Yentl Barbra Streisandek zuzendu, koidatzi eta koproduzitutako film estatubatuarra da. Isaac Bashevis Singerren ipuin batean oinarrituta dago. 1983an estreinatu zen.

Yentl
Jatorria
Argitaratze-data1983
IzenburuaYentl
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika-filma, film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena133 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaYentl (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Txekia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Barbra Streisand
Gidoigilea(k)Jack Rosenthal (en) Itzuli
Barbra Streisand
[[Kategoria:Jack Rosenthal (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Mandy Patinkin
Amy Irving
Barbra Streisand
Nehemiah Persoff
Steven Hill
Miriam Margolyes
Robert Barnett (en) Itzuli
Allan Corduner (en) Itzuli
David de Keyser (en) Itzuli
Doreen Mantle (en) Itzuli
Lynda Baron (en) Itzuli
Kerry Shale






[[Kategoria:Robert Barnett (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Allan Corduner (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David de Keyser (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Doreen Mantle (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lynda Baron (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaRusty Lemorande
Konpainia ekoizleaBarwood Films (en) Itzuli
United Artists
[[Kategoria:Barwood Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaTerry Rawlings
Bestelako lanak
MusikagileaMichel Legrand
Argazki-zuzendariaDavid Watkin
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPolonia
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0086619 Filmaffinity: 456848 Allocine: 689 Rottentomatoes: m/yentl Mojo: yentl Allmovie: v55765 TCM: 17854 Metacritic: movie/yentl TV.com: movies/yentl Netlix: 60011599Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ekintza 1904an gertatzen da. Yentl Poloniako Pechev izeneko shtetl askenazi batean bizi den emakume gaztea da. Yentlen aitak, Mendel errabinoak, ezkutuan irakasten dio Talmuda, komunitateko ohituraren arabera emakumeentzat debekatua izan arren. Yentlek gizon batekin ezkontzeari uko egiten dio.

Aita hil eta gero, Yentlek ilea moztea, gizon bat bezala janztea, Anshel izena hartzea eta yexiva batean sartzea erabakitzen du. Bertan Avigdor izeneko ikaskidearen adiskide egiten da eta bere andregaia, Hadass, ezagutzen du.

Avigdorrek anaiaren heriotzari buruz gezurra esan zuela jakitean (bere buruaz beste egin zuen eta ez zen gaixorik hil Avigdorrek zioen bezala), Hadassen familiak ezkontza bertan behera uzten du Avigdorren familia erokeriaz kutsatuta dagoelako beldurrez. Hadassen gurasoek Anshelekin ezkondu beharko lukeela erabakitzen dute, eta Avigdorrek Anshel ezkontzera animatzen du. Anshel Hadassekin ezkontzen da, baina ezkontzak bete gabe jarraitzen du, Anshelek dio bekatua dela emakume batek bere burua gizon bati ematea beste bat maite duen bitartean. Anshel Hadassi Talmuda irakasten hasten da. Hadassek sentimendu erromantikoak garatzen ditu Anshelekiko, Yentl bera Avigdorrekin maitemintzen ari den bitartean.

Anshelek beste hiri batera bidaiatzen du Avigdorrekin. Ostatuan, azkenean bere benetako nortasuna agerian uzten dio. Biek musu ematen dute, baina, Avigdor bat-batean Hadassez gogoratzen da. Yentlek ziurtatzen dio ezkontzak ez duela balio. Avigdorrek ihes egitea iradokitzen dio. Yentl konturatzen da ezingo dituela ikasketak jarraitu Avigdorrekin ezkontzen bada, eta emazte izatea baino gehiago nahi duela bizitzan. Hadass eta Anshelen ezkontza baliogabetu egiten da, eta Avigdor Hadassekin ezkontzera itzuliko da. Yentl Europatik Estatu Batuetara joaten da itsasontzi batean, eta han askatasun gehiagoko bizitza bat egitea espero du.

Aktoreak

aldatu

Ekoizpena

aldatu

1968an, Isaac Bashevis Singerren Yentl: The Yeshiva Boy ipuina irakurri ondoren, Barbra Streisandek hau bere hurrengo filma izatea nahi zuen[1]. 1969an eskubideak lortu zituen[2]. 1976rako, A Star Is Born bukatu ostean, Streisandek Yentl-en parte hartzeko zaharregia zela uste zuen, eta filma zuzendari gisa hartuko zuela esan[1]. Aktore nagusia eta zuzendaria izan nahi zuelako, estudioek filma finantzatzeari uko egiten jarraitu zioten, Streisandek, zuzendari hasiberri gisa, milioi askoko proiektu bat arduraz kudeatu ezin izango zuen beldurrez. Gainera, Streisandek jakinarazi zuen estudioek filma «ez zela komertziala» ziotela, «etnikoegia» izateagatik[3]. 1978an, Alanek eta Marilyn Bergmanek, Yentl musikal gisa irudikatzea proposatu zioten[4].

1979an, Streisandek azkenean akordio bat lortu zuen Orion Pictures-ekin filma zuzentzeko eta protagonista izateko. Filma prestatzeko, Tora aztertu zuen eta errabino asko kontsultatu zituen[5].

Ekoizpena 1982ko apirilaren 14an hasi zen[6]. 1983ko azaroaren 18an estreinatu zen.

Soinu-banda

aldatu
  • Where Is It Written? – 4:52
  • Papa, Can You Hear Me? – 3:29
  • This Is One of Those Moments – 4:07
  • No Wonder – 2:30
  • The Way He Makes Me Feel – 3:44
  • No Wonder – 3:19
  • Tomorrow Night – 4:43
  • Will Someone Ever Look at Me That Way? – 3:03
  • No Matter What Happens – 4:03
  • No Wonder – 1:05
  • A Piece of Sky – 4:19
  • The Way He Makes Me Feel – 4:09
  • No Matter What Happens – 3:18

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Considine, Shaun. (1985). Barbra Streisand: The Woman, The Myth, The Music. New York: Delacorte Press, 298 or. ISBN 9780385293907..
  2. (Ingelesez) Spada, James. (1995). Streisand: Her Life. New York: Crown Publishers, 402 or..
  3. (Ingelesez) Kroll, Jack. (1983). «Barbra, the Yeshiva Boy» Newsweek 102(28): 109..
  4. (Ingelesez) Andersen, Christopher. (2006). Barbra: The Way She Is. New York: HarperCollins Publications, 277 or..
  5. (Ingelesez) Riese, Randall. (1993). Her Name Is Barbra. New York: Carol Publishing, 408 or. ISBN 9781559722032..
  6. (Ingelesez) Andersen, Christopher. (2006). Barbra: The Way She Is. New York: HarperCollins Publications, 281 or..

Kanpo estekak

aldatu