Ireki menu nagusia

Zaho (izen osoa Zahera Darabid), (Aljer, 1980ko maiatzaren 10a- ) abeslari eta musikagile aljeriar-kanadarra da. Pop urbanoa jorratzen du.

Zaho
Zaho-concert.jpg
Bizitza
Jaiotza Bab Ezzouar Itzuli1980ko maiatzaren 10a (39 urte)
Herrialdea  Kanada
 Aljeria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta musikagilea
Lantokia(k) Montreal
Genero artistikoa R&B garaikidea
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Parlophone Itzuli
www.zahomusic.com

BiografiaAldatu

Zaho Aljerreko Bab Ezzouar suburbioan jaio zen[1]. Zazpi urte zituela hasi zen eta Francis Cabrelen errepertorio osoa ikasi zuen. 1991 urtean Gerra Zibila sortu zen Aljerian. Emigrazio programa baten bidez 1999an familia Montrealera joan zen, Zahok 18 urte zituela. Gaur egun Montrealen aita exekutiboa du Planifikazio Ministerioan eta ama Frantziako Informatika Instituzio nazionaleko matematika irakaslea.

Montrealen ezagutu zituen musika ibilbide profesionala egiteko beharrezko azpiegiturak, Phil Greiss ekoizlea eta musikagile frankofono esanguratsuak, hala nola, Idir, Tunisiano eta Soprano. Phil Greissen bidez abiatu zen musika munduan[2] eta 2007an mixtape bat grabatu zuen.

2008 urtean atera zuen aurreneko diskoa, Dima[3], arabieraz "beti" esan nahi du. Soprano eta Tunisiano raperoek kolaborazio bana egin zuten diskoan. Berehalako arrakasta izan zuen Quebecen eta Frantzian eta "platinozko diskoa" bihurtu zen. MTV Europe Music Awards sarietan "urteko artista frankofono onenaren" saria eskuratu zuen. NRJ Music Awards sarietan ere "urteko errebelazio frankofonoa" izatea lortu zuen.

2010an Sean Paul-en Imperial Blaze diskoaren frantsesezko bertsioa atera zen eta Zahok "Hold My Hand" abestia kantatu zuen berarekin[4]. Prix de La Création sarietan nazioarteko abesti onenaren saria eskuratu zuten. 2012 urtean bigarren diskoa argitaratu zuen, Contagieuse[1][3]. Honek ere arrakasta izan zuen eta "urrezko diskoa" izatea lortu zuen. Trace Urban Music Award "urteko emakumezko artista onenaren saria" eman zioten eta La Fouine raperoarekin batera egin zuen "Ma Meilleure" abestiarengatik "kolaborazio onenaren saria" jaso zuen.

2015 eta 2016 urteen artean La Légende du roi Arthur komedia musikal frantsesean artu zuen parte Morganaren papera eginez[1][5]. Antzerkiko musikagile taldeko partaidea ere izan zen. Urte berean Céline Dionen Encore un soir diskoan hartu zuen parte, disko hartako hiru abesti idatziz[6] ("Ma faille", "Tu sauras" eta "À vous"). Black M eta MHD-ren diskoetan ere egin zituen kolaborazioak.

Zahoren hirugarren diskoa 2017an atera zen, Le Monde à l'envers[3][7]. Mundu frankofonoan kontzertu bira handia egin zuen, Frantzian, Belgikan, Suitzan, Kanadan eta Afrikako hainbat herrialdetan hain zuzen ere.

DiskografiaAldatu

  • Dima (2008) - "platinozko diskoa"
  • Contagieuse (2012) - "urrezko diskoa"
  • Le Monde à l'envers (2017)

SariakAldatu

  • MTV Europe Music Awards:
    • 2008: Frantsesezko artista onena
  • NRJ Music Awards:
    • 2009: urteko errebelazio frankofonoa
    • 2011: urteko talde frankofonoa
  • Prix de La Création:
    • 2011: Nazioarteko abesti onena (Sean Paul-ekin)
  • Trace Urban Music Award:
    • 2013: emakumezko artista onena eta kolaborazio onena (La Fouine-ekin)

ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Frantsesez) «Zaho, la fée de Bab Ezzouar» JeuneAfrique.com 2015-06-24 . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.
  2. (Frantsesez) Musique-radio «Zaho : son premier album sortirait dans les prochaines semaines...» Musiqueradio . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.
  3. a b c «lescharts.com - Discographie Zaho» lescharts.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.
  4. «Zaho en featuring de Sean Paul» www.chartsinfrance.net . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.
  5. (Frantsesez) «Interview de Dove Attia sur "La Légende du Roi Arthur"» musicalcomedy.blogs.sudouest.fr . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.
  6. (Gaztelaniaz) «Celine Dion alcanza el #1 con "Encore Un Soir" en Canada, Francia, Bélgica y Suiza» Sony Music España 2016-09-08 . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.
  7. «Zaho dit tout sur son nouvel album : les duos, ses inspirations, Céline Dion...» chartsinfrance.net . Noiz kontsultatua: 2019-03-05.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zaho