Zarrastela gauza, baliabide eta ondasunak alferrik eta neurririk gabe gastatu edo erabiltzen dituen pertsona da.

Zarrastel-deklarazioa aldatu

Espainiako legeriak dioenez, bere gauza, baliabide eta ondasunak alferrik eta neurririk gabe xahutzeaz gain, pertsona hori adin-nagusikoa izan eta mantenu-obligazio batzuk izatea beharrezko baldintza suertatzen da zarrastel deklaratua izateko. Baldintza guzti hauek betetzen badira, mantenu hartzekodunek zarrastel deklaratzea eskatzeko aukera izango dute. Zarrastel deklaratua izan den pertsonari bere ondareen gaineko administrazioa begiztatuko duen norbait ezarriko zaio, kuradorea. Zarrastel deklaratuaren jarrera hobetuz gero deklarazioa egoera berrira egokitu beharko da prozedura bera erabiliz, hau da, epaileak erabakita.

Eraentza juridikoa aldatu

Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak Kode Zibilean jasotako arauak derogatu zituen, eta artikulu bakarra utzi zuen indarrean, 297. artikulua, kuradoretzari buruzkoa. Zarrasteltasunari buruzko eraentza juridikoa lege hartan aurkitzen da araututa, 748, 756, 757 eta 760.3. artikuluetan.

Elementuak aldatu

Zarrastel deklarazio egiteko beharrezkoa den "mantenu-obligazioa" Kode Zibilaren 142. artikuluan mugatzen da. Mantenua familiako kideek elkarri laguntzeko duten obligazioa da, jakiaz, jantziez, estalpeaz, sendagaiaz eta heziketaz arduratu behar dira. Mantenuaren azterketaz Familia Zuzenbidea arduratzen da. Zarrastel deklaratu izan daitezkeen bakarrak adin-nagusitasuna eskuratu dutenak edo adingabe emantzipatuak izan daitezke, adingabeek ez baitute bere ondasunen gainean nahi bezala erabiltzeko gaitasunik.

Prozedura aldatu

Zarrastel-deklarazio judiziala Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak arautzen du, eta hurrengo mantenu-hartzaileek eska dezakete: ondorengoek, aurrekoek eta ezkontideek (JZLaren 757.5 art.). Ustezko zarrastela defendatzerakoan Ministerio Fiskalak esku hartuko du. Ministerio Fiskala bada deklarazioa sustatu duena, defendatzaile judiziala hautatuko da (ustezko zarrastelak ordezkaririk edo defendatzailerik izendatu ez badu). Ustezko zarrastela adingabekoa , ezgaitua edo legezko ausentzian egongo balitz, Ministerio Fiskalak beti hartuko du parte (JZLko 749.2 art.). Nafarroan zarrastel deklarazioa eskatzeko aukera izango dute ezkonduta ez dauden bikote egonkorretako kideek, mantenu-obligazioz loturik baitaude. (Foru Berriko 62. artikulua).

Efektuak aldatu

Behin zarrastel deklaratua, zarrastelaren ondasunen gaineko erregimen bat ezartzen da, kuradoretza. Kuradorea izendatzeko tutorea izendatzeko erregeletara egiten da igorpena (Kode Zibileko 291, 234 eta 241. artikuluak). Kuradorearen funtzio bakarra zarrastelaren ondarea xahutzea ekiditea izango da, ez besterik. Zarrastelak libreki joka dezake kuradorearen baimena behar ez duen negozioetan, eta baimenik gabe egindako negozioak deuseztagarriak izango dira (KZeko 293. art.). Zarrastel deklaratzeko demanda jarri aurretiko ekintzak ez dira deuseztagarriak izango (KZeko 297. art.). Zarrastel-deklarazioak eragina izateko beharrezkoa izango da Erregistro Zibilean inskribatzea, hemen agertuko baita zarrastelaren kondizio zibil berria (KZeko 297. art.). Honetaz gain, Jabetza Erregistroan eta Merkantzia Erregistroan zarrastel bezala inskriba daiteke (JZLeko 755. art.).

Aldatzea eta iraungitzea aldatu

Zarrastelaren egoerak honera nahiz txarrera egiten badu zarrastel-deklarazioa egoera berrira egokitu beharko da. Prozedura bera erabiltzen da: epaileak erabakitzen du zarrastel-deklarazioa indarrik gabe uztea edo egokitzapenak zehaztea.

Kanpo estekak aldatu