Zalditeria arin

Zalditeria arina» orritik birbideratua)

Zalditeria arina ahulki babesturik eta armaturik zeuden eta euren abiaduragatik nabarmentzen ziren zalditeria tropei erreferentzia egiten die, zalditeria astunarekin kontrajarrita, eskuarki, armatu eta babestua zegoena, baina ez hain bizkorra. Zalditeria arineko tropak, errekonozimendu misioetarako, borrokarako eta erasorako erabiltzen ziren, eta lantzekin, ezpatekin, arkuekin eta, ondoren, pistolekin armatuta egoten ziren.

Edourd Detailéren Vive L'Empereur margolana, zalditeria arina ziren husarren 4. taldearekin.

Historia aldatu

Antzinako Grezian gutxitan erabili zen, baita Erromatar Errepublika eta Inperioaren garaian ere, muntatutako soldadu laguntzaileak erabiltzen ziren arren. Aitzitik, Asiako barnealdetik zetozen gerlarien hordek sarri erabiltzen zituzten horrelako indarrak. Hunoak, turkiarrak, mongoliarrak eta hungariarrak Europatik zetozen soldaduen aurkari beldurgarri bihurtu ziren. Tazitok indar mota hau deskribatzen du bere Anales lanean.

Europan feudalismoaren eta zalditeriaren gainbeherarekin, zalditeria arina modu masiboan erabiltzen hasi zen Mendebaldeko potentzia nagusien armadetan. Europako zaldun arin asko suzko armekin parekatu ziren, euren aurrekoak ez bezala, hauek arkuekin armatzen baitziren. Europako zalditeria arinaren adibiderik esanguratsuenak husarrak, zaldi gaineko ehiztariak, ulandarrak eta dragoiak dira.

Kulturan aldatu

Franz von Suppé austrohungariar musikagileak "Zalditeria arina" (Leichte Kavallerie) izeneko opereta bat sortu zuen 1866ko martxoaren 21ean Vienako Carltheater aretoan.

Kanpo estekak aldatu