Xabi Puerta (Donostia, 1959) gipuzkoar antzerkigile eta gidoilaria da. Hainbat antzezlan idatzi eta estreinatu ditu: La piel prestada, Perros de la lluvia, Alergia a picaduras de insectos, El amante de Lili Marlen, La derrota del ocaso, Guanahaní.

Xabi Puerta
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria
IMDB: nm1280872 Edit the value on Wikidata

Teatro Tarima eta Teatro Geroako antzerkigilea, eta Eolo Teatroren sortzaile eta zuzendarikidea izan zen. Horretaz gain, telebistan lanean aritu zen, Pausoka produkzio-etxean. Gidoigile eta gidoi-arduradun moduan aritu zen hainbat telesailetan, besteak beste, Goenkalen, eta produkzio-etxe horretako egitasmo eta garapen-arduraduna ere izan zen. 2001. urtean Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuen Las migas del tiempo obra idazteko. Euskal Herria a escena: un país en el teatro lana ere koordinatu zuen 1999. urtean.

2002. urtean BocaBoca produkzio-etxeko zuzendari egin zuten, eta bertan, enpresako negozio-sektore guztiak zuzentzen zituen - telebistako fikzioa, entretenimendua, zinea eta antzerkia-, sorkuntza-fasetik hasi, garapen eta produkzioraino.

2006an Ficción TVko arduradun nagusi izendatu zuten. Grupo Zeta enpresako azpisail berri horretan, telebistarako fikziozko serieak garatu eta produzitzen ditu.

Erreferentziak aldatu