Yolanda Barcinaren presidentetza

Yolanda Barcina 2009an bihurtu zen alderdiko buru, VIII. Batzarrean. Alberto Catalan buruordea izan zen, eta, Carlos Garcia Adanero, berriz, idazkari nagusia. 2011ko maiatzean hauteskundeak egin ziren Nafarroako Parlamenturako. UPN alderdirik bozkatuena izan zen eta 19 eserleku erdietsi zituen, aurrekoan baino 3 gutxiago. PPk, 1987z geroztik bere izenarekin aurkezten zen lehendabiziko aldian, 4 lortu zituen. Emaitza horien ondorioz, UPNk eta PSNk gobernu hitzarmena adostu zuten, eta Yolanda Barcina Nafarroako lehendakari izendatu zuten, PSNko Roberto Jimenez lehendakariorde zuela. Maiatz horretako udalerrietako hauteskundeetan UPNk Nafarroako zenbait alkatetza garrantzitsu eskuratu zituen, hala nola Iruñekoa, Tuterakoa, Tafallakoa, Lizarrakoa, Barañaingoa edo Zizur Nagusikoa.

Mariano Rajoy Yolanda Barcina Mocloan jasotzen, 2012an.

Historia aldatu

Alderdi Popularrarekiko harremana 2008an hautsi arren, UPN harekin batera aurkeztu zen 2011ko azaroan Espainian egin ziren hauteskunde orokorretara; Bilduk eserlekurik ez lortzeko, PPren esanetan.[1] UPNk 1. eta 3. postuak lortu zituen Kongresuko zerrendan, eta 1. eta 2. Senatukoan. Halaber, hitzartu zen UPNko diputatuak talde mistoan sartuko zirela, baina Mariano Rajoyren hautagaitza eta haren aurrekontuak babestuko zituztela. Zerrenda bateratu horrek bi diputatu eskuratu zituen Kongresuan (bat UPNkoa eta bestea PPkoa, hortaz) eta 3 Senatuan. Hartara, Carlos Salvador izan zen berriz ere UPNko diputatu bakarra.

2012ko ekainaren 14an, Yolanda Barcinak Roberto Jimenez lehendakariordea gobernutik egotzi zuen, leialtasunik gabe jokatu zuela leporatuta.[2] Segituan, PSNko bi kontseilariek (Anai Astiz eta Elena Torres) dimititu zuten. Gobernu hitzarmena modu horretan hautsita, UPNk ez zuen behar adina eserleku Parlamentuan legerik aurrera eramateko. Hartara, 2013ko aurrekontuak 2012tik luzatu ziren.

Testuinguru horretan, CANeko dieten eskandalua zabaldu zen. 2013ko martxoan jakinarazi zen Yolanda Barcinak eta Miguel Sanzek, besteak beste, 2010eko abuztutik 2011ko ekainera arte dieta bikoitzak kobratu zituztela egun berean CANeko Sortzaileen Batzorde Iraunkorrean, bi bileraren artean tarte bat utzita.[3] Eskandalua dela eta, Yolanda Barcinak adierazi zuen dietak itzuliko zituela[4] eta Parlamentuak dimititzeko eskatu zion martxoaren 11n.[5] Barcinak ez zuen dimititu.

Handik egun batzuetara (martxoaren 17an) UPNk egin zuen IX. Batzarrean, Alberto Catalan presidenteordearekin lehiatu zen Yolanda Barcinak alderdiko presidentetza lortzeko, aurreko asteetan hautagaitza bakarra aurkezteko ahaleginek porrot egin ondoan. Eskandalua gorabehera, Barcina atera zen garaile tarte txiki bati esker.[6].

2014ko azaroaren 10ean, Yolanda Barcinak adierazi zuen Nafarroako gobernuko presidentea izateko ez zela UPNren zerrendaburua izango 2015. urteko foru hauteskundeetan, eta, beraz, ez zen presidente karguan jarraitzeko hautagai izango[7]. Azaroaren 11ean, Yolanda Barcinak esan zuen ez ziola “une zail batean hegazkin bat pilotatzeari” uko egin, baina hemendik aurrera “kopilotua izatea” aukeratu zuela zehaztu zuen[8].

2014ko azaroaren 17an, Jose Javier Esparza Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak adierazi zuen Nafarroako Parlamenturako UPNren zerrendaburu izateko hautagaitza aurkeztuko zuela, EiTB, 2014-11-17</ref>.Azaroaren 23an, Alberto Catalanek bere hautagaitza aurkeztu zuen UPNn. Beraz, guztira lau hautagai zeuden. Yolanda Barcinak baztertu egin zuen primarioak egiteko eskaera, eta Salanuevak esan zuen ez egitekotan, atzera botako zuela bere hautagaitza[9]. Azkenean, 232 kidek osatutako UPNko kontseiluak erabakiko zuen zein izango zen zerrendaburua, azaroaren 29an[10].UPNn zatiketa handia zen[11].

Azkenik, UPNko Kontseilu Politikoan botoa emandako 208 kideetatik 128k (% 61) bozkatu zuen Esparza, Foru Erkidegorako hurrengo hauteskundeetarako lehendakarigaia, Barcinaren ordez; Alberto Catalanek, berriz, 79 boto lortu zituen (% 39)[12]. 2015eko martxoan, Barcinak amaitutzat jo zuen UPNko krisia,[13] baina urte bereko ekainean, Barcinak iragarri zuen politika eta UPNko presidentetza utziko zituela, hauteskundeen ondoren UPN Foru Erkidegoko gobernua galtzear zenean.[14] UPN oposiziora pasa zen Nafarroa Garaian, 1996tik lehen aldiz.

Erreferentziak aldatu

  1. «UPN encabezará la coalición con el PP | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  2. http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2012/06/15/barcina_destituye_jimenez_83706_2061.html
  3. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/1279266/can-dietak--catalanek-bere-testuinguruan-kokatu-ditu-caneko-dietak/
  4. lahttp://paperekoa.berria.info/harian/2013-03-12/002/001/barcina_inoiz_baino_estuago.htm
  5. https://web.archive.org/web/20130711041720/http://https/://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/2716142/barcina-kopilotua-izango-naiz-orain-eskatzen-didaten-bitartean//
  6. https://web.archive.org/web/20130322042557/http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/1288238/upnren-kongresua--barcina-eta-catalan-aurrez-aurre/
  7. «Yolanda Barcina ez da berriz izango Nafarroako gobernuko presidentea», EiTB, 2014-11-10
  8. «Barcina: 'Kopilotua izango naiz orain, eskatzen didaten bitartean'», EiTB, 2014-11-11
  9. «Alberto Catalanek ere hautagaitza aurkeztu du UPNn», Berria, 2014-11-24
  10. Lohizune Amatria, «Atzerako kontua zerrendaburu bila», Berria, 2014-11-25
  11. Joxerra Senar, «Batasunetik gutxi du UPNk», Berria, 2014-11-28
  12. «Esparza: "Bidea ez da erraza izango, baina elkarrekin egonda eramangarriagoa da"», Berria, 2014-11-30
  13. «UPNko krisia 'amaitutzat' eman du Barcinak» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  14. «Barcinak politika utzi du eta UPNko presidentetzari uko egin dio» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).

Kanpo estekak aldatu