Yom Kippurreko Gerra

Yom Kippurreko gerra» orritik birbideratua)

Yom Kippurreko Gerra (hebreeraz: מלחמת יום הכיפורים; Milkhemet Yom HaKipurim edo מלחמת יום כיפור, Milkhemet Yom Kipur; arabieraz: حرب أكتوبر‎; ħarb October edo حرب تشرين, ħarb Tishrin) edo 1973ko Arabiar Israeldar Gerra edo Arabiar-Israeldar Laugarren Gerra, Israelen eta Egipto nahiz Siria buru zituen arabiar nazioen koalizioaren arteko guda izan zen, urriaren 6tik 26ra burutua. Ramadaneko Gerra edo Urriko Gerra izena ere eman izan zaio.

Yom Kippurreko Gerra
Indar egipziarrak Suezko kanala gurutzatzen urriaren 7an.
Israelgo defentsaren tankeak Suezko kanala gurutzatzen urriaren 17an, Egiptoren lurraldearen 1.600 km okupatu zituztelarik2 eta Cairotik 101 km-ra suetena sinatu eta gero.[1]

Data1973ko urriaren 6tik 1973ko urriaren 26ra
LekuaSinaiko penintsula, Golan eta Ekialde Ertainaren inguruko lurraldeak.
EmaitzaIsraelen garaipen estrategikoa
Gudulariak
Israel
AEB
Erresuma Batua
Frantzia
Egipto
Siria
Jordania
Maroko
Arabia Saudi
Libia
Kuwait
Algeria
Sudan
Pakistan
Kuba
Ipar Korea
Aholkularia: SESB
Indarra
-415.000 soldadu
-1.500 gerra karro
-3.000 karro armatu
-945 artileria pieza
-4.561 abioi
-84 helikoptero
-38 gerra ontzi

Egipto: -800.000 soldadu (300.000ko despliegea); 2.400 gerra karro, 2.400 karro armatu; 1.120 artileria pieza;4.690 abioi, 161 helikoptero; 104 gerra ontzi Siria: -150.000 soldadu (60.000ko despliegea); 1.400 gerra karro, 800-900 karro armatu; 600 artileria pieza;4.350 abioi, 36 helikoptero; 21 gerra ontzi

Irak: 60.000 soldadu; 700 gerra karro; 500 karro armatu; 200 artileria pieza;4 73 abioi
Galerak
~2.656 hildako, 7.250 edo desagertu, 400 gerra karro suntsituta, 600 kaltetuta, 102 abioi eraitsiak ~8.528 hildako, 19.540 edo desagertu (israeldarren arabera, 15.000 hildako eta 35.000 zauritu), 2.250 gerra karro galduak eta 432 abioi eraitsiak

Israel eta herrialde arabiarren artean konfrontazio armatu handia izan zen. eta azkeneko guda honek inflexio puntu handi bat suposatu zuen gatazkaren historian. Ezustean, Egiptok eta Siriak eraso militar bat jaurti zuten Israelen aurka urriaren 6an, erasotutako lurraldean festa erlijioso bat ospatzeko eguna zenean, Yom Kippur deitua.

Ustekabeko erasoak 1967ko Sei Eguneko Gerran galdutakoa berreskuratzeko asmoa zuen. Arabiar armadek aurrera egin zuten aurreko orduetan, baina 48 orduetara Israelek hartu zuen gerra-ekimena. Horrez gain, borrokak Golango gainetara ere zabaldu ziren, bertan siriarrek israeldarrak eraso zituztelarik. Galerak galera, konkistatutakoak Israelen menpe jarraitu zuen[2].

Gerraren arrazoiak aldatu

 
Anwar Sadat
 
Golda Meir

Makina bat gerra izan ziren judu israeldar eta arabiarren artean Palestina lurraldearen kontrolarengatik, hala nola, 1948ko Arabiar-israeldar Gerra, 1956an Suezko krisialdia eta 1967an Sei Eguneko Gerra.

Sei Eguneko Gerran, Israelek Egiptori Sinaiko penintsula eta Gazako zerrenda konkistatzea lortu zuen, Siriari Golan kendu zion eta Jordaniari Zisjordania eta Jerusalem. 1968an, Nazio Batuen Erakundeak hartutako erabakian, Estatu Israeldarrari bere lehenagoko mugak berrezartzea agindu zion. Ez hori bakarrik, herrialde arabiarrei ere, Israel estatu bat zela errekonozitzeko eskatu baitzion. Baina ez zen horrelakorik gertatu, eta bien arteko konfrontazioak denboran iraun zuen.

Egiptoko Nasser presindetearen ondorengoak, Anwar el-Sadatek hain zuzen ere, Israelen erretirarazteko ofentsiba diplomatiko bat eskaini zuen, bere armada indartu eta armatzen zuen bitartean. Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak hala erabaki, Israelek uko egiten zion erretiratzeari bakerako garantiarik ez bazuen; horrela AEBren laguntzarekin, tinko heldu zion bere iritziari, ez baitzuten arabiar armada eraso militar bat botatzeko gai ikusten.

Garaiko Sobietar Batasunak, aurreko gerretan herrialde arabiarrak defendatu zituenak, militar material berri eta modernoago batzuekin hornituta zuen Egipto. Egiptok eta Siriak, bere presidente Hafez al Asaden bitartez, bizirik mantentzen zuten Israel erasotzeko helburua, baina siriarrek ez zuten bide diplomatiko bat ireki nahi eta Israel estatu bat bezala errekonozitu.

1972an, Sadatek Ahmad Ismail Ali defentsa ministro izendatu zuen. Urte horren amaieran, Leonid Brezhnevek, distentsio politika bat ezartzeko eskatu zion Sadati, nahiz eta aurreko saiakerak bertan behera geratu. Baina, Egiptok ez zion jaramonik egin eta sobietar posizioetatik disoziatu zen. Ismail Egiptoko, Siriako eta Libiako armaden komandante izatera heldu zenean, hau da, Errepublika Arabiarren Federazioko komandante, Egiptok itxaropen argi izpi bat ikusi zuen Siriak, bi fronteekin batera, makro ofentsiba bat botatzekoa Israelen aurkako garaipena ziurtatzeko. Sirian interesak edukitzea ulergarria zen, Sobietar Batasunetik, arma asko jasotzen baitzituen. 1973ko ekainaren 12an, Sadatek Egipto bisitatu zuen, eta Assadekin batera, behin behineko erasoa adostu zuten. Operazio horrek Operación Badr (Ilargi Bete operazio) izena hartu zuen.

Irailaren 13an, israeldar tropek 13 hegazkin sobietar erasotu zituzten eta Mediterraneo itsasora erori ziren hegazkinak. Hori izan zen pizgarria. Asadek Sadatekin adostu zuen ofentsiba militarra ahalik eta azkarren egin behar zela[3].

Gerra aldatu

 
F-4 Phantom II ehiza hegazkin bonbaketari honen modukoak erabili zituen Israelek Yom Kippurreko Gerran.
 
Golaneko eraso eta kontraerasoa
 
Egiptok urriaren 6tik 13ra Sinaiko penintsulan egin zuen erasoa
 
Urriaren 15etik 23ra Israelek Sinain egin zuen kontraerasoa

1973ko urriaren 6an, Yom Kippur festa juduan, Egipto eta Siriak Israeli egin zioten eraso. Erasoaren data, kontu handiz eta ikuspegi taktiko batetik aukeratua izan zen; izan ere, Israelgo biztanleria gehiena baraurik egongo zen eta, gainera, sinagogetan otoitz egiten. Estatuaren segurtasun indarrak ez ziren ohi bezain zainduak egongo eta soldadu asko oporretan egongo zen; hala ere, Israelgo presidenteak zerbait sumatu zuen eta ez zien inolako oporraldirik eman soldaduei. Ez hori bkarrik, musulmanentzat ere egun garrantzitsua da urriaren 6a, izan ere, islamak dio, urriaren 6an Mahomak lehenengo musulman gudua irabazi zuela Badreko gerran.

Israelek 1967an konkistatutako lurrei esker (Egipto aldean 250 kilometroko hesi bat, Judeako basamortua eta Golan) defentsarako lurraldeak zituen eta lehen mugimendua arabiarrek egitea utz zezakeen. Eraso horrek, kostu politiko ikaragarria eragingo zien herrialde arabiarrei. Sei Eguneko Gerra irabazita eta armamentuan nagusi izan da, Israelek ez zuen uste arabiarrak benetan eraso handi bat egiteko gai izango zirenik eta israeldarrak ezustean harrapatu zituzten[4].

Operazio militarren amaierarako zailtasunak aldatu

Behin Suezeko zubia ezarrita, Leonid Brezhnevek bazekien arabiar segurtasun indarrak ahulduta zeudela, beraz, AEBko presidenteari, Nixoni suetena lortzen esku hartzeko eskatu zion. Urriaren 20an Henry Kissinger Moskura joan zen elkarrizketa larri bat gauzatzera sobietar agintariekin, gerrari amaiera emateko asmotan. Bilera horren fruitua izan zen, Egiptok lehen aldiz historian, bere tropak Suezko kanalean ezarrita zituela onartzea, nahiz eta haratago egon, Suez eta Kairo lotzen dituen errepidean zeuden juxtuki. Urriaren 21ean, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak, AEB eta Sobietar Batasunarekin bildu eta 338. erresoluzioa adostu zuten:

  1. 12 ordu baino lehen operazio militarrak amaitzeko betebeharra, tropak, okupatutako lurraldeetan egon behar zutelarik momentu horretan, hau da urriaren 22ko 06:00etan.
  2. Behin su-etena egonda, Israelek eta Egipto eta Siriak bake prozesu bat negoziatzen hastea.
  3. Segurtasun kontseiluko 242. bereizmena betetzea.

Bereizmena adostu bazuten ere, Suezen etsatitasunak jarraitu zuen eta, azkenean, Israelek Egiptok hirugarren armada garaitu zuen. Bereizmen berri bat iritsi zen, Sadat presidentearen eskakizunean. Urriaren 21eko egoerara itzultzeko eskakizuna egin zuen, baina Israelek ez zion jaramonik egin eta gerrarekin jarraitu zuen. Sobietar Batasunak hori ikustean, bere tropak Mediterraneo itsasoan zabaldu zituen, AEBren mehatxupean. AEBk bere tropa propioak bidaliko zituela esan zuen, Israelek bere erasoekin jarraitzen bazuen eta, gainera, AEBk alerta nuklearra deklaratu zuen, NATOtik gogor kritikatua izan zena -ez zuten haiekin kontsultatu-.

Ekintza militarrak aurrera, Egiptok Itsaso Gorriko sarrera blokeatu zuen. Era berean, Hirugarren Armadari eraso militar bat egiteko agindua eman zion zegoen zulotik ateratzeko. Nazioartean bere iritzia azaladu zuen, ez zuela Israelekin bake akordiorik sinatuko honek bere ekintzekin jarraituz gero. Siria ere estrategiara batu zen. Horrela, urriaren 26an, Egiptoko Hirugarren Armadak eraso maniobra bati ekin zion blokeo hartatik irtetzeko, baina ezinezkoa gertatu zitzaion. Egun horretan. AEBk Israeli bere ekintza armatuekin bukatzeko agindua eman zion.

Urriaren 27an Israelek eta Egiptok su-etena sinatu zuten. Damaskotik 100 kilometrora Israelen tropak aurkitzen ziren.

Gatazkaren Amaiera aldatu

NBEko idazkari nagusia zen Kurt Waldheimen eskakizunean, aho batez adostu zen, leku gatazkatsuetara, parte hartu ez zuten armadak bidali behar zirela, beti ere erlazio onak bazituzten bi aldeekin. Horrela erabaki zen, bakearen expedizoan Austria, Finlandia eta Suediak hartuko zuten parte.

Su-eteneko akordioa azaroaren 11an sinatu zuten Egipto eta Israelek. Bestalde, AEBk Genevan babesten zuen bake konferentzia ezerezean geratu zen Siriak ez zuelako parte hartu. Baina, hala ere, modu formalean hasi zen, Jordania, AEB eta Sobietar Batasuna barne zirela. Egiptok eta Israelek negoziazio sekretuak eraman zituzen eta azkenean 1974ko urtarrilaren 18an bi armadak banandu egin ziren. Akordioak esaten zuen Israelgo armada Suezko kanaleko mendebaldetik irten behar zela. Baita era 11 km-ko ilara bat egingo zuten NBEko armadarekin. Bestalde, Israel eta Egiptoren arteko negoziazioak maiatzaren 31n amaitu ziren. Israelek, Golanen konkistatutako zatia utzi zuen eta gaur egun arte kuestionatzen diarduen preso trukaketa konplexua.

Ondorengo Negoziazioak aldatu

Su-etenaren baieztapena eta gero, Egiptok eta Israelek elkarrizketa batzuk hasi zituzten, AEBren bistapean, bake akordio bat garatzeko bi estatuen artean. Egoera ongi ikusia izan zen. Alde batetik 1973ko gerrak ondorioak utzi zituen israeldarrengan; eta bestetik, Sadat Sovietar Batasunetik baztertzen ari zen bere politika sortu eta Israelekin nazioarteko politika egonkortzeko. Horrela, 1975ko urriaren 10ean, bi herrialdeek konbenio bat sinatu zuten:

  1. Israelek Abu Rodeis zelai petroliferoa utzi behar zuen (bertatik hornitzen zen). Aldi berean, AEBk eta Israelek akordio sekretu bat egin zuten, non AEBk hornituko zion petroleoz.
  2. Israelek lurralde batzuk utzi behar zituen, Egiptorenak zirelako.
  3. Israel eta Egiptok, sistema eloktronikoak mantendu eta garatzeko aukera zuten NBEk esandako lurraldeetan.
  4. Egiptok zin egin zuen Itsaso Gorriko blokeoa altsatuko zuela eta Suezko Kanalean itsasontzi israeldarrak ibiltzeko aukera emango zuela ez baldin bazuten armamenturik.
  5. Egiptok gerrari ezetz esan eta Israelekiko mehatxuak bukatu zituen. Hori beteko zuen Israelek bera edo herrialde arabiar bat erasotuko ez balu.
 
Henry A. Kissinger
 
Lurraldeen egoera, gerraren ondoren: urdin argiz, Israelen lurrak, Sei Eguneko Gerra baino lehen; urdin ilunez, gerra horren ondoren eskuratu zituenak; berdez, Yom Kippurreko Gerran okupatutakoak; gorriz, Egiptok okupatutakoak.

Ondorioak aldatu

Egiptok moralki sentitu zuen, azkenean Israeli benetako golpe militar bat eman ziezaiokeela, baina Israelekin oreka sinboliko bat ezarri zuten. Horrek herrialde arabiar garrantzitsuena Sobietar Batasunatik aldendu eta AEBra hurbiltzeko prozesua erraztu zuen, nahiz eta Siriak Sobietar Batasunarekin harremanak mantendu. Egipto mendebaldeko lurraldetara hurbiltzea Israelekin zituen hainbat akordiorentzat onuragarria zen, baina bake faltsu batean bilakatu zen. Alde batetik, Palestinako talde terroristek Israelen aurka egiten zuten eta, bestetik, herrialde arabiar asko NBEn sartu zirenez, Israelen kontra agertzen ziren sarritan. Hala eta guztiz ere, neurri gogorrak hartu zituzten. Herrialde arabiarren petrolio produkzioa jetsiarazi egin zuten Israeli bizkarra emateagatik. Ondorioz, produktuaren prezioaren gorakada nabarmena eman zen eta petrolioaren krisia ere ekarriko zuen. Gezurra badirudi ere, Israelek ez zuen suministro krisirik jasan, Sinain mantendu zituen putzuak zirela-eta.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. [1]
  2. (Gaztelaniaz)http://www.historiasiglo20.org/GLOS/yomkippur.htm
  3. (Ingelesez)http://www.history.com/topics/yom-kippur-war
  4. (Gaztelaniaz)http://www.youtube.com/watch?v=y0iMcavG8tA La gran batalla de los tanques. La batalla de Yom Kippur Youtuben

Kanpo estekak aldatu