Ireki menu nagusia
Urrezko eta zilarrezko txanponak zakat emateko aproposak dira.

Zakat (arabieraz: زكاة‎zakāh, zaˈkaːh ahoskatua; euskaraz: «arazten duena»[1]) Islamaren bost euskarrietako bat da, musulmanentzat derrigorrezkoa dena. Legezko limosna hau nor bere dituen ondasunetatik eta diruzalekeriatik garbitzeko modu bat da, eta urteko sari gisa eman behar da, dirutan nahiz bestelako gauzatan. Estatuak bil dezake eta premia askotarako erabiltzea dago; behartsuei emateko, gerrako gatibuak aske uzteko ordainetan, zor handiegiak kitatzeko, gerra santurako, eta hezkuntza eta osasunerako, besteak beste.[2]

Koranaren rankingean, bigarren euskarririk inportanteena da, otoitza (salat) eta gero.[3]

Zakaten bilketa herrialde musulmanetanAldatu

Norbaiten ondasunetan oinarrituta,[4] benetako zerga bat da.[5] Hona hemen zakaten bilketa-egoera herrialde musulmanetan, 2010. urtean:[6]

Herrialdea Egoera
  Afganistan Estatuak ez du biltzen
  Aljeria Estatuak ez du biltzen
  Arabiar Emirerri Batuak Borondatezkoa
  Azerbaijan Estatuak ez du biltzen
  Bahrain Borondatezkoa
  Bangladesh Borondatezkoa
  Burkina Faso Estatuak ez du biltzen
  Egipto Borondatezkoa
  Gambia Estatuak ez du biltzen
  Ginea Estatuak ez du biltzen
  Indonesia Borondatezkoa
  Iran Borondatezkoa
  Irak Estatuak ez du biltzen
  Jordania Borondatezkoa
  Kazakhstan Estatuak ez du biltzen
  Kuwait Borondatezkoa
  Libano Borondatezkoa
  Libia Derrigorrezkoa
  Malaysia Derrigorrezkoa
  Maldivak Borondatezkoa
  Mali Estatuak ez du biltzen
  Mauritania Estatuak ez du biltzen
  Maroko Estatuak ez du biltzen
  Niger Estatuak ez du biltzen
  Nigeria Estatuak ez du biltzen
  Oman Estatuak ez du biltzen
  Pakistan Derrigorrezkoa
  Qatar Estatuak ez du biltzen
  Saudi Arabia Derrigorrezkoa
  Senegal Estatuak ez du biltzen
  Sierra Leona Estatuak ez du biltzen
  Somalia Estatuak ez du biltzen
  Sudan Derrigorrezkoa
  Siria Estatuak ez du biltzen
  Tajikistan Estatuak ez du biltzen
  Txad Estatuak ez du biltzen
  Tunisia Estatuak ez du biltzen
  Turkia Estatuak ez du biltzen
  Turkmenistan Estatuak ez du biltzen
  Uzbekistan Estatuak ez du biltzen
  Yemen Derrigorrezkoa

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Benda-Beckmann, Franz von (2007) Social security between past and future: Ambonese networks of care and support Münster: LIT Verlag 167 or. ISBN 978-3-8258-0718-4.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Hallaq, Wael B. (2013) The impossible state: Islam, politics, and modernity's moral predicament New York: Columbia University Press 123 or. ISBN 9780231162562.
  4. Décobert, C. (1991) Le mendiant et le combattant, L’institution de l’islam Paris: Editions du Seuil 238–240 or..
  5. Hefner, R.W. (2006) «Islamic economics and global capitalism» Society 44 (1): 16–22 doi:10.1007/bf02690463.
  6. (Ingelesez) Powell, Russell (2009) «Zakat: Drawing Insights for Legal Theory and Economic Policy from Islamic Jurisprudence» University of Pittsburgh Tax Review 7 (43).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zakat