Zagorra harrian jatorria duen eta granulometria jarraia duen eraikuntzako materiala da , errepideen eraikuntzan erabiltzen dena batez ere, zoladuraren oinarri eta azpioinarri moduan. Harrobian edo naturan izan dezakete jatorria, zagor artifizial edo zagor naturalak izango ditugu beraz.

Macadama bezalako granulometria jarraituko materialek zituzten arazoak konpontzeko sortu ziren, trinkotasun handiagoa lortzen baituta zagorrekin.

JatorriaAldatu

Jatorriaren arabera honako zagor hauek bereiz daitezke:

Zagor naturalak: Legardietatik hartutako agregakinez egiten dira eta bere horretan edo beste partikula batzuekin nahastuta, granulometria egokitzeko, erabiltzen dira.

Zagor artifizialak: Harrobian edo legardietan jatorria duten agregakinez daude osatuak; birrinketa prozesu jasaten dute azken hauek.

EzaugarriakAldatu

  • Tamaina: Agregakinaren tamaina 25 mm baino txikiagoa izatea komeni da oinarri geruzetan eta 40 mm baino txikiagoa azpioinarri geruzetan, tamaina ezberdineko partikulen bereizketa saihesteko.
  • Granulometria: Jarraitua izatea komeni da, trinkotasun handiagoak lortzeko.
  • Ertz-zorroztasuna: Agregakinaren ertz-zorroztasunak eragin handia du zagorraren barne-marruskaduran, eta honek aldi berean trafiko kargen eraginpean dagoen geruzaren egonkortasuna baldintzatzen du.
  • Forma: Agregakinaren forma oso garrantzitsua da, trinkotzea baldintzatzen baitu eta ondorioz, baita erresistentzia ere. Forma kubikoa zagor artifizialetan eta esferikoa naturaletan da aproposena.
  • Higadurarekiko erresistentzia: Zagor geruzek lokailurik ez dutenez agregakin partikulek esfortzu puntual handiak jasaten dituzte. Horregatik da garrantzitsua zagorrak partikulek higadurarekiko erresistentzia izatea eta hasierako ezaugarriak mantentzea. Los Angeleseko saiakuntzak zatiketa erresistenzia neurtzen du eta friabilitate saiakuntzak atrizio erresistentzia.
  • Izozkortasuna: Izozteak agregakinari ez dio eragin behar, kareharrizkoa denean batez ere.
  • Garbitasuna: Garbitasuna, partikula fin buztintsu eza, garrantzitsua da hezetasunak zagor geruzarik eragin ez diezaion.

ErabilpenaAldatu

Errepideen oinarri eta azpionarri gisa erabiltzen da batez ere:

ErrepideakAldatu

Zagor naturalak trafiko intentsitate baxua duten errepideetan erabiltzen dira azpioinarria eraikitzeko, 20-50 cm inguru duten geruzetan.

Zagor artifizialak oinarri eta azpionarriak osatzeko erabiltzen dira, 20-30 cm dituzten geruzetan. Zagor artifizialak abantaila ezberdinak dituzte naturalen ondoan, helburu jakin batzuk betetzeko sortzen baitira.

Pauso hauek jarraitzen dira eraikuntzan:

  • Zagorraren ezaugarriak egokiak direla baieztatu.
  • Zagorra zabaldu beharreko gainazala prestatu.
  • Zagor geruza zabaldu.
  • Hezetzea: Geruzaren hezetzea trinkotzen hasi aurretik egitea komeni da, hezetasuna hobe banatu dadin.
  • Trinkotzea: Ertz-zorroztasuna zenbat eta handiago eta kurba granulometrikoa zenbat eta irekiagoa orduan eta trinkotze energia handiagoa beharko da trinkotzea lortzeko. Proctor aldatua eta plakadun karga entsegua dira trinkotzea neurtzeko erabiltzen diren bi saiakuntza. Txilindro bibrakorra da trinkotze makinarik egokiena.
  • Geruza babestu: Geruzaren hezetasuna mantendu behar da, tarteka hezetuz.
  • Hurrengo geruza zabaltzeko prestatu.

AraudiaAldatu

Espainian PG-3 Pliego de prescripciones técnicas generales para obras de carreteras y puentes arau teknikoak zehazten ditu material honek errepideen eraikuntza bete beharreko baldintzak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bide-zoruak neurtzeko arauk ezartzen ditu errepideetan ezarri beharreko zagor geruzak.

Kanpo estekakAldatu