Yohan Blake

atleta jamaikarra

Yohan Blake (Saint James parrokia, 1989ko abenduaren 26a,) atleta jamaikarra da. Yohan, atleta lasterketa laburren korrikalarien taldearen barruan sartzen da. Jamaikar honek 100 metroko, 200 metroko eta 400 metroko erreleboetan parte hartzen du. 2011 munduko txapelduna izan zen 100 metroko lasterketan eta Joko Olinpikoetan bi urrezko dominak ditu 4x100 metroko erreleboetan eta bi zilarrezko dominak, bat 100 metrotan eta bestea 200 metrotan.

Yohan Blake

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYohan Blake
JaiotzaSaint James1989ko abenduaren 26a (34 urte)
Herrialdea Jamaika
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
400 metroko lasterketa
60 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
100 metroko lasterketaLausana2012ko abuztuaren 23a9,69
200 metroko lasterketaBrusela2011ko irailaren 16a19,26
400 metroko lasterketaKingston2013ko martxoaren 23a46,32
60 metroko lasterketaNew York2008ko otsailaren 1a6,75
 
EntrenatzaileaGlen Mills (en) Itzuli
Pisua80 kilogramo
Altuera180 zentimetro

ybafraid.com
IMDB: nm5238734 Facebook: YohanBlake Twitter: YohanBlake Instagram: yohanblake IAAF: 14201842 Olympic.org: yohan-blake Edit the value on Wikidata

Munduko bigarren markarik onena ere badu 200 metrotan (19,26 s) eta historiako hirugarren markarik azkarrena 100 metrotan (9,69 s) bietan bakar-bakarrik Usain Bolten atzetik (200 metrotan 19,19 segundorekin eta 100 metrotan 9,58 s eta 9,63 segundotan).

Biografia aldatu

15 urterekin Yohan Blake Green Park All-Age eskolara joan zen eta han Danny Hawthorne Yohanen entrenatzaile jarri zioten. Eta 2005an munduko gazte txapelketan parte hartu zuen non 10,56 s egin zituen 100 metrotan.

2006rako marka hori jaitsi egin zuen 10,33 s Amerika zentroko txapelketa batean irabaziz. Eta Jamaikako gazteen txapelketan urrezko bi domina irabazi zituen, bat 100 metrotan eta bestea 200 metrotan.

2008an berriro itzuli egin zen gazteen munduko txapelketara eta laugarren postuan gelditu zen 10,51 s egin ostean.

Bere bidea geldiarazi egin zen Yohanek metilxantina hartu eta harrapatua izan ostean 2009an. Munduko Dopingaren Aurkako Agentziak substantzia hori ez zuen aurretik debekatu baina Jamaikak zehapen bat jarri zion.

Irabazitako lehenengo munduko tituluak aldatu

2011an munduko jokoetara sailkatu egin zen bere herrialdeko bigarren markarik hoberena eginez: 10,09 s. Munduko joko haietan irabazlerik harrigarriena Usain Bolt izan zen. Yohanekin finalera heldu ziren biak. Baina Usainek irteeran bi nulu eginez eliminatu egin zen eta horregatik Blakek irabazi egin zuen. Eta munduko txapelketa irabazlerik gazteena bihurtu zen.

Joko Olinpikoetako debuta aldatu

2012. urterako Joko Olinpikoetarako klasifikazioa bilatzen ari zen. Eta sailkapena lortu egin zuen Jamaikako markarik onena eginez, Usain Bolten aurretik 9,75 s 100 metrotan. Eta eginiko marka hori historiako munduko laugarren markarik hoberena bilakatu zen. Joko haietan finalera heltzea lortu zuen eta bigarren postuan gelditu zen zilarrezko domina irabaziz 100 metrotan. Baita ere irabazi zuen 200 metroko zilarrezko domina berriz ere Usain Bolten atzetik, baina ez omen zitzaion axola, Yohan zilarrezkoarekin oso pozik omen zegoen eta.

Kanpo estekak aldatu