Jerusalem urrezkoa

Yerushalaim shel Zahab» orritik birbideratua)

Jerusalem urrezkoa (Hebreeraz ירושלים של זהב - Yerushalayim shel zahav) 1967an Naomi Shemer musikari eta abeslariak idatzi eta abesturiko israeldar abesti herrikoia da. 1967an Israelgo «urteko abesti»tzat hautatu zuten. Israelgo bigarren ereserkia ez ofizialtzat ere jo ohi da.

Jerusalem urrezkoa
Shuli Natan (en) Itzuli eta Nizza Thobi (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)Shuli Natan (en) Itzuli eta Nizza Thobi (en) Itzuli
Argitaratze-data1967
Izenburuaירושלים של זהב
Jatorrizko hizkuntzahebreera
Honen izena daramaJerusalem eta urre
Ezaugarriak
Genero artistikoamusic of Israel (en) Itzuli
HizkuntzaModern Hebrew (en) Itzuli
DiskoetxeaHed Arzi Music (en) Itzuli
HitzakNaomi Shemer
Bestelako lanak
MusikagileaNaomi Shemer
Argumentu nagusiaJerusalema
BideoaYouTube eta YouTube
Jerusalem

Schindler's List filmaren amaiera hunkigarrian Yerushalaim shel zahav abestia agertu izanari esker nazioartean nolabaiteko ospea bereganatu zuen.

Euskal jatorria aldatu

Urte luzez Naomi Shemer abeslariari bere abesti honek eta Pello Joxepe euskal abesti herrikoiaren arteko doinuen antzekotasunari buruz galdekatu zitzaion, Shemerren erantzuna beti ezezkoa borobila izan zen. 2005eko maiatzean, jada abeslaria hila zegoela, bere lagun min batek Naomi Shemer berak hil aurretik laga zion gutun bat argitara eman zuen. Bertan bere musikalan ospetsuaren doinua nolabait Paco Ibañez abeslariak euskaraz abesten entzun zuenean (Pello Joxepe) bururatu zitzaiola aipatzen da. Azken abeslari honek 1960eko hamarkadaren amaieraldera Israel bisitatua zuen. Shemerrek gutunean azaltzen duenez, modu inkontzienteki egin zuen eta honetaz ohartzean gaizki sentitu omen zen.[1]

Nahiz eta antzekotasuna garbia izan, Paco Ibáñezek aipatu zuenez, Shemerrek ez zuen bere burua erruduntzat hartu behar.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Nomi Shemerrek gutun batean bere 'Jerusalem urrezkoa' euskal sehaska kanta batetik plagiatu zuela onartzen du. El Mundo espainiar egunkaria, 2005ko maiatzaren 5a. jatorrizko iturria (Ingelesez) Haaretz israeldar egunkarian izan zen.
  2. Naomi Shemerrek ez du gaizki sentitu behar, dio euskal abeslariak, (Ingelesez), Haaretz, 06/05/2005.

Kanpo estekak aldatu