Zelebrindor, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Dunadan bat da, Zelepharnen semea eta Arthedaineko bosgarren erregea. Bere izena, sindarinezkoa da, bere itzulpena ezagutzen ez den arren, eta soilik zeleb hitza itzul daiteke, "zilarrezkoa" esan nahi duena.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1062. urtean jaio zen, eta bere aitaren oinordeko bihurtu zen hau 1191. urtean hil zenean. Laurogei urteko erregealdiaren eta 209 urteko bizitzaren ondoren, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1271. urtean hil zen, bere oinordekoa, bere seme Malvegil izan zelarik.

Tolkienek, Eraztunen Jaunaren A eranskinari buruz idatzi zituen lehen testuetan, non Elendilen ondorengoen istoria kontatzen den, Zelebrindorrek, Zelemenegil izena zuen eta hamazazpigarren oinordekoa, eta, beraz, Arthedaineko zazpigarren erregea zen. Ondorengo bertsio batean, hamabosgarren oinordekoa eta Arthedaineko bosgarren erregea izatera pasa zen, bere izena, Zelebrindolgatik aldatu zelarik, azkenik, Zelebrindor deitzen amaituz.


Aurrekoa
Zelepharn
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1191-1271
Ondorengoa
Malvegil

Kanpo estekak aldatu