Ye Qun (叶群, pinyinez, Yè Qún; Minhou, 1917ko abenduaren 2a - Mongolia, 1971ko irailaren 13a) emakumezko politikari komunista txinatarra izan zen, Lin Biaoren emaztea eta haren lerro eta interes politikoen zaintzailea. 1960ko hamarkadako Txinako nahasmen politikoetan, senarra Txinako botere militarra kontrolatzen zuen Txinako presidenteordea zen, eta kolaboratzaile estuena zuen Ye. Txinako Alderdi Komunistako 9. Politburuko kidea izan zinen. Lin Biao eta Lin Liguo semearekin hil zen Mongolia gaineko hegazkin istripu batean 1971ko irailaren 13an. Lin Liheng alaba bat ere izan zuten, hegazkinean ez zegoena eta bizirik irten zena.

Ye Qun

Bizitza
JaiotzaPekin1920ko abenduaren 1a
HerrialdeaTxinako Errepublika (1912–1949)  (1920ko abenduaren 1a -  1949)
 Txinako Herri Errepublika  (1949 -  1971ko irailaren 13a)
HeriotzaÖndörkhaan (en) Itzuli1971ko irailaren 13a (50 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: falling from height (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Lin Biao  (1941 -  1971ko irailaren 13a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBeijing Normal University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

Biografia aldatu

Ye Qun Minhou konderrian jaio zen, Fujian probintzian. Bigarren Sino-Japoniar Gerraren hasieran laburki Kuomintang gazte erakundeetako batean sartu zen. Gero Yan'anera joan eta Txinako Alderdi Komunistan sartu zen 1938an. 1942an, Lin Biaorekin ezkondu zen, eta harekin bi seme izan zituen: Lin Liguo semea eta Lin Liheng alaba.

Iraultza Kulturala aldatu

1965 amaieran, Lin Biaori lagundu zion honen aurkari Luo Ruiqing Armadako kargu gorena behera botatzen. Politburuko bilera batean hamar orduz zerrendatu zituen Luo Ruiqingen gaizkintzak. Iraultza Kulturalaren garaian, Mao Zedongen emazte Jiang Qing botere handiaz jabetu zen bezala, berdin egin zuen Ye Qunek. 1969an, Txinako Alderdi Komunistako 9. Politburuan sartu ziren biak, postu hori lortu zuten lehen emakume txinatarrak izanik; baina gaitasun politikoen ondorioa baino, zeinuak garaiko politika islatzen zuen; non lotura eta aliantza pertsonalak ziren gakoak fakzioak eta etsaigo politiko arriskutsuak definitzeko[1].

Maorekiko etsaigoa, konspirazioa eta heriotza aldatu

Hain zuzen ere, Jiang eta Ye etsaitzen hasi ziren handik gutxira, eta Ye Qunek, Lin Liguo semearekin batera, Maoren kontrako estatu-kolpe eta hilketa saiakera baten antolakuntzan inplikatu zen: Mao boteretik kendu eta Lin Biao senarra eta haren aldekoak Txinako nagusi bihurtzea zen helburua. 571 Proiektua esan izan zaio konspirazio honi, eta ez dago argi zein puntura arte zen Lin Biaoren inplikazio pertsonala, baina bai behintzat honen familiarena.

Konplotak huts egin zuen, eta Ye Qunek Maok egia jakin zuela susmatu zuenean, ihes egin zuen hegazkin batean Qinhuangdao Shanhaiguan aireporturik, ustez Sobietar Batasunerantz, baina hegazkinak istripua izan zuen Mongolia zeharkatzen. Han hil ziren Ye Qun, Lin Biao eta Lin Liguo. Alaba Lin Liheng-ek, erregimenari leialtasunez, ihesaren berri eman zuela esan izan da, eta zalantzak daude istripuaren detaileez, Txinako agintariek esan bezala gertatu ote zen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Yang, Jisheng. (2021). The world turned upside down : a history of the Chinese Cultural Revolution. (First American edition. argitaraldia) ISBN 978-0-374-29313-0. PMC 1193558940. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
  2. The search for modern China : a documentary collection. (Third edition. argitaraldia) 2014 ISBN 978-0-393-92085-7. PMC 847763428. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).