Xveik soldadu onaren menturak Mundu Gerran

Xveik soldadu onaren menturak Mundu Gerran (txekierazko jatorrizko izenburua: Osudy dobrého vojáka Švejka za světové války) 1921 eta 1922 urteen artean atalka argitaratutako Jaroslav Hašek txekiar idazlearen umorezko eleberria da. Bi liburukiak ditu: "erretagoardian" eta "frontean" izenekoak.

Xveik soldadu onaren menturak Mundu Gerran
Švejk gudariaren estatua. Przemyśl, Polonia.
Datuak
IdazleaJaroslav Hašek (1923)
Argitaratze-data1921
GeneroaKomedia beltza
Jatorrizko izenburuaOsudy dobrého vojáka Švejka za světové války
Herrialdea Txekoslovakia
IlustratzaileaJosef Lada
Euskaraz
IzenburuaXveik soldadu onaren menturak Mundu Gerran
ItzultzaileaKarlos Cid Abasolo
Argitaratze-data1992
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak283
ISBN9788479921897

Xveik gudaria Pragako bere-berezko pertsonaia da, bere azerikeria eta azkarkeriekin bizitzan ahal duen moduan aurrera doa, halere, Lehen Mundu Gerran Austriar-Hungariar Inperioaren aldeko errekluta gisa azpijoko eta amarruen bidez borrokan parte hartzea saihestea lortzen du. Eleberri hau txekierazko mundu mailako idazlan ezagunena bezala jo ohi da. Praga hirian zegoela denbora U Kalicha taberna edo jatetxean igaro ohi zuen (hiri horretan gaur egun oraindik badagoen taberna).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu