Xola eta basurdeak

Bernardo Atxaga, Mikel Valverde, Erein, 1996

Xola eta basurdeak (1996) Bernardo Atxaga eta Mikel Valverde ditugu Xola txakurtxo abentura zalearen sortzaileak. Xolak badu lehoien berri da, egun Holaxe bizi da Xola bilduma osatzen duten bost liburuetako lehen lana. Oso harrera ona izan zuen irakurleen artean eta bigarren liburua idatzi zuen Atxagak: Xola eta basurdeak. Xola bere jabe, Grogo jaunarekin bizi da eta ezaugarri berezi bat du: gizakiekin komunikatzeko duen ahalmena. Argitaletxeak 8 eta 12 bitarteko irakurleentzat gomendatzen du liburua; dena dela, edozeinentzat da gomendagarria. [1] [2]

Xola eta basurdeak
Audioa
Datuak
IdazleaBernardo Atxaga (1996)
Argitaratze-data1996
GeneroaIpuinak
Jatorrizko izenburuaXola eta basurdeak
ArgitaletxeaErein
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaMikel Valverde
BildumaHolaxe bizi da Xola
Orrialdeak55
ISBN84-7568-224-9

Argumentua

aldatu

Oraingoan, Xola txakur harrigarriak Grogo jaunari hartutako konpromezua, basurde ehizara joatea, betetzen lagundu nahi dio. Basurdeak ardien antzekoak direla uste du Xolak, baina beltzak eta mutur handiagoarekin. Xola Grogor ez bezala pozik eta alai dabil, guztiz emozioz beteta. Lagunekin mendiko etxean bat egin eta ehizara irteterakoan Xola taldearen aurrean kokatu da basurdeen bila. Lehen egunean, ehiza porrot bat izan zen, gau hartan Xolak basurdeak nolakoak diren jakin-nahiak, bilaketa horretan ezustekoan benetako basurde batekin topo egitera darama, Xola beldurtuz. Azkenik, Grogok zein Xolak konpromisoak ahaztu eta ehizatik alde egiten dute. [3]

Konpromisoa eta emandako hitza bete beharraren garrantziaz jabetuko da istorio honetan Xola protagonista. Lehen irakurketan ipuin xumea badirudi ere, bigarren irakurketan, testuaren gaia zein mezuaren aberastasuna hauteman daitezke. Halaber, norberaren izaeraren inguruko eragiten duten uneak ere badira liburuan. [4]

Adin guztiek irribarretsu irakurriko duten liburua da. Gainera, Mikel Valverdek bi liburuetan eginiko ilustrazio lanak oso ondo islatzen ditu pertsonaiak eta gertakariak. [5]

Sariak

aldatu

Bilduma

aldatu

"Holaxe bizi da Xola" bilduma bost liburuk osatzen dute:[6]

1. Xolak badu lehoien berri. Bernardo Atxaga, Mikel Valverde (1995, Erein)

2. Xola eta basurdeak. Bernardo Atxaga, Mikel Valverde (1996, Erein)

3. Xola eta Angelito . Bernardo Atxaga, Mikel Valverde (2004, Erein)

4. Xola eta Ameriketako izeba . Bernardo Atxaga, Mikel Valverde (2011, Erein)

5. Xola eta lapurrak. Bernardo Atxaga, Mikel Valverde (2015, Erein)

Erreferentziak

aldatu
  1. Galtzagorriko webgunetik
  2. Erein webgunetik
  3. «Xola eta basurdeak» www.aittu.net.
  4. «Irribarrea ezpainetan» Euskaldunon Egunkaria.
  5. «Liburu aipagarriak» Kukuluma (1): 27-28..
  6. Erein argitaletxearen webgunetik

Bibliografia

aldatu
  • (Gaztelaniaz) Alacena aldizkaria, 29. zbkia., 1997. Bernardo Atxaga, entre la fábula y la metaliteratura, Saiz Ripoll, Anabel. 32-34. orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) CLIJ aldizkaria, 104. zbkia., 1998. Premio Euskadi. 32-33. orrialdeak.
  • (Ingelesez) Anuario de Investigación en Literatura Infantil y Juvenil, 4. zbkia., 2006, Vigoko Unibertsitatea: Literature for Children and Violence in a Minority Literature: The Case of Basque Literature, Olaziregi, Mari Jose (UPV/EHU). 87-88. orrialdeak.
  • (Ingelesez) Anuario de Investigación en Literatura Infantil y Juvenil, 5. zbkia., 2007, Vigoko Unibertsitatea: Interrelation between CL and Adult's on Bernardo Atxaga, Etxaniz Erle, Xabier (UPV/EHU). 77-89. orrialdeak.

Kanpo estekak

aldatu