Xabier Ugarte

gipuzkoar musikaria, idazlea eta euskaltzalea

Xabier Ugarte Ayastuy (Oñati) musikaria, idazlea eta euskaltzalea da. Lanbidez informatikaria da, baina aisian gitarra jolea da eta hainbat ikerketa egin ditu barreiaturik zeuden musika liburu eta partiturak berreskuratzeko eta argitaratzeko. Oñatiko musikari, konpositore eta musika zuzendarien biografia eta lanak argitaratu ditu. Oñatiko Laixan euskara elkartearen sortzaileetarikoa ere bada.

Xabier Ugarte
Bizitza
JaiotzaOñati
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta idazlea

Oso gaztea zela murgildu zen musikaren munduan. Oñatiko hainbat musika taldetan jo du gitarra.