Yulia Zdanovska

Yulia Zdanovska ( Kiev, Ukraina, 2000ko maiatzaren 4a [1] – Kharkov geltokia, Ukraina, 2022ko martxoaren 8a ) 2022ko Errusiako Ukraina inbasioan hildako matematikari ukrainarra izan zen. [2]

Yulia Zdanovska
Bizitza
Jaiotza2000ko maiatzaren 4a
Herrialdea Ukraina
HeriotzaKharkiv2022ko martxoaren 8a (21 urte)
Hezkuntza
HeziketaKieveko Unibertsitatea
Ukrainian Physics and Mathematics Lyceum (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Jasotako sariak

Facebook: 100007502733594 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Yuliak Kieveko Taras Shevchenko Unibertsitate Nazionaleko Ukrainako Fisika eta Matematikako Lizeoan ikasi zuen [3] [4] 14 urterekin gonbidatua izan ostean. 2017ko Europako Emakumeen Matematica Olinpiadetan zilarrezko domina irabazi zuen,[5][6] gero matematikan eta informatikan lizentziatu zen Kieveko Taras Shevchenko Unibertsitate Nazionalean.[7][8]

Teach for Ukraine-n boluntario izan zen.[6]

HeriotzaAldatu

Bere heriotza Kharkoveko guduan gertatu zen, bonbardaketa baten ondorioz.[9] Kharkiveko tren geltokian aritu zen boluntario gisa, inbasioa hasi zenetik hildako laugarren boluntarioa bihurtuz.[10][11] Bere heriotza komunitate matematikoan ezaguna egin zen.

ErantzunakAldatu

Nazioarteko Matematika Batasuneko Emakume Matematikarien Batzordeak eta Emakume Matematikarien Europako Elkarteak deitoratu zuten Yuliaren hilketa.[12][13] Brasilgo Matematika Elkarteak ohar bat argitaratu zuen, Alemaniako Matematika Elkarteak egin zuen bezala.[14][15] Fields Domina Terence Taok matematikariak bere heriotzari buruz idatzi zuen.[16] Massachusettseko Teknologia Institutuko MATH PRIMES programako beka programa bati izena emango dio Yuliaren omenez, Yulia's Dream izenekoa.[17][18]

Haren amak gutun ireki bat idatzi zuen Facebook-en heriotzagatik penatuta.[19]

ErreferentziakAldatu

  1. Mark Nash. (2022-04-06). cacm.acm.org (Association for Computing Machinery).
  2. «Yuliia, la brillante matemática de 21 años que fue asesinada en Járkov: «Nos quedaremos hasta ganar»» abc 2022-03-21.
  3. Ukrainian schoolgirls win Mathematics Olympiad for third time. .
  4. Kharkiv Schoolgirls Amaze European Mathematical Contest. 14-4-2017.[Betiko hautsitako esteka]
  5. «European Girls’ Mathematical Olympiad: Yuliia Zdanovska» www.egmo.org.
  6. a b «Julia Zdanovska… | Mathematical Olympiad in Kiev» matholymp.com.ua 2022-03-07.
  7. «Ukrainian schoolgirl wins Mathematical Olympiad for the third time» Uacrisis.org 2017-04-12.
  8. «Chi era la campionessa di matematica Yulia Zdanovska morta a Kharkiv durante un raid aereo» greenMe 2022-03-10.
  9. Por bombardeos, fallece la ucraniana Yuliia Zdanovska, medallista de la olimpiada de matemáticas. .[Betiko hautsitako esteka]
  10. «Russian invaders murder Ukrainian volunteers» Kharkiv Human Rights Protection Group.
  11. «Ukraine, Yulia Zdanovska died under bombing in Kharkiv: the mathematics champion killed while helping civilians to escape» www.ilmessaggero.it 2022-03-09.
  12. «Condolences– Yulia Zdanovska | International Mathematical Union (IMU)» www.mathunion.org.
  13. Yulia Zdanovska – European Women in Mathematics. .
  14. Nota de pesar – Yulia Zdanovska – SBM – Sociedade Brasileira de Matemática. .
  15. «In memoriam Yuliia Zdanovska, Yuliia Zdanovska (2000-2022)» www.mathematik.de.
  16. «Resources for displaced mathematicians» What's new 2022-03-02.
  17. «“Yulia’s Dream” to support young, at-risk Ukrainian students of mathematics» MIT News | Massachusetts Institute of Technology.
  18. «Yulia's Dream | MIT Mathematics» math.mit.edu.
  19. Vinnik, Helene. (2022-03-27). «La conmovedora carta de una madre a su hija fallecida en un ataque ruso: “Querida Julia, tu vida fue corta y brillante”» La Razón.

Kanpo estekakAldatu