Xiberoko Jauna (pastorala)

Xiberoko jauna pastorala Jean Louis Davantek idatzitako lana da, 2008ko uztailaren 27an Ezpeize-Ündüreinen lehen aldiz taularatuta. Herri ugaritako lagunek plazaratu zuten: Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea eta Ürrüstoi-Larrabile herrikideak, alegia.[1]

Pastoralaren une bat.

Argumentua aldatu

Oier III.a, Zuberoako azken bizkondearen bizia azaltzen du pastoral honek. Makina bat gudutan aritu zen Oier, lehenik Zuberoaren alde, eta gero Nafarroako Erresumaren zerbitzura. Bere lurraldearen autonomia zaindu nahi zuen Akitaniako duke ingelesaren aurka. Nafarroako erregearen zerbitzari gisa, 1312. urtean Etxarri Aranazko herria sortu zutenetako bat izan zen.[2]

Grabazioa aldatu

  • Xiberoko Jauna pastoralaren kantoreak - 2008 - Ezpeize, Xiberoko Botza. CD formatuan plazaratu zen.[3]

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu