Zazpi haizetara

Euskal aldizkaria

Zazpi Haizetara munduko hainbat kultura, bizimodu eta paisaia lantzen dituen euskarazko bidaia aldizkaria da. 2008an sortua, euskaraz argitaratzen da eta Donostian du egoitza. Bidaiak lantzen ditu eta euskaldunek ere mundu osoan zehar bidaiatzea defendatzen du. Hilabetekaria den aldetik, hilabete bakoitzeko azken asteburuan argitaratzen da.[1]  

Zazpi Haizetara
MotaAldizkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaPortuetxe kalea 23, Donostia
FormatuaPaperean
Gai nagusiaBidaiak
Banaketa
MaiztasunaHilero
SalneurriaAlea, 1,5 €; urteko harpidetza, 15 €
zazpihaizetara.com

Euren webguneko “Nor gara” sailean azaltzen dutenez, hain urrun ez dauden eta ezkutuko sekretuekin harritzen gaituzten leku horietarako ihesaldiak; abentura-bidaiak, atzera-aurrera turistikoetatik aldendutako toki ezkutuak, betitik amestutako paradisuak; lasaibidea, mendia, itsasoa, hiri handiak eta abar ezagutzeko gonbitez beteriko aldizkaria da.[2]

Hedabidearen lantaldea kolaboratzaile eta fotokazetari zein argazkilari libreek osatzen dute: beste askoren artean, Juanma Costoya El Paíseko «El viajero»n,[3] 7K aldizkarian[4] eta beste hainbaten idatzi izan duena; Xabier Bañuelos kolaboratzaile finkoa; Lucas Vallecillos fotokazetaria; Oriol Clavera argazkilaria; eta Marian Azkarate kolaboratzailea.

Edukiak aldatu

Paperezko edizioari dagokionez hilabetero eduki berrituak argitaratzen dira. Lehen orrian harpidetzeko formularioa[5] eta bigarrenean aurkibidea. Argazkiz hornitutako hainbat bidaia erreportajez gain, beste hainbat sail bereziz dago osatua aldizkaria: Proposamen tematikoa, Hitzorduak, Liburuen txokoa, Gogoan hartu eta Laburrak. Webgunea aldiz berdin mantentzen da. Portadan hileko azala dago eskuragarri PDF formatuan ikusteko baina bestelako eduki digital guztiak finko mantentzen dira.

Negozio eredua aldatu

Aldizkari digitalaren eduki guztiak doakoak dira eta PDF formatuan irakurtzeko eskaintza egiten da. Baina harpidetzeko aukera ere ematen zaie irakurleei. Urteko harpidetza (11 zenbaki urtean) Hego Euskal Herrian 15€koa da, Ipar Euskal Herrian 25€koa, Espainiako Estatuan 18€koa eta Europan 50€koa. Zazpi Haizetara aldizkariaren alde bakarrak 1,5 € balio ditu.

2012an Presst sortu zen, lehen kiosko digital euskalduna. Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkarteak bultzatutako ekimenak hiru euskal komunikazio talde garrantzitsu bildu zituen sarean. Goizeko 5etatik aurrera, Presst-en Gara-ren aleak egoten dira eskuragarri. Horrez gain, Gaur 8[6] gehigarria (larunbatetan ateratzen dena), igandeetako “7K” aldizkaria eta “Zazpi haizetara” bidaia aldizkaria izaten dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «ZAZPI HAIZETARA - Bidaiei buruzko zure aldizkaria, euskaraz» www.zazpihaizetara.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. «ZAZPI HAIZETARA - Bidaiei buruzko zure aldizkaria, euskaraz» www.zazpihaizetara.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  3. elviajero.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  4. SLU, Herritar Berri. «7K revista dominical» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  5. «ZAZPI HAIZETARA - Bidaiei buruzko zure aldizkaria, euskaraz» www.zazpihaizetara.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  6. SLU, Herritar Berri. «GAUR8» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).

Kanpo estekak aldatu