Xola eta lapurra (2015) Bernardo Atxaga idazleak txakurtxo xamur honi eskaintzen dion bosgarren narrazioa da. Xola bere jabearekin bizi da, Grogo jauna, eta gizakiekin komunikatzeko ahalmena du. Idazleak esan zuen arabera, liburua idaztekotan benetan gertatutako pasadizu batean oinarritu da: behin etxeko txakur zaukalaria, lapurra susmatu zuen eta armairu baten arropa artean ezkutatu zen. Liburuan antzeko pasadizua aurkituko dugu. Argitaletxeak 8 eta 12 bitarteko irakurleentzak gomendatzen du liburua; dena dela, edozeinentzat da gomendarri.[1]

Xola eta lapurra
Datuak
Idazlea (2015)
Argitaratze-data2015
GeneroaHaur literatura
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak64

Argumentua

aldatu

Azkeneko ipuin honetan bikotearen auzokideen artean lapur baten presentzia detektatu da eta Xola ikerketetan lagundu nahiko du. Arazoa, aurreko ipuinetan bezala, errealitatearen eta gogoaren arteko talka izango da. Xola txakur alferra eta beldurtia da nahiz eta haren irudimenaz ausarta eta azkarra izan. Jabekide guztiak bilera bat egingo dute eta han emakume inspektore bat agertuko da. Bilera ondoren, inspektoreak, Xola gaiaz oso interesaturik ikusita, kasuaren gaineko informazio guztia emango dio. Narrazio honetan Atxagak bitxikeria planteatzen du: Xolaren gorputzaren atal desberdinen arteko elkarrizketak: belarriak, isatsa, burua, bihotza, oinak, haien artean elkarrizketa aberatsak sortuko dituzte.

Kanpo estekak

aldatu
  1. «Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 35.zkia (2017ko ekaina) 55 orr..