Xiberta[1] Angeluko (Lapurdi) iparraldean dagoen auzo bat da, Xibertako basoa, Aturri ibaiaren eta Bizkaiko golkoko kostaldearen artean hedatzen da.

Xiberta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaAngelu
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°31′31″N 1°31′02″W / 43.5253°N 1.5172°W / 43.5253; -1.5172
Demografia

2020ko uztailaren 30.ean sute batek baso erdia erre zuen, 165 hektarea. Bertan kokatuta zegoen Izadi Naturaguneko eraikina guztiz kiskalita geratu zen. Claude Olive Angeluko alkateak handik astebetera jakinarazi zuen Xibertako basoa berriz oihaneztatzeko plana garatu nahi zuela baina zuhaitz mota desberdinak landatuz, kualitatiboki aldatu nahi zuela, segurtasun arauak eta egoera klimatikoa kontuan hartuz.[2][3][4]

Leku izen hau antzinako Gibraltar toponimotik eratorritakoa dela planteatu izan da (Xibaltar(re)). Izen honekin Xibertako aintzira eta inguruko golf zelaia, auzoa eta Xibertako basoa ere izendatzen dira. Aintzira horretan bertan Izadia Parke Ekologikoa dago.

1977an, auzo honetan dagoen Xiberta hotelean egin ziren euskal alderdi abertzaleen arteko Xibertako elkarrizketak.

Izadia parke ekologikoa aldatu

Aturri ibaiaren bokalean, Izadia parke ekologikoak kostaldeko hezeguneen biodibertsitatea erakusten du. 14 hektareako parke eder honetan, 1,7 kilometroko aurkikuntza-bidexka batean ibil daiteke, ekosistemen, faunaren eta floraren arteko oreka eta harremanak ulertzeko. Parkearen sarrerako eraikinean itsasertzaren funtzionamendu ekologikoa erakusten duen eszenografia ludiko eta pedagogikoa bisita daiteke.

2020ko uztailaren 30eko suteak erabat suntsitu zuen Izadia parke ekologikoa.[5]

Ondarea aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. EODA. Angelu (Baiona-Angelu-Biarritz). Euskaltzaindia.
  2. Etxamendi, Ekaitz. «Xiberta oihaneztatuko dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  3. (Frantsesez) Rico Btz. (2020-08-06). Chiberta et le Parc Izadia, après l'incendie du 30 Juillet 2020.
  4. (Frantsesez) L'incendie à Anglet a atteint le parc écologique d'Izadia dans la forêt de Chiberta. (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).
  5. (Frantsesez) «Parc écologique Izadia» Office de tourisme d'Anglet (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.