Xavier de Maistre (Chambéry, 1763ko urriaren 10a - San Petersburgo, 1852ko ekainaren 12a) savoiar militar eta idazlea izan zen.

Xavier de Maistre

Bizitza
JaiotzaChambéry1763ko azaroaren 8a
Herrialdea Sardiniako Erresuma
HeriotzaSan Petersburgo1852ko ekainaren 12a (88 urte)
Hobiratze lekuaSmolensky Lutheran Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaFrançois-Xavier Maistre
Ezkontidea(k)Sophie Zagryazhsky (en) Itzuli
Anai-arrebak
Leinuade Maistre (family) (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, margolaria eta militarra
Lantokia(k)Frantzia
Napoli eta San Petersburgo
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des sciences, belles-lettres et arts de Savoie (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino
Graduamaior jeneral

Musicbrainz: c198cd06-db26-48db-85d4-2fb18f2e9d6e Find a Grave: 187492120 Edit the value on Wikidata

Familia aristokratiko batean jaio zen eta Joseph de Maistre filosofo eta kontrairaultzailearen anaia txikia izan zen. Piemonte-Sardiniako armadan zerbitzatu zuen. 1790ean Turinen atxilotu zuten duelu batean parte hartzeagatik eta Voyage autour de ma chambre (Nire gelaren inguruko bidaia) idatzi zuen.

Bere anaia Josephen ideia politikoak partekatu zituen. 1792an, Frantzia iraultzaileak Savoia bereganatu ondoren, errusiar armadan sartu zen. Alexander Suvoroven agindupean egon zen Austro-Errusiaren kanpainan.

1803an Piemonte-Sardiniako enbaxadore izendatu zuten Alexandro I.a Errusiakoaren gortean. Errusian Liburutegiko eta Almirantearen Museoko zuzendari izendatu zuten, eta Kaukason borrokatu ondoren zauritu zuten. Emakume errusiar batekin ezkondu eta Errusian geratu zen, Napoleon erori zen arren.

Lanak aldatu

  • Voyage Autour de ma Chambre (1794)
  • Le Lépreux de la Cité d'Aoste (1811)
  • Les Prisonniers du Caucase (1825)
  • La Jeune Sibérienne (1825)
  • Expédition Nocturne Autour de ma Chambre (1825)