Ireki menu nagusia

Josu Arketa

frantziskotar apaiza
Yosu Arketa» orritik birbideratua)

Josu Arketa Bilbao (Bermeo, 1932ko maiatzaren 2a - Logroño, 2004ko apirilaren 22a), ezaguna ere Yosu Arketa izenez, bizkaitar frantziskotar apaiza izan zen.[1][2]

Josu Arketa
Bizitza
Jaiotza Bermeo1932ko maiatzaren  2a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Logroño2004ko apirilaren  22a (71 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa eta irrati-esataria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena

1958ko irailaren 22an apaiztu zen. 1960ko uztailaren 31n Asuncionera bidali zuten. Bertan Paraguaiko Radio Cáritas AM 680 irrati-kateko zuzendaria izan zen. Han De corazón a corazón irratsaioa aurkeztu zuen. Gainera, giza eskubideen alde jardun zuen Paraguain Alfredo Stroessnerren diktadurak jazarritakoen defentsan. Horrez gain, pertsona txiroen alde lan egin zuen. Arketak ere diktaduraren jazarpena bizi izan zuen, stroessnertzaleek komunistatzat hartzen baitzuten. 1976an Arketa Espainiara bisitan joan zenean, erregimenak Paraguaira berriro sartzea debekatu zion.[2][1]

Hil aurretik Bolivian lan egiten zuen, baina gaixotu zenean Espainiara itzuli zen frantziskotarrek Logroñon zuten etxera. Azken egunak han igaro zituen, eta 2004ko apirilaren 22an hil zen 71 urte zituela.[2]

IrratsaioakAldatu

  • De corazón a corazón

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Memoria de los Hermanos que nos precedieron. Necrología franciscana Argentina 238. orrialdea ISBN 978-987-740-151-6 .
  2. a b c (Gaztelaniaz)  «Murió el recordado padre Yosú Arketa» ABC Color 2004ko apirilaren 24a . Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 30a .