Yasukuni santutegia (japonieraz: 靖国神社 Yasukuni Jinja?) Tokioko santutegi xintoista bat da, Chiyoda auzoan kokaturik dagoena. Japoniaren alde bizitza eman dutenei dedikaturiko tenplua da.

Yasukuni santutegia
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanChiyoda
ChōchōKudankita
Koordenatuak35°41′39″N 139°44′36″E / 35.6942°N 139.7433°E / 35.6942; 139.7433
Map
Historia eta erabilera
Q17208957
KomisarioaŌmura Masujirō (en) Itzuli
ErlijioaState Shinto (en) Itzuli
Izenaeirei (en) Itzuli
Class A war criminal (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaIto Heizaemon (en) Itzuli
EstiloaShinmei-zukuri (en) Itzuli
Kontaktua
Helbidea東京都千代田区九段北3-1-1
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Meiji enperadoreak agindu zuen 1869an santutegi hau eraikitzea, hasiera batean Tōkyō Shōkonsha (japonieraz: 東京招魂社?) izenarekin, zeinak "arimak deitzeko tokia" esan nahi duen. Boshin Gerrari esker Tokio eskuratu zuen hurrengo urtean eraiki zuen gerra hartan hildako gudarien omenez. 1879an gaur egungo Yasukuni Jinja izenaeman zitzaion, "Nazioa baketzen" esan nahi du.

1887an militarren eskutan gelditu zen eta hauek 1930. hamarkadan beren tenplu nagusietakoa bihurtu zuten. Gazeta ofizialak argitaratzen zituen bertan hilobiratzen zirenak eta heroi gisa tratatuak izaten ziren. 1944 urtean ohitura hau baztertzea erabaki zen. 1945ean Estatu Batuetako okupazio agintariek Estatua eta Xintoismo Agintaritza banatzea eskatu zuten eta santutegia eraitsi eta zakur-lasterketa estadio bat altxatzea ere proposatu zen. azkenean ez zen horrelakorik bete eta 1946tik aurrera Japoniako erlijio elkartearen santutegia izan da eta 1975etik aurrera ez da Japongo enperadorerik bertan izan.

Egitura aldatu

6'25 hektareatako lurraldea osatzen du. Hainbat eraikin aipagarri ditu:

  • Haiden: Errezurako eraikin nagusia da. 1901ean eraiki zen Irimoya-zukuri, Hirairi eta Doubanbuki estiloetan.
  • Honden: Kami sakratuen eraikina da. 1872an eraiki zen.
  • Sanshuden: Bilera aretoa da.
  • Tochakuden: Harrera aretoa da.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu