Aquilino Izagirre

Bertsolari gipuzkoarra
Zepai» orritik birbideratua)

Aquilino Izagirre Amenibar, izengoitiz Zepai (Azpeitia, 1906ko urtarrilaren 15a - Idiazabal, 1971ko uztailaren 24a), gipuzkoar bertsolaria izan zen. Azpeitian jaio, baina Errezilgo Zepai baserrian hazi zuten, Txapel bertsolariaren familian. Baso-mutila eta hargina izan zen bizibidez. Idiazabala ezkondu eta taberna bat jarri zuen bertan. Umoretsua zen eta ospe handia izan zuen bere garaian.

Aquilino Izagirre
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1906ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIdiazabal1971ko uztailaren 24a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Erreferentziak aldatu

  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.