Zentsua, Erdi Aroan, zerga mota bat zen, herri bateko orube-jabe edo etxe-jabe guztiek urtero ordaindu behar izaten zutena, jatorrizko jabetzaren aitorpenez. Pertsona edo erakunde bat (elizakoa edo sekularra) edo erregea izan zitekeen jatorrizko jabea. Eskudirutan edo salgaietan ordain zitekeen eta, adostutako datan kitatu ezean, jabegoa galtzen ahal zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Jimeno Jurío, José María. Libro de censos de Estella, 1354. Institución Príncipe de Viana, Gobierno de Navarra, 1990, binadi.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).

Kanpo estekak aldatu