Zaragozatik Iruñerako Burdinbide Konpainia

Zaragozatik Iruñerako Burdinbide Konpainia (jatorriz gaztelaniaz, Compañía de Ferrocarriles de Zaragoza a Pamplona) Espainiako burdinbide-konpainia bat izan zen, 1859an 1855eko Burdinbideen Legearen lorratzean sortua. José Salamanca malagar enpresaburua izan zen haren nagusia.

Zaragozatik Iruñerako Burdinbide Konpainia
Datuak
Izen ofiziala
Compañía de Ferrocarriles de Zaragoza a Pamplona
Motanegozioa
Jarduera sektoreaburdinbidea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1859
Gehiago jakiteko, irakurri: «Zaragoza-Altsasu burdinbidea»

Bilakaera

aldatu
 
Iruñeko tren estazioa (1870)
 
Iruñea-Altsasu burdinbideko tartea, Altsasuko lotunea baino lehen

MZAren Aldudeko burdinbide pasabidearen gaia puri-purian zela, José Salamancak Iruñea-Tutera burdinbide tartearen gaineko gobernuaren esleipena eskuratu zuen 1857ko urrian. Bada, 1859ko abenduan, Salamancak bere Zaragozarainoko burdinbide proiektua kudeatzeko konpainia sortu zuen, Chatelus, Delahante eta Courponekin batera, baita Mirès frantses finantzariaren babesaz ere[1]. Salamancaren asmoa zen James Rothschild eta MZA, Frantziako pasabidea lortu nahi izatekotan, bere burdinbide tartea erostera behartzea, baina azken hauek uko egiten zioten erosteari: linea horrek 8.000 libera kilometro/urteko irabaziak sortzen zituen bakarrik, oso zenbateko urria[1].

MZAk haren linea erosteari uko egin ziola ikusita, Salamancak MZAren esleipenak auzitan jartzen zituzten burdinbide-lineen esleipen berriak eskatu zizkion gobernuari, baina Bermúdez de Castro, Moreno eta Alejandro Mon MZAren Espainiako parlamentuko gizonek (azken hau Ganberako presidentea) ezezko borobila eman zioten. Harrezkero, Salamancak etsi egin zuen bere plan guztietan, eta bere linea Norteko trenbidearekin konektatu zuen 1863an,[oh 1] baita 1865ean bere konpainia Zaragoza-Bartzelona Konpainiarekin bat egin ere, Rothschildek azken hau erosten huts egin ondoren. Ondorioz, Zaragoza-Iruñea-Bartzelona Burdinbide Konpainia sortu zen[2].

Oharrak

aldatu
  1. Argarekin doan burdinbide tartea eta Altsasuko konexioa.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b López-Morell, Miguel A. (2015), 157. or.
  2. López-Morell, Miguel A. (2015), 267. or.

Bibliografia

aldatu
  • López-Morell, Miguel A. (2015), Rothschild. Una historia de poder e influencia en España, Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A., ISBN 978-84-15963--59-2.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu