Zabalburuko dorreak

Zabalburuko Dorreak» orritik birbideratua)

Zabalburuko Dorreak Bilboko etxebizitza dorreak dira. Bilboko Zabalburuko auzoan altxatu zituen Eugenio Maria Aginaga arkitektoak, 1970. hamarkadan. Antzina Zabalburu familiarenak ziren lur horiek, Mena finka gisa ezagutzen zirenak (bertan zegoen Villa Mena jauretxea).

Zabalburuko dorreak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′23″N 2°56′05″W / 43.25639°N 2.93472°W / 43.25639; -2.93472
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1970
Arkitektura
ArkitektoaEugenio María Aguinaga Azqueta (en) Itzuli
Dimentsioak75 (altuera) m
Solairuak21

Guztira 17 eta 20 solairu arteko altuera dute, eta 70 bat metro. Dorreez gain, salmenta-zentro txiki bat eta hainbat bulegok osatzen dute konplexua. Eusko Jaurlaritzaren kontsumo saila bertan kokaturik dago.

Zabalburu dorreak, zineman aldatu

Todo por la pasta (Zuz.: Enrique Urbizu, 1991) filmeko hainbat eszena Zabalburu dorreetako merkatalgunean eginak dira. Halaber, Hotel y domicilio (Zuz.: Ernesto del Río, 1995) filmeko protagonista bateko fikziozko etxea dorreetako solairu garai batean kokatzen da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo