Yvonne Blake
Yvonne Blake (Manchester, Erresuma Batua, 1940ko apirilaren 17a – Madril, Espainia, 2018ko uztailaren 17a) jantzien diseinatzaile espainiar-britainiarra izan zen, 1971n jantzi onenaren Oscar Saria —Nicolás y Alejandra filmarekink— eta lau Goya Sari irabazi zituena. 2012an Zinematografia Sari Nazionala irabazi zuen lehen emakumea bihurtu zen, aktore izan barik.[1] Gainera, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako (AACCE) presidentea izan zen 2016tik 2018ra.[2]
Yvonne Blake | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Manchester, 1940ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Espainia Erresuma Batua |
Heriotza | Madril, 2018ko uztailaren 17a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | jantzi-diseinatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
aldatu16 urterekin, Manchesterreko Regional College of Art & Design-en artea, diseinua eta eskultura ikasteko beka bat irabazi zuen. Gero, Londresera bidaiatu zuen, eta Casa Bermans ospetsuan aurkeztu zen bere portafolioarekin, Kleopatraren itxurako aldagelak sortu zituena. Bere zirriborroak ikustean, etxeko diseinatzaile egonkorra eta zinema izarren jantzien sortzailea zen Cynthia Tingeyren laguntzaile postua eskaini zioten.[3]
Hastapenak
aldatuLaguntzaile gisa hainbat etapa egin ostean, zinemako jantzi-diseinatzaile egin zuen lehen lana 1966an izan zen, Daniel Mannen La Venus de la Ira en Israel filmean, Sophia Loren protagonista zuela.[4] Bere hurrengo lanakThe Idol, The Spy with a Cold Nose eta Fahrenheit 451, Ray Bradburyren izen bereko eleberrian oinarritutakoa izan ziren.
Farenheit 451 filmean, François Truffaut zuzendariaren eta Tony Walton ekoizpen zuzendariaren aginduetara egon zen Blake. Blakek eta zuzendari frantziarrak ia hasieratik elkarren arteko moldaketa egokia izan zuten. Filma horretan hiritar alienatuen munduaren artifizialtasuna gizaki liburudunen izaerarekin kontrajartzen zuen estetika bilatu zen. Bitxikeria bat du filmak, Blake bera gizon-liburu itxuran agertzen baita filmaren amaieran, liburua Jean-Paul Sartreren La cuestión judía (Juduen auzia) zela.
Etapa ingelesa
aldatuFarenheit 451 pelikularen ostean, Londresera joan zen Blake, eta Albert Finneyk zuzendu eta protagonizatutako Charlie Bubbles filmetan —Liza Minnellik paper bat antzeztu zuen lan horretan— eta The Best House in London filmean parte hartu zuen. Michael Caine eta Omar Sharif protagonista zituen El último valle filmaren jantziez ere arduratu zen, James Clavellek zuzendua (Shogun eleberriaren egilea).
Lehen etapa Espainian
aldatuEspainian egin zuen lehen etapan, Blakek bi film filmatu zituen: Susannah York, James Coburn eta James Mason protagonista zituen Duffy, el único, eta A Talent for Loving western komikoa. Filmaketan gero bere senarra izan zen Gil Carretero ezagutu zuen, une horretan bigarren zuzendari laguntzailea zena.
Jantzi onenaren Oscar Saria
aldatu1971n, Jantzi Onenaren Oscar Saria irabazi zuen Franklin J. Schaffnerrek zuzendu zuen Nicolás y Alejandra filmarekin. Sam Spiegelek ekoitzi zuen, eta, besteak beste, David Leanen kolaborazioen arduraduna izan zen, hala nola Lawrence of Arabia (Lawrence Arabiakoa) eta The Bridge on the River Kwai (El puente sobre el río Kwai).
Spiegelek ekoizpen talde handia izan zuen: lau arte zuzendari —tartean, Gil Parrondo—, John Box ekoizpen diseinatzailea, Freddie Young argazki zuzendaria, eta Blake bera jantzi talde handia bere zerbitzura zuela. Jantzi gela nagusia Londresen zuen, Bermans and Nathans etxean.
Hori guztia Sam Spiegelen beraren kontrol zorrotzaren pean zegoen, hortaz, zuzendariak aldatuz joan ziren, Terence Young ere pasatu zen, Schaffner iritsi zen arte.
Esan daiteke Blakek lortutako Oscarra ez zela berea bakarrik, Antonio Castillok ere partekatzen zuen, filmeko bi pertsonaiarentzako jantziak errepasatzeaz arduratu baitzen. Hala ere, Blakeren lan mastodontikoaren aurrean, haren lana ia testimoniala da, eta horregatik ez zen Blakerekin batera Oscar saria jasotzera joan.
Jesukristo Superstar
aldatuOscar saria irabazi ostean, Blakek All Creatures Great and Small filmean lan egin zuen Anthony Hopkins gaztearekin eta Elizabeth Taylorrekin Una hora en la noche filmean. Hori bere semearen jaiotzarekin batera izan zen. Semea David Carretero argazki zuzendaria da.
Baina proiekturik garrantzitsuena, eta sasoi hartan Blakek jaso zuen lehenengo Oscar saria, Jesucristo Superstar izan zen, Andrew Lloyd Weberren izen bereko musikalean oinarritua.
Broadwayn estreinatu eta bi urtera, musikalaren ekoizpen zinematografikoa proposatu zen, Norman Jewisonek zuzenduta. Filmerako antzezlanean hain look sofistikatua, ikasleen ekoizpena balitz bezala, eta Blakek interesa agertu zuen testura eta material ezberdinen konbinazioan.
1974an BAFTA baterako izendatu zuten Blake film horrekin.
Los mosqueteros, Robin Hood eta Superman
aldatuBlakek Richard Lester zuzendariarekin egin zuen lehen filma Los tres mosqueteros izan zen, eta haren ondorengoa, Los cuatro mosqueteros, Alexander eta Ilya Salkinek ekoitzia.
Filmazioko milaka anekdoten artean, aipagarria izan zen Raquel Welchek bere mutil-laguna zen Ron Talsky gailendu izana, Constance Bonancieuxen pertsonaiaren jantzien diseinurako, eta, hortaz, Talskyren diseinuekin alderatuta, harrigarriak izan arren, biak izendatu zituzten Oscarretarako 1975ean Lau mosketarien lanagatik.
Blake Lesterrekin jardun zuen berriro Robin eta Marian filmean, Robin Hooden istorioaren bertsioan, Sean Connery eta Audrey Hepburn protagonista izan zituena, eta The Return of the Musketeers (El regreso de los mosqueteros) filmean, Los tres Mosqueteros talde osoarekin elkartuta.
Blakek garai horretan egin zuen beste proiektu bat Richard Donnerrek zuzendutako Superman lanaren zinemarako egokitzapena izan zen, Londresen ekoitzia eta Bernmans and Nathans etxeak egin zituen jantziak. Blakek arazo bereziak izan zituen Supermanen jantziaren oihalekin, zuntz transpiragarriak ez zirelako eta efektu berezietarako pantaila urdinarekin kolorez bat zetozelako; horrela, hainbat proba egin behar izan ziren tonu zehatza aurkitu arte. Kryptonen jantziekin, nolabaiteko esperimentazioa ere egon zen oihal islatzaileekin eta zetekin.
80ko hamarkada
aldatuBlakek proiektu oso ezberdinak kateatu zituen hamarkada horretan, Ava Gardnerrekin lan egin zuen Harem serie txikian, Evasión en Atenea edo Las aventuras de Enrique y Ana, gero Jaime Chavarrik zuzendu zuen Bearnen o La sala de las muñecas lanean parte hartzeko aukera eman ziona.
Blakek filmaren tonu orokorra jarraitu zuen bere lanean, dotorea eta neurrizkoa, 1865eko modaren birsortze ia perfektuarekin.
Guztiz kontrako aldean dago Paul Verhoevenek zuzendutako Los señores del acero. Filmeko jantziak egiteko, Blake Alberto Durero eta El Boscoren margolanetan oinarritu zen batez ere, arropan jarritako labankadez arduratuz, eta bere ekipoa filmerako arropa berri kopuru handiak eginda.
Gonzalo Suarez eta Vicente Aranda zuzendariekin
aldatuBlakeren ibilbidean bereziki aipagarriak dira bi zuzendari espainiarrekin egindako kolaborazioak: Gonzalo Suarez eta Vicente Aranda.
Lehenengoarekin, Gonzalo Suarezekin, Remando al viento egin zuen, non Blakek Erromantizismo sasoiko soineko eta traje sorta handia sortu zuen, bere lehen Goya eskuratu zuena; baita Don Juan en los infiernos ere, Molière-ren lanean oinarritua, Felipe II.aren sasoian girotua; eta sasoi modernoan girotutako beste bi film ere, La reina anónima eta El detective.
Vicente Arandarekin Prosper Meriméeren liburuan oinarritutako Carmen istorioa birsortu zuen lehenik, bandolero arropa nolabait berrasmatu behar izan zuen dokumentazio askorik ez izateagatik eta, oro har, emakume ijito zigarrogile gaztearen inguruko munduari estilo propioa eman zion; eta Tirante el Blanco, Joanot Martorellen nobelako kapitulu batzuetan oinarrituta. Lan horretan, Bizantzioko gortearen distira eta gainbehera guztia birsortu zen, ekialdeko oihalez jantzita eta barrokismotik hurbil zeuden bitxiz beteta.
90eko hamarkada
aldatu1990eko hamarkadan, Blakek Ameriketako Estatu Batuetan lan egin zuen batez ere, baina Espainiarekin ez zuen harremanik galdu, eta Canción de cuna eta Carmen lanekin Janzkera Onenaren bigarren Goya saria irabazi zituen.
Ameriketako Estatu Batuetan hainbat proiektutan parte hartu zuen, Crime of the Century edo James Dean telefilmak zein Más allá de los sueños edo Looking for Richard, non Ricardo III.aren (Al Pacino) armadura egin zuen amaierako eszenarako.
Kanzaman ekoiztetxearekin hiru filmetan parte hartu zuen: El misterio de Wells, El puente de San Luis Rey eta Los fantasmas de Goya. Azken horretan, Espainiako gortearen girotzeaz gain, soldadu eta nekazarien girotze zehatza birsortu zuen, pelikularen bi zatietan kolorea argi eta garbi zatituz.
Gero, Roland Jofféren Buscando dragones filmean eta Judy Garlanden bizitzari buruzko Al final del arcoiris musikalean lan egin zuen.
Heriotza
aldatu2018ko urtarrilaren 3an, Ramon y Cajal Unibertsitate Ospitalean ingresatu zuten urgentziaz, AACCEn Goya sarien urteko gala prestatzen ari zen bilera batean iktus bat izan ostean.[5] Astebete geroago utzi zuen UCI hori, eta susperraldi luze bati ekin zion.[6] Bere osasun egoera txarrarengatik, Blakek AACCEn zituen ardurak utzi behar izan zituen. 2018ko apirilaren 9an, Akademiak erakundearen ohorezko presidente izendatu zuen, Mariano Barroso izendatu zuen bertako jarduneko presidente, eta presidentetzarako hauteskundeak iragarri zituen.[7]
Yvonne Blake 2018ko uztailaren 17an hil zen Madrilen, 78 urte zituela, 6 hilabete lehenago jasandako iktusa gainditu gabe zuela.
Aintzatespenak AACCEn
aldatu- 2012an Espainiako Zinematografia Sari Nazionala jaso zuen. Sari hori jaso zuen zazpigarren emakumea eta lehen ez-aktorea izan zen.[1][3]
- 2014an, Yvonne Blakek 52ko Emakume Zinema Saria jaso zuen. Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdiak 2011tik FICXek Mujeres de Cine elkartearekin batera ematen duen saria "belaunaldien erreferente diren emakume zinemagileak nabarmentzeko".[8]
- 2016ko uztailaren 14an, Yvonne Blakek Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidente kargua hartu zuen, bere aurrekoak, Antonio Resinesek, dimisioa eman ostean.[9][4] 2016ko urriaren 15ean —hauteskundeetan hautagai bakarra izan zenez—, erakundeak berretsi egin zuen presidente, handik aurrera jabetzan.[10]
Filmografia hautatua
aldatu- La Venus de la Ira (Judith, Daniel Mann, 1966)
- Fahrenheit 451 (François Truffaut, 1966)
- Duffy (Robert Parrish, 1968)
- El último valle (The Last Valley, James Clavell, 1971)
- Nicolás y Alejandra (Nicholas and Alexandra, Franklin J. Schaffner, 1971)
- Jesucristo Superstar (Jesus Christ Superstar, Norman Jewison, 1973)
- Los tres mosqueteros (The Three Musketeers, Richard Lester, 1973)
- Los cuatro mosqueteros, Richard Lester, 1974)
- Robin y Marian (Robin and Marian, Richard Lester, 1976)
- Superman (Richard Donner, 1978)
- Bearn o la sala de las muñecas (Jaime Chávarri, 1983)
- Remando al viento (Gonzalo Suárez, 1988)
- Don Juan en los infiernos (Gonzalo Suárez, 1991)
- Carmen (Vicente Aranda, 2003)
- Tirante el Blanco (Tirant lo Blanc, Vicente Aranda, 2006)
- Los fantasmas de Goya (Goya’s Ghosts, Milos Forman, 2006)
Sariak eta aintzatespenak
aldatuUrtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1972[11] | Jantzi diseinu onena | Nicolas eta Alejandra | Irabazlea |
1976[12] | Jantzi diseinu onena | Lau mosketariak | Izendatua |
- BAFTA sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
Jantzi diseinu onena | 1975 | Los cuatro mosqueteros | Izendatua |
1974 | Los tres mosqueteros | Izendatua | |
1973 | Jesukristo Superstar | Izendatua | |
1971 | Nicolas y Alejandra | Izendatua |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
Jantzi diseinu onena | 2006 | Los fantasmas de Goya | Izendatua |
2004 | El puente de San Luis Rey | Irabazlea | |
2003 | Carmen | Irabazlea | |
1994 | Canción de cuna | Irabazlea | |
1992 | La reina anónima | Izendatua | |
1991 | Don Juan en los infiernos | Izendatua | |
1988 | Remando al viento | Irabazlea |
- Beste batzuk
- Laneko Merituaren Urrezko Domina (2011).
- Zinematografia Sari Nazionala (2012).
- Aula de Cine Fundazioko Ohorezko Patrona Josep M. Queraltó (2013).
- Zinemako Emakumeak Saria. Gijongo Nazioarteko Zinemaldia (2014).[13]
Aurrekoa: | Zinema Sari nazionala
2012 |
Hurrengoa: |
Bibliografia
aldatu- Matellanos, Víctor. Diseñado por… Yvonne Blake, figurinista de cine. Madril: Fundación Autor
- Laver, James.(2008) Breve Historia del traje y la moda. Madril: Ensayos Arte Cátedra
- O’Hara Callan, Georgina. (1999) Diccionario de la moda y los diseñadores Bartzelona: Ediciones Destino
- Lamarca, Manuel y Valenzuela, Juan Ignacio (2008): Cómo crear una película. Anatomía de una profesión. Madril, T&B Editores.ISBN-13: 978-8496576766.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Aragón, El Periódico de. Yvonne Blake: 'Me siento más española que Agustina de Aragón'. .
- ↑ País, El. (17 de julio de 2018). Muere Yvonne Blake, presidenta de Honor de la Academia de Cine, a los 78 años. ISSN 1134-6582..
- ↑ a b «Yvonne Blake por Molly Izaga | La Crítica» www.lacriticanyc.com.
- ↑ a b Yvonne Blake culpa a Resines de hacer las cosas por su cuenta. .
- ↑ Yvonne Blake, presidenta de la Academia de Cine, ingresada tras sufrir un ictus, noticia de El País, 04/01/2018
- ↑ Yvonne Blake abandona la UCI y es trasladada a planta tras su ictus, noticia de El País, 10/01/2018
- ↑ La Academia de Cine convoca elecciones para sustituir a Yvonne Blake, noticia de 20 Minutos, 10/04/2018
- ↑ «Yvonne Blake, Premio Mujer de Cine del 52º Festival Internacional de Cine de Gijón» www.gijonfilmfestival.com.
- ↑ País, Ediciones El. (14 de julio de 2016). Yvonne Blake asumirá la presidencia en funciones de la Academia de Cine. .
- ↑ Yvonne Blake, elegida presidenta de la Academia del Cine: "Hay que evitar los caciquismos", artículo de El Mundo
- ↑ «44th Academy Awards (1972)» Academia de Artes y Ciencias Cinematográficas.
- ↑ «The 48th Academy Awards. 1976» oscars.org (Academia de Artes y Ciencias Cinematográficas).
- ↑ Festival Internacional de Cine de Gijón. (14 de octubre de 2014). Yvonne Blake, Premio Mujer de Cine del 52º Festival Internacional de Cine de Gijón. .
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa: | Zinema Sari nazionala
2012 |
Hurrengoa: |
Aurrekoa: | Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidentea
2016-2018 |
Hurrengoa: |