten jarraitzen zuen misio osoan zehar. Horregatik, Aginte- eta zerbitzu-modulua zeritzon zati honi. Hala ere, Lurraren atmosfera zeharkatu baino arinago askatu egiten zen, bere betebeharra agortuta zegoelako fase horretan eta gainera ezkutu termikorik ez zuelako.

Apolo 13aren matxuratutako zerbitzu-modulua