Javier Duoandikoetxea

euskal matematikaria
Xabier Duoandikoetxea» orritik birbideratua)

Francisco Javier Duoandikoetxea Zuazo (Arrigorriaga, Bizkaia, 1955), Xabier Duoandikoetxea bezala ere ezaguna, euskal matematikaria da. Gaur egun, analisi matematikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Javier Duoandikoetxea

Bizitza
Jaiotza? (68/69 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa 1985eko azaroaren 29a) doktoretza
Euskal Herriko Unibertsitatea
Bilboko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJosé Luis Rubio de Francia (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak

Inguma: javier-duoandikoetxea-zuazo

Biografia

aldatu
 
Egunkaria, 1990[1]

Javier zientzia matematikoetan lizentziaduna da Bilboko Unibertsitateko (gaur egungo Euskal Herriko Unibertsitatea) Zientzien Fakultatean eta matematikan doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzien Fakultatean. José Luis Rubio de Francia irakaslearen zuzendaritzapean burutu zuen doktore-tesia, Integrales singulares, transformada de Fourier y método de rotaciones izenburukoa (euskaraz: Integral singularrak, Fourier-en transformatua eta biraketa-metodoa).[2]

Bost urtez izan zen UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria 2004tik 2009ra.[3]

Idazlanak

aldatu

Hainbat ikerketa-egonaldi egin ditu atzerrian: Taiwan-eko Unibertsitate Zentral Nazionalean, Chicagoko Unibertsitatean, Berkeleyko MSRI zentroan (Mathematical Sciences Research Institute), Yale Unibertsitatean, etab.

Hainbat liburu eta idazki argitaratu ditu. Horien artean, nabarmenena, 1995ean argitaratutako Análisis de Fourier liburua da,[4] 2001ean David Cruz-Uribek ingelesera itzuli zuena: Fourier Analysis.[5]

Matematikaren dibulgazioarekin lotutako artikuluak ere argitaratu izan ditu, besteak beste Elhuyar: zientzia eta teknika aldizkarian (100dik gora artikulu)[6] eta Ekaian (EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkarian).[7]

Liburuak

aldatu
Urtea Izenburua Egileak Argitaletxea ISBN kodea
1981 Neurria eta Integrazioa[8] Javier Duoandikoetxea
Maria Jesus Esteban
UEU
1982 Espazio metrikoen topologia[8] Javier Duoandikoetxea UEU ISBN: 84-300-7954-8
1984 Euler Javier Duoandikoetxea Elkar ISBN: 84-7529-168-6
1995 Análisis de Fourier[4][5] Javier Duoandikoetxea Addison-Wesley Iberoamericana ISBN: 84-7477-309-1

Erreferentziak

aldatu
  1. Irazabalbeitia, Iñaki. (1990-12-29). «Matematika zientziaren estetika da» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-07-19).
  2. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - Cátedra de Cultura Científica de la UPV/EHU. Zientzialari 09 - Javier Duoandikoetxea. (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
  3. «Argitalpen Zerbitzuaren 40. urteurrena» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  4. a b Duoandikoetxea Zuazo, Javier. (1995). Análisis de Fourier. Addison-Wesley ISBN 0-201-65388-5. PMC 34516279. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  5. a b (Ingelesez) Duoandikoetxea, Javier; Zuazo, Javier Duoandikoetxea; Society, American Mathematical. (2001). Fourier Analysis. American Mathematical Soc. ISBN 978-0-8218-2172-5. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  6. «Bilaketa Javier Duoandikoetxea - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  7. «Javier Duoandikoetxea | EKAIA EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria» ojs.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  8. a b «Javier Duoandikoetxea :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).

Kanpo estekak

aldatu