Zaurietatik dario

Gontzal Mendibil-en albuma

Zaurietatik dario Gontzal Mendibil euskal abeslariaren lehenengo diskoa da, Xabier Castillo Miota Xeberri-rekin batera grabatua. Diskoa 1976. urtean IZ diskoetxeak kaleratu zuen. Mendibilekin eta Xeberrirekin batera, Carlos Montero gitarristak, Asier Loroño pianistak, José Oliver flauta jotzaileak eta E. Duarte perkusionistak parte hartu zuten Madrilgo Regson estudioan grabatu zuten disko hartan. Urte eta erdiz Xeberrirekin aritu zen Mendibil, eta 200 kontzertutik gora eskaini zituzten, «Francoren heriotzaren esperoa arinago eginez»; baina 1976. urtea aldera, bakoitzak bere bideari ekin zion.

Zaurietatik dario
Gontzal Mendibilen eta Xabier Castillo Miotaren albuma
Egilea(k)Gontzal Mendibil eta Xabier Castillo Miota
Argitaratze-data1976
IzenburuaZaurietatik dario
Ekoizpen lekuaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaegile abeslaria
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaIZ
Deskribapena
Honen parte daGontzal Mendibil-en albumak

Badok: gontzal-mendibil/zaurietatik-dario Discogs: 1155189 Edit the value on Wikidata

Kantuen zerrenda

aldatu
  1. Kapitalismoak
  2. Kailean zehar
  3. Laster laster
  4. Egungo giropean
  5. Geu askatzaile
  6. Bidari
  7. Gogoa nun dugu
  8. Gure mutillak
  9. Bagare

Eragina

aldatu

Abestirik ezagunena Bagare da, askotan abestu dena kalean, poteo edo herri-bazkarietan. Kapitalismoak abestia hainbat greba orokorretan erabili da, eta Amaiur koalizioak zein Euskal Herria Bilduk ekitaldietan erabili dituzte, langile-borrokekin lotutako gaiak aipatzeko.

2020ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetan EAJk Gogoa nun dugu erabili zuen spotean, eta Iñigo Urkulluk emaitzak jasotzeko ekitaldian ere kantatu zuen[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-06-27). ««Gogoa nun dugu»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).

Kanpo estekak

aldatu
  • Badok Gontzal Mendibil abeslariaren biografia, diskoak, hitzak eta kantak