Zarautz Arraun Elkartea
Zarautz Arraun Elkartea (ZAE) Zarauzko (Gipuzkoa) arraun taldea da, 1983an sortua[1]. Inmobiliaria de Orio eta Zarauzko Udala dira taldearen babesleak. Traineruez gain, batel eta trainerilla txapelketetan parte hartzen du.
Zarautz Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1983 |
Herria | Zarautz, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Nagore Arruti |
Entrenatzailea | Asier Puertas |
Patroia(k) | Gaizka Garmendia |
Kolorea(k) | urdina eta zuria |
Trainerua | Enbata |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE 1 Liga 1 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 1 Gipuzkoako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 6.a (KAE 1 Liga) |
Webgunea | www.facebook.com/enbata.zae/ |
TKE Ligan hainbat denboralditan aritu izan da eta urterik onenak 2006 eta 2007an izan zituen, bietan ere Kontxako Banderan laugarren postua eskuratuz. Zarauzko Ikurrina antolatzen du, arraun denboraldiko garrantzitsuenetakoa, bi jardunalditara jokatzen baita. Emakumezkoen Traineru Liga Zarautzen amaitzen da eta Ligako txapeldunak han bertan jasotzen du garaikurra.
Uniformea
aldatuTaldearen trainerua Enbata da[2], eta kolore urdina erabiltzen du. 90. hamarkadan Zarauztarra izeneko trainerua ere erabili zuen.
Historia
aldatuKluba sortu aurretik
aldatuZarauzko traineruak lehian aritu izan ziren 1910. hamarkadan Kontxako Banderan, bai eta Zarautzen bertan aristokraziarentzako antolaturiko frogatan ere. 1916an hartu zuen lehenengo aldiz parte Kontxako banderan eta laugarren postua eskuratu zuen[3]. Bi urte beranduago bigarrenak izan ziren baina ez zuten bandera herrira eraman, zigortu egin baitzuten Donostiaren trainerua jotzeagatik. 50. hamarkadan ere aritu zen Kontxan emaitza aipagarririk lortu ez zuen arren. Kluba sortu aurreko azken parte hartzea 1961ekoa izan zen.
Elkartearen hasierako urteak
aldatuElkartea 1983an sortu zen eta 1986an izan zuen lehenengo denboraldia traineruetan. 1991ean Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen, sailkapen estropadan zortzigarren gelditu arren Yola taldea (Koxtape B) kanporatua izan baitzen. 90. hamarkadan urtero atera izan du trainerua, nahiz eta urte batzuetan arraunlari eskasia zela eta beste elkarteekin bat egin beharra izan, Oriorekin 1993an Orio B osatuz eta Getariarekin 1995ean.
1996an Euskal Ligan sartzea lortu zuen. 11. izan zen baina bere historiako lehenengo banderak irabazi zituen (Karmen Donostian, Koxtaperena Pasaian eta Zumaiakoa). 1997an 9. postua lortu zuen Ligan eta 1998an zazpigarrena izan zen. 1999an Euskal B Ligan aritu zen eta bertan bigarren egin zuen liga hartakoak ziren 6 bandera irabaziz. Hurrengo bi urtetan ez zuen trainerurik atera eta 2002an Ligako 20.a izan zen.
Garai onenak
aldatu2003an TKE Liga sortu berrian sartzea lortu zuen Zarautzek. Azken postuan bukatu bazuen ere elkartearen garai onenei hasiera eman zion. 2005ean KAE Ligan bigarren eginez berriz TKEra igotzea lortu zuen. 2006an Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabaziz hasi zuen urtea eta trainerutan Ligan seigarren eta Kontxan laugarren egin zuen, non euskal trainerurik onena izan baitzen[4]. 2007an Ligan bosgarren izan zen, Zumaiako bandera irabaziz, eta Kontxan laugarren postua errepikatu zuen. Emaitza hauetaz gain Gipuzkoako txapeldunak izan ziren zarauztarrak[5][6]. 2008a ere batel eta trainerilletan gogor hasi zuten denboraldia, untzi bietan Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabaziz. Ligan ere berriz bosgarrenak izan ziren baina Kontxan sartzerik ez zuten lortu. Hala ere denboraldia bikain bukatu zuten El Corte Ingles Banderan bigarren postua lortuta. 2009an maila pixka bat jeitsi zen Ligan 8. egin baitzuten. Ziklo baten amaiera zen, denboraldi bukaeran entrenatzaileak eta hainbat arraunlarik elkartea utzi zuten eta 2010an maila galdu zuen Zarautzek.
Ziklo berria
aldatu2013an KAE 1 mailan 11. postuan gelditu eta maila galdu zuen. Hurrengo urtean KAE 2 liga irabazi zuen, zilarrezko mailarako txartela eskuratuz, baita 8 bandera ere. 2014a ez zen urte oparoa izan traineruagatik soilik. Gazteek ere hainbat garaipen eskuratu zituzten, besteak beste, infantil mutilen Gipuzkoako bateletako liga edota jubenilek, bateletako denboraldia Getarian egin ostean, traineriletan lortu zituztenak: Gipuzkoako trainerila ligako lehen postua, Gipuzkoako txapelketako bigarrena, Euskadiko ikurrina eta brontzezko domina estatuko txapelketan.
Hurrengo urteetan KAE 1 Ligako bigarren txandan aritu zen nagusiki, baina 2019an denboraldiari sekulako hasiera eman eta ligako lehen estropadatik azkeneraino lidertzan egon zen Enbata. Abuztuaren 24an Bilbon jokatutako azken jardunaldian ligako emaitzarik kaskarrena izan bazuten ere ere (6. postua), sailkapen nagusian bigarren zen Deusturi 13 puntuko aldeaz gailendu zitzaizkion zarauztarrak, denboraldiko 9. bandera herrira ekarriz. Play-offak jokatu eta TKE Ligara itzuli zen. 2020an Aresekin azken estropadararte lehian egon ondoren Ligako 11. postuan gelditu zen[7] eta play-offak jokatuz mantentzea lortu zuen[8]. Denboraldia Kontxarako sailkapenarekin borobildu zuen[9]. Hurrengo urtean ordea azkena gelditu eta maila galdu zuen[10].
KAE Ligan erdiko txandan aritu da hurrengo denboraldietan.
Palmaresa
aldatu- Txapelduna (0):.
- Bigarrena (1): 1918.
- Laugarren (2): 2006 eta 2007.
- Sailkatua (4): 1991, 2006, 2007 eta 2020.
- Txapelduna (0):
- Bigarrena (0):
- Sailkatua (6): bosgarrena 2007 eta 2008, seigarrena 2006.
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 1
- Parte hartzeak (8): 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2020, 2021
- Euskal Liga (0): Zazpigarren 1997an.
- KAE 1 Liga (1): Txapelduna 2019an. Bigarrena 2005ean.
- KAE 2 Liga (1): 2014.
- Txapelduna (1): 2007.
- Bigarrena (1): 2006.
Gainontzeko estropadak
aldatuTrainerilletan
aldatu- Euskadiko Txapelketa (2): 2006, 2008
- Gipuzkoako Txapelketa (2): 2007, 2008
Bateletan
aldatu- Euskadiko Txapelketa (1): 2008.
- Gipuzkoako Txapelketa (3): 1990, 2008 eta 2009.
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | TKE Liga, 12.a | - |
2004 | Federazio Liga, 8.a | - |
2005 | Federazio Liga, 2.a | - |
2006 | TKE Liga, 6.a | 4.a |
2007 | TKE Liga, 5.a | 4.a |
2008 | TKE Liga, 5.a | - |
2009 | TKE Liga, 8.a | - |
2010 | TKE Liga, 12.a | - |
2011 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2012 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2013 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2014 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2015 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2016 | KAE 1 Liga, 9.a | - |
2017 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 1.a | - |
2020 | TKE Liga, 11.a | 8.a |
2021 | TKE Liga, 12.a | - |
2022 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2023 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2024 | KAE 1 Liga, 6.a |
B trainerua
aldatuZarautz B | |
---|---|
Entrenatzailea | Alexander Orena |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | urdina |
Trainerua | Enbata |
Palmaresa | 0 KAE Liga 0 KAE 2 Liga |
2023: Liga | 7.a (KAE 2 Liga) |
2024 | ez |
2006an Zumaia eta Zarauzko arraunlariak elkartu eta harrobiko taldea eratu zuten Urola Kosta izenarekin. Emaitza bikaina lortu zuten, 3. postua lortu baitzuten. Paly-offetan ordea ez zuten KAE 1 Ligara igotzerik lortu. Ez zuten hurrengo urtean esperientzia errepikatzerik izan. 2010an Zarautzek B trainerua uretaratu zuen berriz eta hamasei trainerutatik 10.a izan zen.
2020an bigarren trainerua ateratzea lortu du berriz. Hainbat estropadaren faltan COVID-19 gaitzean positibo eman dute hainbat arraunlarik eta taldeak KAE 2 Liga bertan behera uztea erabaki du.
Urtea | Liga |
---|---|
2006 | KAE 2 Liga, 3.a |
2007-2009 | ez |
2010 | KAE 2 Liga, 10.a |
2011-2019 | ez |
2020 | KAE 2 Liga, 10.a |
2021 | KAE 2 Liga, 7.a |
2022 | ez |
Emakumezkoen trainerua
aldatuZarautz Arraun Elkartea | |
---|---|
Entrenatzailea | Juanjo Etxarte |
Patroia(k) | Nahikari Osa |
Kolorea(k) | urdina eta zuria |
Trainerua | Enbata |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Gipuzkoako Txapelketa 0 Gipuzkoako Liga |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 3.a (ETE Liga) |
2013an lehenengo aldiz emakumezkoen trainerua osatu zuen etxeko arraunlariez gain Tolosakoak ontziratuz[3]. Gipuzkoako Ligan seigarren postua eskuratu zuten.
2014an Getariako Arraun Elkartearekin batera aritu ziren eta Gipuzkoako Ligan bosgarrenak izan ziren. Hurrengo urteetan ere elkarrekin jarraitu zuten eta bi bandera eskuratu zituzten 2015ean. 2016an Kontxako Banderan debuta egin eta ohorezko txandarako sailkatu ziren[3]. Azkenean 5. postuan amaitu zuten.
2018an Tolosako Arraun Klubarekin itun bat egin zuen. Horrela Zarauzko arraunlariak Tolosako traineruan ibili ziren eta trainerua bera ere zarauztarren Enbata erabili zuten.
2021ean bere traineru propioa atera zuen eta ETE Ligan ari da ordutik. 2023an lehenengo bandera irabazi zuen, Sestaon. ETE Ligari hasiera apala eman zion baina abuztuan gora egin eta lau bandera eskuratu zituen guztira. Hirugarren postua lortu zuen Ligan. 2024an ere hirugarrena izan zen Ligan eta Bilbo Hiriko bandera eskuratu zuen.
- Bosgarrena (1): 2016.
Ligak
aldatu- Gipuzkoako Liga (0): bosgarrena 2014, 2015 eta 2016an.
- ETE Liga (0): hirugarren 2023an.
Banderak
aldatu- Orioko Bixigu Eguna (1): 2015.
- Zumaia Promozioa (2): 2015, 2016.
- Sestaoko Bandera (1): 2023.
- Astilleroko Bandera (1): 2023.
- Bilbo Hiria - Ane Aizpuru Memoriala (2): 2023, 2024.
- Erandioko Ikurrina (1): 2023.
Denboraldiak
aldatuUrtea | Taldea | Liga | Kontxa |
---|---|---|---|
2013 | Zarautz | Gipuzkoako Liga, 6.a | - |
2014 | Zarautz-Getaria | Gipuzkoako Liga, 5.a | - |
2015 | Zarautz-Getaria | Gipuzkoako Liga, 5.a | - |
2016 | Zarautz-Getaria | Gipuzkoako Liga, 5.a | 5.a |
2017- 2020 |
- | ez | |
2021 | Zarautz | ETE Liga, 9.a | - |
2022 | Zarautz | ETE Liga, 6.a | - |
2023 | Zarautz | ETE Liga, 3.a | - |
2024 | Zarautz | ETE Liga, 3.a |
Beteranoak: Badok 13
aldatuBadok 13 izena erabiltzen dute Zarauzko arraunlari beteranoek.
- ABE Traineruen Liga:
- Txapeldun (2): 2019, 2021.
- Bigarren (1): 2018.
- Euskadiko Traineru Txapelketa
- Txapeldun (2): 2019, 2021.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa
- Txapeldun (1): 2020.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketa
- Txapeldun (3): 2018, 2019, 2021.
Banderak
aldatuZarautzek estropadak antolatzeko tradizio handia izan du. Aurrez batel estropadak egon izan ziren arren, 1946an Zarauzko trainerilla estropadak antolatzeari ekin zion, Bermeokoekin batera trainerilletako bandera garrantzitsuena bihurtuz. 1976an traineruetara salto eginez Zarauzko Ikurrina antolatu du urtero. Gaur egun TKE Ligako eta Emakumezkoen Ligako estropada garrantzitsuena da, bi jardunalditara jokatzen den bakarra baita.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Etxabe, Xabier. (2010). Zarauzko Arraun Elkarteak 25 urte: [1983-2008. ] Erroteta ISBN 978-84-92413-39-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ «ZARAUTZKO Arraun Elkartea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ a b c zarautzguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ «Bandera de La Concha» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ «Campeonato de Guipúzcoa» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) ZUBIAURRE, JUAN MARI. (2007-09-27). «El ZAE culmina una temporada muy brillante» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-08-30). «Ares manda a Zarautz a los playoffs y Santurtzi estalla» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ «Jon Artola: "Denboraldia bikaina izan da" - Zarautz» Zarautzguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-03). «Zierbena nagusi eta Zarautz ere barruan Kontxako gizonezkoen sailkapen estropadan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Diego. (2021-08-29). «Santurtzi amarra la liga ACT» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).